Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2009-01-07 17:02:42
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1985-12-08 -- 1081.zenb

«Enfrentamentuak segituko du»

Pablo Sastre

argazkia

Manolo Vazquezekin elkarrizketan.
BNGko jendeak:
«Enfrentamentuak segituko du»
Hauteskunde autonomikoak eta gero Bloque Nacional-eko jendearekin izan gara, balantze txiki bat egin digute eta geroari buruzko perspektibez amin bat mintzatu gara. Manolo VazquezBloque-koa eta UPG-koa beraizan dugu solaskide, telefono bidez.

ARGIA.Orduan, zer balorapena egiten duzue?

Manolo Vazquez.Guk kolpe bat jaso dugu hauteskunde hauetan, frakaso bat izan da guretzat, eta hori bi arrazoirengatik: bata, gobernu zentralak talde pseudonazionalista bat bultzatu duela, eta noski Esquerra Galega-z ari naiz, eta biga, azkeneko denboretan ez dugula hemengo instituzioetan parterik izan, zeinetaz besteak baliatu diren...

A.Instituzioetan ez egoteagatik? Beharbada asunto hori birplanteiatuko duzue orduan?

M.V.. Bai, beharbada. Baina hori UPG-ko kongresuan eta BNG-ko asanblada orokorrean eztabaidatuko da...

A.Noizko?

M.V..Hilabete baino lehen seguru, hamabost egun barru menturaz.

A.Horko gobernu autonomoan, aldaketarik egongo dela uste duzue?

M.V.. Ez. Alianza-k segituko du bertoko agintean. PSOEri gainera ez zaio interesatzen, gure ustez, Coalicion Galega eta Esquerra Galega-rekin paktu bat eginik, bi indar horiek Alianza Popular-ekin enfrentatu daitezen. Coalicion-ek esan du jadanik, Alianza-rekin paktu bat egingo lukeela, presidentzia bereganatuz gero.

A.Hango politikan, Esquerra Galega-k, zer pintatzen du?

M.V. Nazionalismoari kontra egin dezaion erabiltzen duten indar bat da hori, autodeterminazioaren erreibindikapena laga eta autonomia sakontze»aren bidea hautatu duena. Propaganda zentralistak aupatu egin du? hori dela eta aurrea hartu digu... Baina praktikan ez dira deus ere, 2.000 lagun biltzeko gauza ere ez dira eta. Horretan gu gara nagusi, kalean.

A.Kalean bai baina... Zeozer aldatu beharko duzue, estrategian ez bada taktikan edo...?

M.V..Bai. Blokea instituzioetara joan liteke. «Zertarako boto emango diegu, gero ez badute erabiltzen?», esaten du askok. Hori... Orain, bestela, geure planteamenductan beti bezala jarraltuko dugu, ez konstituzioari, ez estatuto horren bideari, Madridek pare-parean duen indar bakarra gara, eta ezpairik gabeko borroka egingo dugu.

A. Geografikoki, nola banatzen da zuen aldeko jendea?

M.V.Leku batetan, zenbat eta estatuaren azpiegitura eta propaganda hobeto iritsi, orduan eta gehiagojeitsi gara gu; hirietan batez ere. Orense eta Lugoko mendialdeetan mantendu gara. Pontevedran, jeneralean, jeitsi, nahiz eta Canges-en, adibidez. berrehun bat bototan igo. Coruña-ko udaletxe batzutan nagusi gara: Corcubion-en, Malpica-n...

A.Gure irakurlesk idela bat egin dezan: zer zarete, Bloque-koak?

M.V..Fronte abertzale bat gara, indarren biltzailea. Bertan UPG dago, partidu bakarra (marxista-leninista, 1964ean sortua), gero 'colectivo socialista' bat dago, eta independienteak, hauen artekoa Beira deputatu atera dena...
Pablo S.
17

Gaiez\Politika\Estatuak\Espainia\Erakundeak\Autonomiak
Gaiez\Politika\Estatuak\Espainia\Bozketak\Hauteskunde\Autonomikoa
Gaiez\Politika\Nazioartea\Estatuak/Na\Galizia\BNG
Pertsonaiaz\VAZQUEZ3

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan