Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2009-01-07 17:02:42
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1965-03-21 -- 108.zenb

Miren Olarreaga

Beatriz lazkaotarrarekin elkarrizketa, emakume langilea dela eta
Gaurko Emakumea
Zergitil Naserrirako Lokatza Ta Kalerako Lustrea?
Goierriko gaztedia igandeetan ikusteko ez dago Beasain bezelakorik. Eta antxe neska jator batekin topo egin genun igandean. Emen azaltzen dira berak esan zizkigunak. Gañera neska onek gazteekin eta batez ere emakumeekin artu eman sakonak ditula esan bearrean gertatzen gera.
ðIzena?
ðBeatriz.
ðNungo tarra zera ?
ðGoierritarra, Lazkaokoa.
ðBaserritarra al zera?
ðBai.
ðBaserrian lan egiten al dezu?
ðBeti lan egin det baserrian, bañan orretzaz gañera ola bateko langille naiz.
ðBaserriko bizitza ezagutzen de zunez esan eiguzu: emakumeak egin bear al ditu baserriko lanak?
ðBatez ere lan trakets asko ez. Bañan ba dira emakumearentzat egoki diranak. Gañera, baserrian lan bolara izaten denean, alegia estuasun aldian lag~ndu dezake. Sagargarala. Bañan nik diot emakume baserritarrak etxe barruan ere badauzkala lanak. Baserria, etxea al dun egokiena edukitzen saiatu bear du. Garbi, gusto pixkatxo batekin. Zergatik baserrian eskoba ta kalean lustrea ?
ðNola ikusten dezu emakume baserritarra?
ðEskola aldetik kultura guttikoa. Ta ez emakume baserritarra bakarrik, baita kalekoa ere. Egarri gutxi dago geitzeko ta ikasteko.
ðUste dezu neskak badituztela geitzeko bitartekoak?
ðGoierri aldean oso gutti irabaziz eta jakintzaz osatzeko. Oso gazteik asten dira neskak oletan lanean eta gero ez dute olako lana ta ikasketak batutzeko modurik. Geienez josten ikasten dute, besterik ez, ta ara zer gertatzen dan lan tokian ze kategoritan sartu, orrela jarraitu bearrean gertatzen zerala, aldaketarik gabe.
ðZergatik juaten dira neskak oletara ?
ðBeste irterarik ez dauketelako.
ðArazo au ikusirik zuk zer eskatuko zenuke?
ðEmakumea profesioari begira prestatuko dun eskola bat. Ba ditugu gure errian eskola auetako bat edo beste .
ðIruditzen al zaizu, boste alderdi batera goaz orain, arrazoi dutela baserrira ezkondu nai ez duten neskak?
ðBaserria nolabaltekoa bada bai. Beste]a ez.
ðIkusten al dezu biderik baserriko emakumea kalekoakin berdintzeko ?
ðBaserri on xamarra bada bai. Etzeko gizonetzaz gañera ordu batzuetan beste langille batzuk ekarri ditezke laquntzeko. Era ontan emakumea berari dagokion lanetan egongo da, bere tokia izango du. Ez da au gertatzen gizonak ola batean an egiten badu; emakumeak askotan kanpoko lanak egitea irten bearko du. Eta emakumea ez da gizonaren atzetik, soroan gogor ibiltzeko.
ðGure baserriak aurrera egin a1 dezakete ?
Labrantzakin ez dago konturik. Emengo lurrak ez dira egokiak ortarako. Abereen aziketakin beste konturik dago.
ðOrairgo baserriak kooperatibatan alkartzen ari dira. Emakumeak izango al du kooperatiba oetan egin bear bat?
ðNoski. Egazti eziketa, beribill baten bidez beste ganz asko. Azokako sal-erosketak eta abar.
ðZer eginkizun dauka gaurko emakumeak zure iritziz?
ðIñork uste dun baño zabalagoa. Izkutuan dauden lagintza asko agertuko dira. Batez ere erakunde edo instituzioeri begira. Gizartea gizon eta emakumez osatua dago. Bañan gizon kutsu asko ezarri zaio ta orain emakume txertu piska but bear du.
Miren Olarreaga
4

Gaiez\Gizartea\Sektore baz\Emakumea\Lana
Egileez\OLARREAGA1\Gizartea

Larramendi jauna, Gaztelupeko zuzendariarekin elkarrizketa Zortzikote Txapelketa dela eta
Igandean Zortzikote Txapelketa Bilbon
"Gaztelupe'ko" Zuzendariarekin Izketan
Jai-aldian dala ta, inguratu naiz Larramendi jaunaren-gana. "GAZTELUPE" donostiar zortzikotearen baru danarengana-Lenengoak izango al dira?... Laister jakingo degu.
ðZeintzuk osatzen dezute "Gaztelupe" zortzikotea?
ðBonkursu onetan jokatzen degunok, "oehote" izenak dion bezela, zortzi gizonezko gera. Auetxek: Manuel Poza, Carlos Fagoaga Serapio Lasa, Eustaquio Iraola (argazkian ikusten ez dana) Justino Irazabalbeitia, Joaquin Ansoren eta ni. Konkurtsotik kanpo, bi dira, saioetara lanagatik eorri ezin dutenak: Agustin Caballero eta Carmelo Urdangarin.
-Baikortasunez josiak?
-Alde batera bai. Bañan exin genezake aztu, Jai-aldi onetara zortzikote onenetakoak gertatu dirala, eta azkenerako on-onenak gelditu ere.
ðZein abesti dezute egokiena?
-Ez dezu abesti baten aukerarik. Berdin zaigu euskal kantak, edo rusoak, edo amerikanoak eta abar...
-Zuentzat areririk sendoenetakoak?
ðEzin esan dezakegu nortzuk izango diran. Esan dizudan bezela, danak dira irabazteko diña. Norbalt adieraztia ain za.;la baita...
-Noiz hasi zineten zortzikote bezala?
-Orain dala bi urte, Gaztelupenko gizartean, anzi-lan baten ondoren. Abeslari lagun batzunek batu giñan, gure lagun on Irizar' tar Iñaki Radio Ortega'ko gerenteak doituta. Eta ala zortziketea sortu genduen, gure gizarte malte aren izena artuaz
-Koro Easotik zatozte?
ðllai alaxe da. Eta galdera ori dala-ta esango dizut ere danok Easokoak gerala eta ohore Ihonra) aundia degula orkoak izanik.
ðElaberri bat?
ðArezzo~n gertatu zitzalgun, orain dala bi urte Aboslari Txapelketa batean, italiar uri artan. Abeslari geienak lo egiten genuen ikastetxe bateko itotegi eder batean, Arezzottik 18 km. inguru. Eta Txapelketa artako buru bezela egiton zailenak, lo asko egiteko ardura es katu zigun, urrengo egunerako bertituta aritu giñezen. Egun-eguna ura baizan. Bañan guri lagunduaz etorri zitzaigun batek, ez dakit nolatan boste etxe batean naiz lo egin, gure lotegira e,torri zitzaigun gau artantxe. Eta bat batean leak jo giñuenean asi zitzaigun jann auxe zurronkada izugarri hatzuekin, batzuctan arrantzak ziraditela eta bostectan berriz organo baten zarata ateriaz. Antxe danok ezin begiak itxirik~ iraun genduen gau osean, urduri bizian antxe jungiñan Txapelketara geiza zabaldu zanean.
Bañan, alare, Easetarrok lenengo aaria gureranatu genduen.
8

Gaiez\Kultura\Musika\Abesbatzak\Taldeak
Gaiez\Kultura\Musika\Abesbatzak\Ekitaldiak\Jaialdiak\Besteak
Pertsonaiaz\LARRAMENDI1

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan