Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-05-15 12:58:53
ARGIAko literatur kantoira lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak

1986-02-09 -- 1090.zenb

Eduardo No-Rekin Hizketan, Parakaidismoaren Atseginaz

Amaia Elosegi

argazkia

"Bakardade Eta Aldi Berean Laguntasun Guztien Lekuko Nintzela Uste Nuen"
Eduardo No-Rekin Hizketan, Parakaidismoaren Atseginaz
Hegan egiteak sortarazten dituen zirrara eta bihotzaragin guztiek, eta bizitza honetan denetarik probatu behar delakoaren uste eta nahiak bultzata joan omen zen Eduardo No bilbotarra parakaidismoa edo paraxutismoa dastatzera, eta berriro biziko balitu bezala kontatu zizkigun bere esperientzia eta gertakizunak.
Neguko goiz ospel batetan. habi berotik, kumeak bertan utzita, hegoak ireki eta hegan abiatu zen elurrezko oihalaren azpian janari bila...
Tximeleta mendian lore baten gainean, hegoak geldirik zeuzkan, gaixorik zegoen...
Arrats gorri hartako itsas ertz amaigabean, kaioen hegaldian galdu zitzaidan soa...
Ametsetan murgildurik hegaka heldu nintzen zugana...
Hegan, hegan, hegan, zergatik ez hegan? Zergatik ez ote gara pertsonak hegan egiteko gai?
Eta egun batez, urtetako ikerketa eta saioen ondoren, gizonak egan egitea lortu zuen.
Nork ez du desiratu haizea bezain libre izatea, eta sasi guztien gainetik, eta helmugarik gabeko sapai baten azpitik aske sentitzea?
Gaur egun edonork begiztu dezake mundua jostailu gisa, edonork ikus ditzake pertsonak xinaurri moduan, baina ez da edonor ausartzen indar artifizialik gabe oinak lurretik urrun jartzen. Baina, zergatik ez? Ez ote zenuke arrano, antxeta edo miru baten lekuan egon nahi, beraiekin hitzegin eta lagun izan? Zoaz oraintxe abentura bila!
ARGIA.ð Nola bururatu zitzaizun parakaidismoa egitea?
Eduardo No.ðSarritan gazteon artean gerta ohi den bezala, ez gara asetzen eguneroko bizitzak eskaintzen dizkigun bitxikeriekin, eta zerbait bortitzagoa, garratzagoa edo gogorragoa nahi izaten dugu; esperientzia berri bat, abentura bat... Batzuk drogetan bilatu nahi izaten dute bizigarri berri hori, nik, ordea kiroletan bilatu izan dut, eta zergatik ez paraxuta batetan?
A.ðNora jo zenuen kirol berri hori dastatzeko?
E.N.ðEspainian argitaratzen den «paracaidismo deportivo» aldizkariaren bidez eta nire gogo berdinez zebilen adiskide baten bitartez. Kanariar irletako Las Palmasen honelako ikastaroren bat antolatzen zela jakin nuen eta bi aldiz pentsatu gabe, hurrengo udan bertara joatea erabaki nuen.
A.ðEzagutza berezirik eskatzen al dute honelako ikastaro bat egiteko?
E.N.ðAurre ezagutzarik ez. Bertan jauziak hasi aurretik, hiru goizetan, teoria klase batzu eman zizkiguten, oinarrizko jakituriak agertuz. Beharbada harrigarria gerta daiteke hau, baina ez da "Delta Hegalaldia"n bezala, hau da, haize korronte eta meteorologiari buruz zenbait ezagutza Arrats gorri hartuko ezagutza edukitzea beharrezkoa dela, Delta Hegalaldiko aparagailuarekin ibiltzen eta moldatzen jakiteaz gain; parakaidismoa egiten hasteko nahikoa da lau gauza gogoan edukitzea, eta berehala...hor zoaz xorien antzera hegan.
A.ð Konta iezaguzu nolakoa izan zen lehen jauziketa.
E.N.ð Lehendabizikoz eta behin, lurrean, paraxuta ongi tolesten ikasi behar duzu. Bestela, airean ez irekitzeko arriskua bait dago; baina hori erraza da eta bizpahiru aldiz egin ondoren, irekiera berandutzeko trikimailu eta trukoak egitera ere ausartzen zara. Ondoren hegazkinean sartu, eta goraaaa... Hegazkinean jauzia egin arteraino pasa nituen uneak benetan larriak izan ziren. Urduritasuna bere azken mugaraino heltzen zen, bihotzak lehertu behar zuela zirudien, eta kopetatik behera izerdi tantak sumatzen nituen. Buruan hamar mila pentsamendu ezberdin nahasten zitzaizkidan eta haien artean ni han zer arraiotan ote nenbilen ere bai. Baina bapatean, adimena zuri gelditu zitzaidan, irakasleak «jauzi» esan zidanean. Handik aurrera, sekulan pentsa edo imajina ezinezko sentsazio eta sentimendutan murgildu nintzen. Mundu osoa neure azpitik ikusten nuen, lur osoaren jabe nintzela sentitzen nuen, eta bitartean hegazkinak nire bistatik ihes egiten zuen. bakardade eta aldi berean laguntasun guztien lekuko nintzela uste nuen, eta nahigabe, oharkabean beheruntz nindoan... Beno, egia esan, guzti hau ezin da hitzekin agertu, ulertzeko modu bakarra dastatzea da.
A.ðZein alturatatik botatzen zineten?
E.N.ðLehen jauzia 600 metro ingurutik izan zen eta gainerantzekoetan ere hor nonbait ibili ginen. Halere, maiz horretan aritzen diren paraxutistek 4.000 eta 10.000 metro bitarteko garaieretatik jauzi egiten dute. Ah, eta aipatu munduko errekorra 30.000 metrotan dagoela; kontutan hartzekoa da 5.000 metro ingurutik gora, presioaren eragina nabaria dela eta kasu horietan oxigenoa beharrezko dela. Baina, agian besteren batetan, oilar berriren batek egingo du kurrukuku, guretzat 600 metroak aski ziren.
A.ð Hegazkinetik jauzi egiterakoan, berehala zabaltzen al zen paraxuta?
E.N.ðGure kasuan, paraxutak automatikoak zirenez, segundu bat edo bi tardatzen zuen eta gutxi bada ere, minutuak bezain luzeak gertatzen zitzaizkidan segundu apur haiek. Parakaidismoan bigarren maila batetara pasaz gero, guztiek eskuzko paraxutak erabiltzen dituzte eta beraz nahi duenean ireki dezake paraxutistak. Horrela, paraxutista profesionalek kontatzen zigutenez, zenbaitetan bi minutu inguru tardatzen dute paraxuta ireki arte. Pentsa ezazue zer izan daitekeen bi minutu airean ezer gabe egotea; gainera honela doazenean beso bat edo beste, edota burua mugituz, zuzenbide eta abiadura bat edo beste hartzen omen dute.
A.ð Zenbat denbora irauten jauziak?
E.N.ðGureak minutu bat eta hiru laurden edo bi minutu irauten zuen gehienez. Baina hirurogei segundu baino, minutuek mila segundu zituztela zirudien...
A.ðNora erortzen zineten, ez al zegoen etxe, zuhaitz edo edonolako zerbaiten aurka jotzeko arriskurik?
E.N.ðBeno, nik egin nuen ikastaroa Las Palmas kanariar irlan zenez, itsas ertzean zeuden kilometro eta kilometrotako dunetan jausten ginen. Erorketa zehazki kalkulatzeko, hau da, une bakoitzeko haizeak izan zezaken eragina etab., paper mota berezi puska bat botatzen zuten hegazkinetik eta lurrera zein puntutan iristen zenaren arabera, parakaidistak jauzi egiteko prest zeuden. Eta esan beharrik ez dago, zein atsegina zen hondarrezko mendiska haietara erortzea.
A.ðEz al da arriskutsua edo zaila, airean zatozenetik lurra jotzen deneko mementua?
E.N.ðDaramagun abiadura nahiko handia denez, kolpe gogor samarra gerta daiteke ongi erortzen ez jakinez gero. Baina ez da batere zaila, esango nuke 3 metro inguruko horma batetatik saltatzea bezala dela, horretarako hankak ondo jarri eta amortiguadore gisa funtzionatzen dute.
A.ðEz al zaitu jendeak suizida moduan ikusten?
E.N.ð Begira, jende gehienak ez daki parakaidismoa zer den, eta airean joate hutsak zeure buruaz beste egitera zoazela suposatzen duela uste dute. Eta hori gezurra dela egiaztatzeko, aski da munduan, urtean jauzi egiten duten parakaidisten artean bakarren bat bakarrik hiltzen dela begiztatzea, eta zenbat hiltzen dira mendian, eta kotxean, eta ur azpian, etab...? Gainera normalean irekitzen den paraxuta automatikoaz at, eskuzko beste bat daramazu beti eta lehenengoa ez irekitzekotan, beti duzu irtenbidea.
A.ðBeste arlo batetara pasaz, zenbat kostatzen da honelako ikastaro bat?
E.N.ðJauzi bakoitza 1.000 pezeta kostatzea da, aurretik ematen dituzten teoria klaseak barne, eta norberak nahi adina jauzi egin ditzake, inguruan beti profesional eta espezialista bikainak dituzularik.
A.ðHemen Euskal Herrian ba al da parakaidismo elkarterik?
E.N.ðBai, ezagutzen ez badut ere, badakit Iruñean badela elkarte edo eskola bat eta ikastaroak ere antolatzen dituzte.
A.ðBerriro parakaidismoa egiteko asmorik bai?
E.N.ðNoizbait baietz uste dut. Nolanahi ere, berriro jauziren bat egiteko txangorik ez banu ere, gutxienez bizitza honetan nahi izan nuen zerbait egina ikustearen atsegin eta oroimen ederrarekin geldituko naiz. Nire bizitzako esperientziarik bortitz eta aldi berean zoragarriena izan da.
A.ðHonen ondoren, hurrena zer?
E.N.ðNork daki, auskalo.
Dagoeneko Eduardo No bilbotarra ezaguna duzue zuen artean, aurreko ale batetan triatlonari bezala izan bait genuen solaskide. Ez da makala mutila, ez!
Amaia ELOSEGI
22-23

Gaiez\Kirola\Besteak
Pertsonaiaz\NO1
Egileez\ELOSEGI3\Kirola
Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan