Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1965-02-21 -- 104.zenb

Lizarraga

Otañoren Alabak Gure Artean
Il onen zazpian ikusi eta itzegin ahal izan gendan Otaño bertsolariaren alabekin. Arrazoia auxen izan zan: ain zuzen ere Lasarteko ardantegi batean, bere izena "GureEtxea", Otañoren argazpi bat jarrita zeukan bertako nagusiak. Ori zelata, bere alabak, Ameriketatik onuntz etorrita antxen izan genitun.
Erabak pozez begitik mulkoz zeudelarik an egin zitzaion abegi onagatik, euskaldun ugariz inguratuta alkarrizketa polit, goxo ta biotzkorra izan gendun beronekin.
Eta auek izan ziran Otañoren iru alabak euskeraz erantzan ziguna:
ðZer ekarri zaituzte Euskalerrira ta Lasarte aldera?
ðGu Arjentinan bizi gera. Ta urte ontan Europa guztia ikusi bear gendula pentsatu gendun. Noski, ez gendun gure bidaldi ortan gure aitaren erria aztu nai.
Orregeitik eta batez ere, gure aitaren argazkia emen ipiñita zegola jakin gendulako etorri gaituzu onuntz.
ðZuek, Otaño andiaren alabok, zer sentitu dezute Euskalerrira iritxi zeratenean, zuen aitaren baserrian Zizurkillen egon zeratenean eta orain, zuen aitaren argazkia, ain apain ipiñita gure adiskide Manuelegaitik ikusteano.
ðZer sentituko gendun bada. Emen sartu bezin laxter, jendearen abegi ona ikusiaz, emengo giñala uste gendan alde botetik. Gure zañetako euskal odolak emengoak gerala esan digu. Orain ere, txit biotz ukituta gaude gu. Ez gendun uste
Euskalerrin gure aitoganako ainbesteko amodiorik izan zitekenik. Ez gendun uste olakorik. Emen igarotzen ari geran une auek ez ditugu gure bizi guztian aztuko.
ðZuen aitaren bertso ta kantak, Euskalerri guztian zabalduta doude. Euskaldun guztien agoetan entzuten dira bertso oiek. Gaur egun, Euskalerrian bertsoa ainbeste gallendu dan egunetan, zuen aitaren idatziak bide bezela nunai artzen dira. Orfeón Donostiarra deritzaion abostaldeak ere amaika bider zuen aita maitearen abostiak kantatu ditu.
ðArjentinan bizi nintzala aspalditik enekin euskaldanak gure aita. gan zeukaten maitasana ta zaletasu. na. Oraindik gogoan douzkat neronek bere agotik entzandako bertso batzuek. Eta baraz dakit Orfeoi Donostiarrari, emendik Ameriketaruntz zijoala Orfeoi Donostiarrari esan zion bertsoa. Eta nik ori berbera abestu nai det orain, euskaldan guztieri gure biotzeko eskerrona maitasana, ta azken agurra adierazteko: Agur, orain bi urte.
Esan zirazuten:
Agur kantaridiya
Erantzun nizuten
Agur ayek ez ditut
Biyotzetik uzten.
Ai! bazeundete txulo
batetik ikusten
Nere animak nola
Agurtzen zaituzten.
Ori kantatuz, agur esan zigun. eta guk gure agurra eman genion. Agur eta, orain arte bezela, ez aztu euskaldan zeratela
LIZARRAGA
1



Gaiez\Kultura\Bertsolarit\Bertsolaria\OTAÑO4
Pertsonaiaz\OTAÑO4
Egileez\LIZARRAGA1\Kultura

A. A.

Jose Maria Martin de Retana, Bilboko Herri Irratiaren zuzendariarekin elkarrizketa
Bilbaoko Erri Irratia
Zuzendaria'gaz izketaldi bat
ðUrteak ?
ðOgetazortzi.
ðYayo?
ðEmen berton Bilbon.
ðBaña zure izen abizenak JOSE MARIA MARTIN DE RETANA'k Araba alderuntz joten dabela esan leike...
ðBai, izan be; nire benetako abizena Otxoa de Retana izan bear litzake... baña, andik edo emetik, naste bat egin zan eta olan jarraitzen dogu...
ðEta ze ikasbidetan ibilli zara?
-Lenengo apurren bat Seminarioan, gero Deusto'ko Unibersidadean legelaritza amaitu neban...
ðBaña gazte samarra iruditen zayataz... Zenbat urte daroyazuz irratian?
-Iru urte programa laguntzalle lez Bilbo Irratian egin nebazan. Joan zan urtean, Urrillaren bian ordezko zuzendari lez Erri Irratira aldatu nintzan, eta urtearen amayeratik Gotzaiak zuzendari izentatu nenduan.
ðEta zek bultzatzen zaitu arlo ontara?
-Barreneko deia da: nire zaletasun andiena peridismoa da: bai idaztez eta bai esatez. Correo Español ean Don Diego izenaz ezagutuko nazu egunero, epai-arazoak bere bertan neuk erabilten dodaz eta orren gañetik Deusto'n irakasle nabill.
ðEta lan txarra al da?
-Erantzukizun andikoa bai; baña esan deutsuten lez, barrenek gogoagaz bat eginda egon ezkero, ez dago lan txarrik... bertan arraiña uretan lez... Ori bai, lotura asko izaten dira eta sarritan angiria lez, laban samarra izan bear...
ðEta ze zabalera arrapatzen dau Erri Irrati onek?
-Bizkai osoa, eta Araba aldetik Amurrio eta Llodio ingurua eta baita bere eskutitzen bat eldu yaku Ezkozia'tik eta Suezia'tik. Ointsu oindiño, euskerazko ikastolagaz asi geranetik, Imsbruk'tik Garate'tar batek idatzi deusku; andik entzun dabela gure ikaskaiak esanaz eta gure irrati jardunak goratuaz. Santander aldetik bere, Laredo eta Castro inguruetatik ondo sartzen dabe.
ðZuzendari lez zure jokaera?
-Kultura eta erligiño gaiak. Gauza asko emon bear izaten dira al diran modukoak.. soñu zaratatsu orrek... baña gura giñuke gure prorama dana erakusbide bat izatea.
ðEntzun dogunez, aspalditxoan asko indartu ei da Irrati au...
-Bai, benetan bere bazkideak gora ta gora doaz bada programa asko aldatu dodaz...
ðBai orixe; eta euren artean pozik entzun dogu asi dozuzan eusko ikaskizunak. Orrek bere legunduko eutsuen ezta?
-Zer esanik bere ez; kultura arloan au oso gogoan izan dogu.
ðEta ze ondoren izan dau?
-Kultura aldetik kanpora, jakiñean negoan ze txalotua izango zan eta lenengotik arduratu nintzan arazo onetzaz, baña ez neban uste orrenbesterañokoa izango zanik.
ðZe ba?
-Zeuk ondo dakizunez, emen bertan Irratian 1.600 gramatika saldu dira amar egunean da...
ðEta lengo ZERUKO ARGIA'baten irakurri neban Irrintzi sayoatzaz zeozer; zer da ori ba?
ðAra esango deutsut: ez Irrintzi bakarrik, asteroko orrek ekarren lez, baita bere beste euskal-programa batzuk badoguzala. Entzun:
"IRRINTZI": Folklore izparrak emoten dira: dantzak, zortzikoteak, txistulariak, euskal jaiak... EGUAZTENETAN, gabeko 9 3/2'etan. Entzute andienetakoa da eta jenteentzako, dakigunez, oso atsegingarria. Erderaz egiten da. Joan zan illean bere, bertan egindako galderari, 2.165 erantzun etorri yakuz..
Euskal Ordua:, dana euskeraz, larunbatetan 4.30etan eta 12.30etan au bere euskeraz, Baserri Orduan.
Vascorama: euskal soñuaeusko edestia, eta euskalerriko gixon ospatsuenen barriak, erderaz, 10.30etan eta ordu bietan Omilia bat euskeraz.
Errosario Santua, egunero goizeko 8 1/2enetan euskeraz eta bai ta bere egunero (larunbata ta igandea kenduta) «Eusko Ikastola:, goizeko 8 114'enetan eta gabeko 9 3/2'etan.
Ortik gañera, astean bein euskal kirolak eta bitarteetan sartzen doguzan euskal soñuak. Bai ta bere ipiñi gure babespean egin zala «Festival de la Canción Vasca.
ðUste dot, beste zeozer itxi dozula, niretzako egun askotan alalena.
ð¨ ?
ðZuen Irrati jarduneko asierea: Egun on jaun andreak, entzuleak egun on euskal soñu orregaz... Bai, benetan, aztu egin yat. Eta esan ziñeke gure asmoa orretariko programak ugaritzea dala...
Oñartekoak bere, Arruza, Peña, Gereño, Bengoa, Pulana, Itziar Arrarte eta beste batzuen laguntasunagaz asko erreztu yakuz eta geyago bear gendukez gure asmoak aurrera eroateko. Emoyezuz orrei danei eskerrak, Argia'ren bitartez.
Eta bitarte onetan, aspalditxotik ate joka entzuten neban: praille bat zala, beste jaun bat zala eta agurtu gendun Retana Jauna: txiki samarra, azkarra, langille bizia eta bere bizitazun ori gura deus emon bere gogozko Irrati orreri.
A. A.
10

Gaiez\Komunikabid\Irratia\Herri Irrat
Pertsonaiaz\MARTIN DE1

Miren Olarreaga

Etxetik kanpo lan egiten duten emakumeei elkarrizketa
Gaurko Emakumea .
Emakumea Etxeko Lanetatik Kanporako Eginkizunetan

Emakumea etxeko lanetara lotuta ikusi degu beti. Ortik kampora ez du zer egin aundirik izan. Barzan gaur egun gizartea gure bearra ikusten asi dala esan genezake
Ez gaitezen aztu.gizonari bezelaxe eman dizkigula jaungoikoak adimena ta naimena ta, bera bezelaxe personak gerala.
Egin dezagun galdera au. Zertarako eman dizkigu bada Jaungoikoak doaiauek eta boste asko? Zertarako, geitu ta indartzeko ez bada?
IRIKI guitezen eta indar auek guztiak ez ditezela gure jazkera ta orrazkeratan bukatu. Ori guztia ondo dago, bestela ez giñake emakume izango. Bañan konturatu guitezen oietzaz gañera boste eginkizan bat dauzkagula.
Zer egin dezakegun
Ikusi ditzagun gaurko emakume batzuek emango dizkiguten erantzunak.
ðZer iruditzen zaizu: emakumeak egin al ditzazke etxekoak ez diran boste zenbait lan.
ðNere ustez, Emakumeak, etxean ezetzik, kanpora ere bestelako zer egin eta lan asko egin ditzazke. Gañera, beste zeregin asko egin bearrak donde guk gerok egin bearko ditugunak.
~ ðZer derizkiotzu: orain arte gizonezkoak egin dituan lanak, emakumeak egin al ditzazke?
ðBai, egin ditzazke. Emakumea ta gizonaren- adimenak ezberdiñak dira. Gizonak teori utsean lan egiten du, emakumeak berriz, praktika usai geiago ematen dio.
ðAntz ematen al zaio emakumeari dagon lekuetan?
ðEztugo zar esanik. Arazo asko gizanak erabaki ditzazke, emakumeak ere arazo berbera oiek erabaki ditzake, baño boste era batera. Adi|bidez: emakumearen tankera ori emanaz.
ðZer lan iruditzen zaizkitzu onenak emakumearentzat?
ðGaur egun, emakumea edonun ikusten da. Edorein lanetan, baita politika berberan ere. Batez ere emakumearen lanak dira bere maitasun eta izatea eman ditrazken oiek: andereño-sendagille, soziedadeko laguntzalle (asistenta social). Baña onek ez du esan nai emakume batek ezin izan dezakeala, edota injeniero edo kimika-zale. Baña neretzat, gaur egun, lan oiek obeagoak dira gizanezkoentzat.
ðNolaz ikusten dezu soziedade ko laguntzaile "asistenta socia1" hori?
ðLan ori botez ere auxe da: berez gauz ez dan gizasemeari gizartean protxugarri izaten erakustea. Bakoitzari nor izaten erakutsi.
ðZer gertuketa eskatzen ditu asitenta social delako lan orrek?
ðSei urteko batxillerra, gero sarrerako ikasketak eta beste iru urte
ðZer gai ikasten dira iru urte oietan?
ðSoziologia, psikolojia, deretxo, ekonomia, soziedade laguntzallerako eraketak, erlijioa, Gai auetan. teoriatzaz gañera, gero lanerako balioko dituzten gora berak, praktika utsean egiten dira.
ðlkasketak bukatzerakoun lan berezirik izan oi al dezute?
, ðIkasketak bukatzarakoan lan berezi bat izaten degu, eta bakoitzak gero izango duan ekitaldiari buraz diarduna.
ðZer lekutan egin diteke lan au?
ðSendatokietan, oletan, parrokietan, ikastoletan...
ðEta ezin al dezateke esertxo ere egin baserri ta nekazarien artean ?
ðOrain arte ez degu ezer askorik egin. Baña asko egin diteke. Batez ere emakume gazteekin.
Auxen da Ma Jesus Sukarrietak esan diguna. Badakigu bada emakumeak nundikan jo. Lan guztietan zer egin asko egin badezakegu ere, maitasun-gozotasan, piska bat eragin dezakegun lanotan batez dago gure tekia.
MIREN OLARREAGA
4


Egileez\OLARREAGA1\Gizartea
Gaiez\Gizartea\Sektore baz\Emakumea\Lana

J.A. Letamendia

Jesus Aranzabal
Badago munduan erri politik asko. Gaitz litzake politena aukeratzea, ala Jainkoak Ala be, gauza bat da egia borobilla: Erri zoragarrienen arteko bat Angiozar dala. Piñudiak, baserriak, Intxorta, Udalatx, eta atzean Anboto edurrak zuritua --negu ontan azken au ikusten dotan bakoitzean, pentsatzen dot antxe egongo dala gure dama butano estufa batekin berotzen, bestela badau gaixoak onezkero Errusia'ko gripea dalako ori ondo sartua biriketan.
Bertako jende geienak Bergara'ko labetan egiten dau lana. Gorputzez jende osasuntsua ta barruz oso biotz onekoa. Itz bátean esan geinke erri au eta Paradisua bat bera dirala.
Bertako semea dogu Jesus Aranzabal txirrindularia. 25 urte. Sendo ta zaildua. Ilea motz, abots leuna ta beti irripartsu. Bizikleta denborada gañean dogula-ta, egoki iruditu jat galdera batzuk egitea jendearen jakingarri.
ðKaixo, Jesus.
ðGabon.
ðNun jaio ziñan?
ðEmen, Angiozarten bertan, Irube-kotxo baserrian. Antxe bizi naiz orain be.
ðZeruko Argia'ren irakurleak jakin nai leukie zeintzuk izan diran zure biktoria aundienak .
ð"Campeonato de Guipúzcoa fondo en carretera" birritan (1962-63); "Vuelta Bidasoa 1964"; "maillot amarillo" "Vuelta Pirineos" lenengo etapan (1960); "Campeonato de España por regiones" (1963), erloju kontra "memorial Gervais" (1960); ta.
-Lengo udaran kolpe latz bat hartu omen zenuan...
ðBai, entrenamendutan bizkarazur bat ausita... Gatza'ko kamio berria bajatzen.. Abustuko lauan. Bost egun klinikan ieltsoa ipini artean. Gero illabete ta erdi ieltsoz...
ðAla be, barriro asi omen zara entrenatzen, nik beintzat egunero ikusten zaitut Bergara aldera bizikletaren gañean...
ðBai, badiardut nere ankak gertutzen. Tenporada gañean dogu-ta...
ðSekretu ez baldin-ba da, jakin al geinke zelako entrenamendua egiten dozun?
ðEgunero, batez beste, eun bat kilometro; emendik aurrera geiago izango da... Jakietan grasarik ez... Zail da onenen modutan gertutzea, diru asko bear bait-da...
ðAsmoak?
ðIllen ontako azkenean Baiona'n korritzen asteko naiz bertako ekipu batekin. Ala be, nere bizi-leku orduan be Angiozar izango da...
ðEmen Bizkaia ta Gipuzkoa'ko mugan gagozen ezkero, egingo al zenuke konparaziño bat bi alderdiko txirrindularian artean?
ðEmen Gipuzkoa'n baditugu onak: Otaño, Errandonea, Mendiburu... . Bizkaia'n be bai: Mommeñe, Sagarduy ta... An beti izaten da geiago emen baño, bost ba-dagoz emen, an amabost...
ðNoiz ikasi zenun bizikletan?
ðAmabi urte-edo nituala...
-Ondo aprotxatu dozu denbora, gero! Bukatzera goiaz, zeozer esateko ?
ðEskerrik asko lagundu deustien guziei, naiz Angiozarten, naiz kanpoan. Milla esker biotzez.
Onela agurtzen dogu gazte bizkor au. Berak diñoez sasoi onenean dago oraintxe, ta itxaropen aundia dau urte ontaraku. Geuk be ala opa deutsagu, merezi bait-dau.
J. A. Letamendia
9

Gaiez\Kirola\Txirrindula
Pertsonaiaz\ARANZABAL1
Egileez\LETAMENDIA1\Kirola

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan