Astekaria

 Elkarrizketak 

Masajista Bat: Txema Agirre Vall

Irudia

Josu Iztueta


1098. alea
1986-04-06
alde 0    kontra 0

Masajista Bat: Txema Agirre Vall

Orain 23 urte Bartzelonan jaioa bere gurasoak han bizi zirelako.

A. Noiz hasi hintzen masaje mundu honetan?

T.15 urte nintuela hasi nintzen afizioz, masaje ikastaro batetan izena eman eta nire iniziatibaz hasi, hasieran futbol talde batzurekin eta gero gimnasio batekin kontratua egin nuen, 22 urterekin edo. Nire ikasketak ez nituen alde batera utzi nahi eta maisutza hasi nuen baina ezin iritsi.

A.Eta txirrindulariekin?

T.Orain hiru urte talde afizionatuekin eta iazko Espainiako Itzulian Orbeakoekin. Taldean beste bi masajista ere badaude.

A.Desberdina al da txirrindulari bati ala korrikalari bati masajea ematea?

T.Bai, noski. Kirol desberdinak gorputza era desberdinetan lantzen dute eta horren arabera batek masaje era bat eta besteak beste bat eskatzen du, kirol berdinean ere, txirrindulariak, kasu honetan, espezialista eta bakoitzaren konplexioa oso kontutan hartu beharrezkoak dira.

A. Kontatu ezak hire lan egun bat?

T. Urteko egun gehienak kanpoan pasatzen ditugu, baina adibide gisa Euskadiko itzulian, Espainiakoan edo Frantziako Tourrean honelako zerbait egiten dugu:

6etan: Abitualamenduko boltsak prestatzen bukatu.

7etan: Txirrindulari guztiak esnatu, irteera baino hiru ordu lehenago gosaltzeko aukera izan dezaten. Bakoitza bere gelara deskantsatzera, guk bitartean maletak jaso eta autobusera.

10etan: Irteera aurretik berotzeko masajea ematen diogu eta etapa irten bezain laister beste hotelera, autobusez, batzutan 200-300 kmtrotara dago. Beste masajistak kotxez segitzen dute karrera osoa.

4rak aldera etapa amaitu eta korredoreak hotelera iristen direnerako dena prestaturik, dutxatu eta banan bana masajea eta.

7.30etan afaria eta ondoren lehen eman gabe geratu direnei eman eta urrengo egunerako abitualamenduak prestatzen hasi.

Gaueko hamabiak aldera oheratzen gara egunero.

A.Hainbeste garrantzi al du abitualmenduak?

T.Bai, etapa luzetan batez ere, ondo kalkulaturik ez badago porrot egin daiteke minutu gutxi batzutan.

A.Zer bezala jaten dute 5-6 orduko etapatan?

T.Irteeratik bakoitzak gainean darama zerbait, pasteltxo batzu, sagarra erdibituta, banana erdiak zurituta, ogibitarteko txikiak, menbrilo puskak etab. Batzutan karrera erdialdean bi abitualamendu ere egon daitezke, hori antolatzaileek erabakitzen dute eta non jarri ere bai. Beste arazo bat edariarena da, botelinetan daramate ura, batzutan soilik ura, bestetan mineral eta gatzakin baita janari likidoaz ere. Tourreko etapa bere eta luzetan bakoitzak 10 botelin edatera iritsi daiteke. Askotan denetarik egitea tokatu zaiola ere kontatu digu, sendagile papera edo hoteleko sukaldaria gaixotu eta tortilak prestatzea ere bai.

Josu IZTUETA

34

Gaiez\Kirola\Txirrindula

Gaiez\Gizartea\Osasuna\Besteak

Pertsonaiaz\AGIRRE5

Egileez\IZTUETA2\Kirola

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1097
 
azala1096

1098 zenbakia.
1986ko apirilaren 06a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza