Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2009-01-07 17:02:42
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1986-01-26 -- 1088.zenb

Gazteria Mugitzen Da Durangon

Larrabetzu/Peifer

argazkia

Durangoko gazte asanbladarekin elkarrizketa
Lokalak Eskatu Eta Ertzantza Bidali
Gazteria Mugitzen Da Durangon
Durangoko gazteen asanblea berria izan da azken egunotan eta hauxe dugu zergatia: gazteentzako lokalak exigituz etxe bat okupatu zuten eta udalarekin arazoak izan zituzten honek Ertzantza gazteak handik ateratzeko aginduarekin bidali zuenean. Pasadizu honi esker jende askok jakin du GAZTE ASANBLADA dagoela, baina ez dute jakingo prolemaren nondik norakoa. Arazo honi azala kendu eta barnekoa ezagutzeko asmoz, asanblearen partaide batzurekin solasalditxo bat izan dugu.

ARGIA.Noiz eta zer asmoz sortu zen Gazte Asanblada?

GAZTE ASANBLADA. Begira 1982.ean gazteen egoera ikusita, proiektuz eta ilusioz beterik geundenez, talde bat eratzea pentsatu genuen, politikoki pluralista, eta asanbleario zango zena.

A.Konta iezaguzue mugimenduaren berri.

G. A. Lehendabizi gazteen erakunde politikoei deitu genien, eta EGI, JARRAI eta beste zenbait independiente etorri ziren, baina gero EGIkoek alde egin zuten. Udalari mozio bat aurkeztea izan zen bigarren urratsa. Udalak ez zigun abegi onik egin. Bien bitartean kultur ekintza batzu antolatu genituen: ihauteriak, zenbait ikastaro, jaialdiak e.a.

A.Denbora horretan barrena zein izan zen udalaren jarrera?

G. A.Hauteskunde garaia heldu zenean, (1984. urtea orduz gero) hasi ziren honetaz apur bat arduratzen. Lokalari baiezkoa eman zioten «Casa de Doña María» delakoa aukeratzen zutelarik, aldi berean, udaletxera deitu ziguten gure ideiak adierazi geniezazkien. Gazte asanbleak aurkeztu zion bere egitarua. Jakinerazi zigutenez, berak ere programa bat prestatzen ari ziren, baina ez genuen gureaz erantzun zehatzik izan. Azkenean udalaren proiektua kaleratu zen guri fitsik esan barik.

A. Zer nolako proiektu horrek?

G. A.Batez ere etxea konpontzeko laguntza ekonomikoarena, gutxi gora behera 38'5 milioietakoa.

A. Eta onartzen al duzue zuek proiektu hau?

G. A.Ez, gazteak adinka banatzen baititu. 18 urtetik gorakoentzat itxita dago gainera, eta garrantzitsuena, Eusko Jaurlaritzak "asesores de la juventud" direlakoak ezarri nahi dizkigula da.

A.Onartu al ditu udalak zuen eskaintzak?

G. A.Ez, hain zuzen horretxegatik jo dugu guk bide gogorragoetara gure burruka aurrera eroateko.

A.Azalduko al zenukete hobeto hori?

G. A.Beno, beren legaltasunetik ezer iritsi ez dugunez, bide ilegal bat eroan dugu aurrera, aipatutako etxearen okupazioa alegia. Arratsaldez sartu ginen han, baina Ertzantzak denok hain ongi ezagutzen ditugun metodoen bidez goizeko 5etan atera gintuen. Egoera hau hurrengo egunetan berriz gertatu zen, guk okupatu eta haiek gu handik indarkeriaz atereaz.

Aipatu gabe ezin utzi udalak garbi utzi duela bere jarrera gazteei dagokienez, baina baita OTAn-en kontuan, Durangon egin behar zen OTAN-en aurkako jaialdi bat galerazi egin bait zuen azken orduan. Ertzantza hara egurra banatzera bidaliz.
LARRABETZU ETA PEIFER
19

Gaiez\Gizartea\Adin sektor\Gazteria\Mugimenduak
Gaiez\Gizartea\Adin sektor\Gazteria\Arazoak

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan