Elkarrizketak 

Juan Mari Beltran: «Musika Herrikoiari Hurbiltzea Da Gure Asmoa »

David Zuazalde

1037. alea
1984-11-25
alde 0    kontra 0
Txanbela Taldeak Bere Lehen Diskoa Kalean
Juan Mari Beltran: «Musika Herrikoiari Hurbiltzea Da Gure Asmoa »
Talde sortu berria dugu Txanbela. Musika Herrikoia aztertzea, lantzea eta plazaratzea da bere helburu nagusia. Hala diote «gure herriaren altxor kultural hori berreskuratzea eta zuzpertzea da bildu berri garenon asmoa eta erabakia».
Beren saioetan Euskal Herriko eskualde guzitako doinuak agertzen dira moeta ezberdinetako musikak eginaz: kantu tristeak, txantxetakoak, amodiozkoak, festa eta dantzarako doinuak etabar...
Euskal soinu tresna tradizionalak ezagutzeko eta entzuteko aukera eskaintzen digute. Bide ezberdinez jasotako doinu eta kantuak euskal soinu tresnen eta Euskal Herrian oso erabiliak izan diren beste soinu tresnen laguntzaz (bibolina, esku soinua, kitarra...) doinu eta kanta haiek aurkezten dizkigute beren «Txanbela» disko honetan.
Orkestra tradizional-berri honen erdian Juan Mari Beltran daukagu. Hogei urte luzez dabilena musikaren munduan. Txiki txikitatik musika tresna heltzen. Horrezaz aparte musika tresna herrikoiak ikasten eta doinuak biltzen Euskal Herria batetik bestera pasatakoa. Honekin batera Iñaki Peña akordeolari gaztea, esperientzia haundikoa ordea; Juantxo Villalba Etxabe (kitarra eta lauda) eta Pilartxo Otxoa de Eribe Royo (bibolina eta boza) goi mailako ikasketak egindakoa hau ere.
Juan Mari gustora agertu zaigu bere musikoak, edota taldea osatzen duten musikoak direla eta. Berarekin hizketan hasi eta beste belozidade batean sartzen zara. beste erritmo batean esango luke berak. Erritmo mantsoxoago batean gauzei hitzak atera nahiean bezala, historia zaharrak kontatzen diren bezala.

ARGIA. Euskal Musika Herrikoia aipatzen duzue behin baino gehiagotan. Zer da hori zuentzat?

JUAN MARI BELTRAN. Historian zehar, hizkuntza musikalak jocea politiko eta filosofikoekin loturik daude eta horren ondorio direla esan daiteke. Horrela egiten da musikaren historia. Une bakoitzean historia orokorrari dagokion musika joerez osatzen da historia hori.
Gertatzen duk gehienetan musika eskolatutik kanpo dagoen beste musika hau ez dela jasoa izaten historia ofizialetan. Beste ezaugarri batzurengatik sortua bait duk musika hau. Ezaugarri etnikoak, geografikoak, bestelakoak... azken finean ezaugarri horien bildumari deitzen zioagu Herrikoia.

A. Horretan gehiegi sartu gabe, bueno zuen diskoa ere horren bilatze bat duk ezta?

J.M.B. Gure asmoa disko hau egiterakoan zera izan duk. Musika Herrikoiarekiko hurbiltze bat lortzea berarekin harremanetan sarturik. Gure kasuan Euskal Musika Herrikoiarekikoa noski.

A. - «Txanbela» diskoa ederra atera zaizue. Musika mota hau gustoko duenarenizat entzungarria benetan.

J.M.B. Instrumentazio aldetik eta ``Azala"rekin egindako diskoa baino sinpleagoa duk hau. Instrumento gutxiago erabili dizkiagu grabatzerakoan eta ez diagu tranparik egin nahi izan zuzenean jotzen dena eta diskoan entzuten denaren artean.

A.Ze tranpa klase esan nahi duk?

J.M.B. Hik diskoan nahi duan guztia sartzea daukak. Zuzenean ordea taldearen laguntza besterik ez daukak. Gu saiatu gaituk berdin berdin izatea diskoa eta zuzena. Bi tranpa txiki egin dizkiat ordea: diskoan posible duk nik neronek bi instrumentu sartzea une batean eta momentu berean. Zuzenean berriz esango didak nola!

A. Euskal Musika Herrikoia esan duk lehen. Zer nolako kantak sartu dituzue ordea?

J.M.B. Kalejirak, fandangoak, porrusalda... horiek bai. Horiek gabe ezinezkoa duk «euskal» musika izatea. Jendeak hori ezagutzen du herrikoi bezala. Horren aldamenean ordea pasodobleak, baltsak, ingurutxoak... eta gaur egun ia ezagutzen ez den beste erritmo bat: bolerak. Gaur ez ditugu entzun ere egiten, apenas. Baina oso herrikoiak izandakoak dira horiek ere. Euskal Herriak badu ba Mediterraneo parte bat. Azpiroztik behera Ebro aldera, parte horretan asko erabilitako erritmoa da bolerarena. Catalunya, Valencia eta Aragoen zer esanik ez. Han oraindik ere ba dute indar piskat.

A.Horietaz aparte Txanbelan musika tresnaren presentazioa dakarkizue...

J.M.B.Bueno. badago diskoan kanta bat. "Haur abandonatuaren khantoria" izenekoa. Lehen aipatu ditugun guzitatik bereizten dena. Kanta honetan dago Txanbela. Baina esan beharra zegok Txanbela instrumentua izateaz gain kantatzeko modu bat dela. Era bat. Estilo bat. Lehen esaten ziaten «Txanbela bezala ari da kantatzen».

A.Galdutako estilo bat...

J.M.B. Erabat diferentea gainera beste kantekin eta konparatuz gero. Kanta normalak erritmo metriko bat izaten dute, tonalak izaten dira, musika akademizistak ezartzen dituen arauetan sartzen dira gutxi gora behera... Txanbela aldiz bestelakoa duk. Erritmo ametrikoa, atonala, arauak errespetatzen ez duena, hobe, beste arau berezko batzuk dauzkana... estilo zahar eta bitxi bat da.
Gizon bat baino ez duk gelditzen Txanbela zer den dakienik, eta nola jotzen den dakienik: Pierre Caubet. Zuberotar hori da une honetan estilo zahar horren, duela 300-500 urte herrikoia zen estilo zahar horren lekuko bakarra. Kasualitatez gainera. Ez bere aitak, ez bere amak... bere aurreko belaunaldiak ez zekien Txanbela jotzen. Bere amonak erakutsita daki Pierre-k.

A.Nola aurkitu huen lekuko hori?

J.M.B. Orain dela hamazazpi urte esan zidan Jabier Lakuntzak, Iruñeako gaiteroen sortzaileak, Lakarrin ba zela gizon harrigarri bat tresna benetan interesgarri eta ezezatun bat jotzen zuena, Txanbela. Benetan ikusgarria huen. Lakarrin, bere herrian, inork ez zekien Txanbela jotzen zuenik. Etxe barruan bakarrik jotzen dik Pierre Caubet honek. Etxe barruan eta sutondoan. Bere emaztearentzat. Esaten dik jendeari ez zaiola gustatzen musika hori. Horregatik ez duela etxetik kanpo jotzen. Bere emazteari aldiz gustatzen omen zaiok, horregatik jotzen omen ziok berari.

A.Kuriosoa benetan.

J.M.B.Polita izan huen Lakuntzak Iruñeara ekarri zuenean grabazio bat egitera zuzenean. Eszenatokira atera huen. Hartu zian Txanbela eta jotzen hasi huen. Jendeak ez zian musika hori ezagutzen. Ez zekien ez noiz hasten zen, noiz zen arnasa hartzeko geldiunea, noiz amaitzen zen kanta... Isil isilik zegoen jendea. Hori ikusirik eszenatokitik alde egin zian Pierre Caubetek. Honela esan zion Lakuntzari: «Jendeari ez zaio musika hau atsegin. Atera daitezela hurrengoak. Talde horien musika gustatuko zaie eta ondo pasako dute». Jabier Lakuntzak hori ikusirik zer egingo eta jendeari esan. Bai, han aurrean jarri eta hola ta hola. Txaloka hasi zen jendea segituan eta han sartu zen Pierre bere Txanbelarekin jotzera. Isilizen bazen txalo jendeak. Orduan segi berak... Jaialdia bukatzeko izan hituen kontuak gero.

A. Hark gordetako doinu bat jaso duzue beraz.

J.M.B. Bai. Eta ahalik eta fidelenik gainera. Berari egin genion grabazio bat eta hor bezala Jotzen ahalegintzen nauk. Ba zekiat ezinezkoa dela, baina bera gelditzen dela, ni ere bai. Tono erdi bat gora edo behera, berdin.

A.Instrumentua bera nolakoa duk?

J.M.B.Gaitaren antzekoa. Pittin bat txikixeagoa. Hogeita piko zentimetro izango dizkik. Hori ere orain kontserbatua zegok nolabait esatearren. Lakuntzak eginak dizkik dozena erdi bat Txanbela Pierreren modeloa errespetatuz. Nik ere bazeukeat bat.

A. Gaia aldatuz, eta bati baino gehiagori galdetu diogunez, nola ikusten duk hik kantaldien asuntoa. Batek baino gehiagok esan du gaur egun gero eta gutxiago antolatzen direla, horren zergatirik nagusiena taldeek kobratzen duten diru kopurua delarik.

J.M.B.Nik zera esan behar diat horri buruz, presupostu batekin joan beharra zegok. Presupostu hori gainera fijo mantendu dezakek antolatzailea instituzioren bat edo baldin bada. Ez dakit nongo festak eta udaletxeak hainbeste milioi ditu festetarako... kontxo hortik atera behar duk.

Horiek ordea ez dituk askotan izaten. Gehienetan herriko jendea duk kantaldiak eta antolatzen dituena. Arazoa da antolatzaileek hiri kartelak jarri hi kantatzera joan aurretik, kantaldia prestatu, lokala ordaindu, hiri afaria pronto jarri eta gero hik aldegin ondoren haiek dena jaso eta garbitu ondoren igual aurkitzen direla kantaldiarekin ez dakit zenbat mila pezeta galdu dituztela. Gaur egun 200 mila pezetatik gora joaten zaik edozein kantaldi antolatzea. Gero 25 lagun besterik ez bada joaten entzutera...

A. Toki bakoitzean ikusi behar zer egin ezta?

J.M.B. Bai. Hau ez duk Hollywood. Hemen jende asko zegok herri hau aurrera atera nahiean. Musikoak eta musikoak lan egin dezagun posible egiten duten guzi horiek. Profesionala izan beharra zegok kalidade mailan. Esijitu beharra zegok hori. Baina kantaldi bakoitzean ikusi beharko duk zer egin eta zer kobratu. Presupostu batetin joan, bai. Baina gero esan «Hi, konponduko gaituk». Depende ze diru ateratzen den. Azken finean denen onerako duk kantaldiak antolatzea. Gu....mesede handia egiten digute.

Ezin ordainduko ditek beraiek dena.

David ZUAZALDE

Juan Mari Beltran dugu Txanbela taldea sortu eta bildu duena lehen Azalarekin ibili ondoren.

34-35

Gaiez\Kultura\Argitalgint\Argitalpena\Diskoak

Gaiez\Kultura\Musika\Argitalpena\Diskoak

Gaiez\Kultura\Musika\Musika mode\Taldeak\TXANBELA

Pertsonaiaz\BELTRAN1

Egileez\ZUAZALDE1\Kultura


Piztu Ezazu ARGIA 685x50
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 

Publizitatea

azala  
azala1036
 
azala1035

1037 zenbakia.
1984ko azaroaren 25a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys