"Euzkadi merezi zuten" komedia triste bat da»


1984ko azaroaren 11n
Koldo Izagirreren lehen nobela dela eta solasean
"Euzkadi merezi zuten" komedia triste bat da»
"Euzkadi merezi zuten" da Koldo Izagirreren lehen nobela kaleratu berriaren izena. Hau bere lehen nobela izanagatik ere Koldo Izagirre ezaguna da euskal literaturaren munduan. Eskuartean hartu dugu, irakurri eta berekin solasean aritu gara. Baldintza bakarra gaia jarri zigun, hau da, nobela motz baina maldur honi buruz mintzatzea. Eta horretan kunplitu egin genuen, berak eraiki edota bersortu duen mundu horretan barneratzen saiatuz, inguruko arazoak aipatuz aritu ginen, baina gai bakarra "Euzkadi merezi zuten" izan zen.
Garai Baten Lilura
ARGIA.–Projektu hau noizkoa da, noiz buraratu zitzaian?
KOLDO IZAGIRRE.–Hire inguruan, gurasoei eta zaharrei entzundako gauzek leku konkreto baten inguruan eta ezagutu ez dukan garai batean lilura bat ematen ditek. Nik ez nuen egiteko asmorik, beste bi edo hirurekin hasi nintzen, eta beti honekin bueltaka, ez dut "obsesionatua" hitza esan nahi, baina bai, beti bueltaka. Horko zenbait gauza entzunak dira, beste batzuk asmatuak. Baina, esate baterako, nire informanteek gauza bat esan eta handik sei hilabetetara aldatu egiten ziaten, ez ziaten gauza berdina esaten, nahiz eta pertsonaje berak izan; ez ziren gezurretan ari, baizik eta, ez dakit zahartzen edo, kristoren transformazioak egiten zituzten, zein baino zein literarioagoak. Orduan pentsatu nuen horri forma bat eman eta ahaztea. Inguruan neukan material bat zen.
A.-Eta idazketa berria izan al da?
K.I.–Apunteak neuzkan aspaldikoak, eta zenbait gauza bai berriak ziren, baina dena berriz egindakoa da.
A.–Material guzti hori edukita nola egin huen aukera nobela hain laburra uzteko?
K.I.–Nik uste dut nahiko nobela mardula dela ..
A.–Piska bat konprimitua dago...
K.I.–Bai, motza da baina konprimitua, hasieran erritmo lentoagoa dago gero baino. Nik hori propio egin nian. Asmatzea edo ez beste arazo bat da, hala egin behar nuen edo ez. Baina erritmo horrekin egin nezakeen beste hogei-hogeitamar orrialde gehiago. Hori sarrera batean dago, eta gero prezipitatu egiten da asuntoa. Horrela ikusten nian. Moderato bat, adaggio bat eta gero beste moderato baten ondoren,beste andante bat.
A.–Hik hasieran luzeago egiteko asmoa huen?
K.I. Ez, ez. Hor personaje nagusi bat dago, idazleari laguntzen diona, informante gisa, bukaeran ikusten da kontatzen diola... Hori nahi nuen kontatu, hortik aurrerako bizitza niri ez zait ezertarako interesatzen. Hori interesatzeri zait aukera galdu baten istorioa. Ez dakit, komedia triste bat, tipo bat sekulan erabakirik hartzen ez duena... Testu bat azkenean hori esaten du besteak: "Testigu baten biharra zakau!". Epoka eta garai bati egindako aproximazio bat duk, oso gauza konkretu bat, ez dut jenerazio bat juzkatu nahi, baizik kasu bat, Eta horren aurrerako bizitza ez zait batere interesatzen, berrogeitamar urte lanean, lanetik etxera, etxetik lanera. Orduan hasi beharko nuke beste era batera. Beste nobela bat egin beharko nuke: zuka edo hika berarekin, "gorroto haut", "maite haut batzutan"... Aita, ama sartu beharko nituzke...
A.–Orduan hiri interesatzen zitzaian pertsonaia baten historiaren momentu konkretu bat...
K.I.–Bai. Eta alde horretatik niri hizkuntza mailan ere interesatzeri zitzaidan. Epoka eta toki horretako zenbait hitz etajirojasotzea. Euskarak gauza guztien gainetik planeatu egiten duela uste dut nik, kontrasolapan esaten den bezala euskarak osoan menderatzen zuen garai eta leku batean gertatzen da. Eta, bai, zenbait pertsonaiatan erdararen lilura ere azaltzen da. Sagardotegian pasaitarrak aitarekin erdaraz, eta aitak ere erdara maite zuela. Baina, niri interesatu egiten zitzaidan euskara horri omenaldi edo aproximazio bat behintzat egitea.
A.Garai hartako euskarari egindako aproximazio hori nola eraman duk konkretuan?
K.I. Alde batetik eta fundamentalki beraien garaiko jende askori entzunez. Ni edozein hitz defenditzeko pronto negok. Kalitatea ez, baina zergatik eta bai.
A. Hiru maila agertzen dira, narrazioa, agertzen diren esaldiak, eta kurtsiban agertzen direnak...
K.I. Horiek bertsoak dira, e? Tipo honek ideologia bertso eta dotrinaren bitartez hartu du. Eta bere bertso guztiak bere bizitzaren kontrakoak dira. Nik etxean ikasitako bertsoak eta nire familian aitutakoak, denak dituk kapanteak. Nire ustez fatalismo edo resignazio hori bertsoen bitartez sartu izan zaio askori, jenerazio horri. Bertsoak ideologia dominantearen aparato bat zirela, eta horregatik jarri dizkiat hain zuzen parentesi artean.
A. Lehen irakurketa batetan hitz bakoitza aukeratua dagoela antzematen da, oso landutako nobela dela, alegia.
K.I. Nik uste dut, balorerik baldin badu, hor duela bere balorea, gauza oso aukeratua eta landua dela.
A.Horrek zailtasuna ere ematen dio nobelari.
K.I. Baina problema ez da euskararena, beste maila batekoa da. Haurrak harritu egiten dira gailegoak idiei "arre, boi!" esaten dielako. Zergatik harritzen dira idiak aurrera egiten dutenean? Euskaraz idiei ez zaie "arre" esaten, "arre" da mando eta asto eta zaldientzako, idiei "aida" esaten zaie. Adibide bat da, besterik ez. Hau mundu rural-kaletar bat da. Zailtasun bat izan daiteke insinuantea dela, ez direla gauzak zuzenean esaten, tipoak ez du ezer esaten, beti da testigu, ez dago barne monologorik. Horregatik izan daiteke zaila. Ironia dago, eta nik uste dut ironia insinuantea dela beti. Baza hori jokatu nahi izan diat.
Mundu Ezezagun Batetan Barneratzen
A. Nobelan agertzen den mundu hori gaur egun gehien bat ezezaguna izateak zaila egin dezake irakurketa...
K.I. Niretzat ere mundu hori ezezaguna huen; baina nik ez diot hainbeste eskatzen irakurleari. Nik irakurlea anekdotarekin baino, zerbait gehiagorekin geratzea nahi nuke, ironia hori dena entenditzen ez badu, edo dena adieraztea lortu ez badiat, ea gehiena hartzen duen, eta batzutan barre egiten badu, beste batzutan, negarra ez diat esango, baina halako tristura bat... Niretzat oso tristea da, nahiz eta gauza txokante eta barregarri asko egon. Ni horrekin konforme nago.
A.Idazterakoan ze zailtasun nagusi izan duk?
K.I.Niretzako frenatzea. Anekdota gehiegi ez sartzea. Hor bazeudek tipoak joku gehrago ematen dutenak. Hor zailtasuna ez, tentazioa segi eta gauzak sartzeko. Nik uste dut hor duela bere tamaina.
A. Lehen aipatu duan mundu edo mentalidade horretan sartzeko entzundako gauzak erabili dituk, baina horretaz aparte ze lan edo inbestigazio egin duk?
K.I. Haundirik ez, inbestigazio baino konstatazio lana. Nik belarri ona zeukeat, eta horrek asko laguntzen nau. Asko entzun diat, nahiz eta ezertarako balio ez zuten gauzak izan. Eta egia da hor kristoren kimatze lana egin dudala, ipuin eta istorio piloa neukan eta ezertara ez zetozen gauzak kendu egin dizkiat. Pentsatzen diat gauza batzu kendu egin behar nituela hortik, bestela txistosoegi edo anekdotario bat gerta zitekeen. Asko kendu dizkiat eta oso politak, beste batean aprobetxatuko dizkiat. Ordu asko entzun diat, baina ez propio horretara, "Lokuzio" horrekin ere liburu zahar, bertso etabar zirela eta poso haundi samarra neukan. Baina ez da hari esker eskribitutakoa, eta handik ez zegok ezer kopiaturik. Ez zegok ezer ere.
A. Lehen esan duk nobela honek anekdotario bat izateko arriskua zuela, anekdotaz gain zer duk hik eman nahi huena?
K.I Hori zuek esan behar duzue.
A. Baina asmo bat huen, ezta?
K.I. Nik ez diat esango ze asmo neukan, nik esango diat orain letuta historia triste bat dela. Nik uste dut ironia dagoela azpitik, adjetibo gehiegi sartu gabe gauzak esaten direla. Nik partido hartu diat hori eskribitzerakoan, beti esaten da partido hartzen dela, baina nik koszienteki hartu diat. Eta era elegante samar batean ahalegindu nauk egiten, hor bazegok protagonistaren kritika bat, bere munduaren kritika bat.
M.A./J.L.

Koldo Izagirre
32-33

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakIZAGIRRE1
PertsonaiazIZAGIRRE1

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koldo Izagirre
2022-01-23 | Xalba Ramirez
Erbestea ez da turismoa, baina behar du kronika

Jose Luis Alvarez Txillardegi hil zela hamar urte bete dira. Efemerideek ematen dute aitzakia biltzeko, eta ekimenak sortzeko. Donostiar euskaltzale eta ekintzailearen gogoa omentzeko, zer hoberik liburuak baino. Zelulosa eta tinta ekarpen erraldoia utzi baitzuen atzean.

[+]

2020-06-14 | Aritz Galarraga
Duin harro solemne

Koldo Izagirreren literatura lotu izan da portuarekin (+1, haren bibliografia begiratzea besterik ez dago), politikarekin (0, literatura guztia ez al da politikoa, are politikotik ezer ez duela ematen duena ere?), zailtasunarekin (-1, errazkerian ez ote den erortzen gaur egungo... [+]


2019-08-12 | Estitxu Eizagirre
Mendearen umeek munduari desafio jo ziotenekoa

Koldo Izagirreren Mendearen umeek munduari desafio hitzaldiak ireki zuen maiatzaren 21ean Zerukotik lurrekora zikloa. 70 lagun inguru elkartu ginen Donostiako San Telmo Museoan, ARGIAren mendeurrena ospatzeko antolatutako zikloaren lehen ekitaldira. 1958 eta 1964 urteen arteko... [+]


Ipuina.eus ataria aurkeztu dute

Koldo Izagirren idazlearen eskutik eta Susa argitaletxearen babesarekin sortu da proiektua. Hogeita bat ipuin jasotzen ditu momentuz.


'Lardaska' sasikariaren egilearekin elkarrizketa
"Askapena hutsean politikoa balitz bezala kontenplatzen da herri honetan"

2016an zeresana eman du Lardaska argitalpenak: liburu formatuan publikatutako aldizkari autoeditatua nork idatzi duen ez da ezaguna, "Barbalot"-ek sinatuta dator, Koldo Izagirreren hitzaurre eta guzti. Ez dago esplikatu beharrik, berezitasun horiek direla-eta... [+]


Eguneraketa berriak daude