Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2009-01-07 17:02:42
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1965-03-07 -- 106.zenb

Emakumeatzaz pentsakera

Miren Olarreaga

argazkia

Maria Karmen Sanfaustino irakasleari elkarrizketa
Emakumeatzaz pentsakera
Aldatzen ari da, erantzunkizuna agertu dulako, dio Maria Karmen Sanfaustino'k
Majisterio karrera ikasten ari zala "perito kimiko" egin zan Donosti'ko perito ikastetxean. Gaur egun, ikastetxe ortan bertan eta Herrera' ko nexkan langintza ikastetxean irakasle da. Orretaz gaņera laboratorio batean lan egiten du.
Ara emen pixkatxo but M." Karmen San Faustino'n bizikera. Bere lanekin baruz gaiņ dabill baņan, ala ta guztiz ere ZERUKO ARGIARENTZAT tartetxo bat billatu du.

Perito ikasten zendanean,-zure kursoan zenbat nexka ziņaten?

Ni bakarrik nintzan.

Mutillak nola ikusten ziņuten?

Nik uste det arreba bezela ikusten niņutela.

Zuk, nexka zeranez, peritaje egitea zar iruditzen zitzaien?

Ez zitzaien aiņ egoki iruditzen.

Eta zuk nola ikusten dezu emakume perito bat?

Emakumearentzat donden lan berezienetakoa danik ez nuke esango. Lanerako puestuak ez baitdaude emakumearentzat egokituak, eta lanerako orduak ere ez.

Peritaje ta bere antzeko karrerakin emakumeak irterarik izango al du?

Geroz eta geiago. Emakumeatzaz pentsakera aldatzen ari da. Erantzunkizun dala agertu baitdu

-Irakasle eta perito zeramez, nola batutzen dituzu bi lanak?

-Laboratorio batean lan egiten det eta orretzaz gaņera klaseak ematen ditut.

-Nun ematen dituzu klaseak?

-Donosti'ko perito ikastetxean eta Herrera'ko nexkan langintza ikastetxean.

-Herrera'ko ikastola hortan zer ikasten dute?

-Delineazioa eta kimika

-Zer ikasketa bear dituzte nexkek ikastola ortan sartzeko?

-Lenengo ikastaldiak besterik ez. Eta oso ondo prestatuak irtetzen dira nezkak oletan lanean asteko. Gaņera balio duten nexkari ikastolak berak karrera egiten laguntzen die.

Tankera ortako beste ikastolik bai al dago?

Arrasate'koa da onen antzekoa.

Beraz, MĒ Karmen, iruditzen zaizu etxeko lanetzaz gaņera beste lan batzuek ere emakumeak egin ditzazkela?

Nere iritziz etxeko lanetzaz gaņera, boste lan batzuetako ere emakumea prestatu egin bear da. Naiz eta sendi andia dulako edo abar etxetik kanpora lanik ez egin, jakintzak ez bai dio kalterik egingo. Gaņera askotan gertatzen zaio lantegietan e.a lan egitearren, zartzi . ordo sartu bear ditala. Ona emen argi len esaten genun bezela lantokietako puestoak eta orduak ez daudela emakumearentzat egokituak. Onek ez du esan nai oso lan politak ez dandenik: andereņo?sendagille, irakasle, soziedadeko laguntzalle... Eta zenbat dezaken azaltzen dijoun eran emakumeari ate asko zabalduko zaizkio.
Miren Olarreaga
4

Gaiez\Gizartea\Sektore baz\Emakumea\Lana
Pertsonaiaz\SANFAUSTIN1
Egileez\OLARREAGA1\Gizartea

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan