Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2009-01-07 17:02:42
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1965-02-14 -- 103.zenb

J.K. Mallea Olaetxea

John L. Mish Garay, New York-eko Public Libraryko langileri elkarrizketa
Noizbait New-York'era joaten bazera billa ezazu Dr. John L. Mish Garay
Euskalduna: Iñoiz izaten baduzu New York'era irixteko zorionik (edo zoritxarrik), eta galduta arkitzen bazera, kontuan eduki zazu euskalduna zerala ta zure euskera orrekin abiatu zaitez Fifth Avenue edo «Bosgarren Etorbidea" deritzon kale ospetsura, ta an, galde egiozu polizia bati nun dagoen N. Y. Public Library izeneko Liburutegia, nai duzun-izkuntzan. Bein ango atarira ezkero salbatua zaude.
Ni ere, lagun batauekin, araxe joan nintzan lengo batean. "Emen dago Dr. L. Mish jauna?" "Ez, bazkaltzera atera da"."Milla esker". Gu, berriz kanpora. Ate-ertzean gaudela, atezatak eldu besotik eta baztarrera eraman nindun, eta, batere kaixorik gabe, erakusteko eskupoltsa artan neukana, esan zidan. Gorri gorri jarri eta pentsatu nuen: zer atrako duk au? Nereak zirala liburu alek, baina alperrik, eta erakutsi egin bear azkenean ere. Poltsa guziak ikertzeko agindua zuala azaldu zidan. Eskerrak kontrabandorik etzidalako arkitu. Utzi nindun berriz kanpora.
Ordubete geroxeago an giñan berriz. "Etxean al da Dr. L. Mish jauna?" «Bai, aurrera». Bueno, ez dugu esango aurrera pasatzeko pultza-pultzaka bidea egin bear izan genduenik, baina alaxen da. Ori ulertzen da N. York-eko ERRI LIBURUTEGI batean. Ia denak gazteak, neska ta mutil, eta zarata gutxi. Ango igotekoen gora-bera bearra, ango eskillarak, ango ibilgoak eta ango jendea! Azkenik ere arkitu genduen gure atea txingurrimendi artan. Sartu giñan, eta gela bat, liburuz beteta. Nork irakurri idazti aiek? Judu edo arabiar edo oletako izkuntza korapillotsuan idatzita zeuden. Baina egia esateko, liburuen aurretik an exerita zegoan gizasemeari begiratu genion. Ille zurixka ederki orrastuta, arpegia zabal antza, ezurraundi, zabal eta luze, batez ere zutitu zanean. Guri oartu orduko, irriparrez etorri zitzaigun eta... "AGUR JAUNAK, AGUR".
N. York'eko kaletan zear ibili danari ezin lezaioke buruan sartu berriz euskerarik entsun dezakeanik, eta gutxiago Liburutegi artan. Bertan sartu ta urten ari' diran gazteen artean, bat ale bat ba ote gure berri daklanik? Euskera munduan denik entzun ere duenik? Noski ezetz, iruditzen zaio euskaldunari. Baina, kontuak atera.
Jarlekuak eskeñi eta mesedez exeritzeko esan zigun zaldun jatorrak. Beren idazmai ondoan giñan, eta zer ikusiko eta... Lopez Mendizabal'en Iztegia antxe paper batzuen gainean! "Benetan ere gu euskaldunok gutxi izan arren aundiak gaituk", esan zidan kolkoak ordun. Au bezelako gertakizunean ori esatea eztala. arrokeria uste dut. mutillak! Pozezko olatu alek baretu ziranean, izketan asi giñan. Dr. John L. Mish Garai zeritsan gure aurrean zegoena. Liburutegi onetan bera duzu eslabiar eta sortaldetar liburu-sail guziaren buru. Eta orain, sinistu au: erantzun auek idatzita bialdu zizkidan eta berak egin bezel-bezela agertzen dira: ikus dezazuten zenbat euskera dakian Euskalerri'tik iru milla kilometrora jaio zan onek.
Nungua ta noizkoa zera?
Polonia'n 1909'an jaio nintzan. Ikastetxe nagusiko ira Edesti ta izkuntzen irakaslea ta idastegizala ere naiz.
Zenbat liburu dagoz "Public library" orretan?
Gure GEIENETAKO IDAZTEGIAN bost milloi idazti daude.
Euskerazko liburuak, zenbat?
Ia-ia anei euskal-idazti dauzkagu.
Artzen duzute euskal aldizkaririk «library» orretan?
Gure Idaztegiak euskal-aldizkingi batzuek artzen ditu adibidez. GURE TXOKOA, EREIN, Boletin del Instituto Americano de Estudios Vascos, eta abar.
Etortzen al da bateonbat euskal liburu eske?
Irakurleak askotan datoz euskal-idaztiak eske.
Euskalduntzat dankazu zeure barna?
Nere burua euskalduntzat daukat, egiazki.
Nola piztu zan zuregan euskal zaletasuna?
Nere amona euskotarra zala aspalditik nekien. Gañera izkuntzazalea naizenezkero, amonaren izkuntza beti ikasi nai nuen, bañan Amerika'ra etorri baño lenago aldirik ez nuen euskera ikasteko. Ala ere, onera etorri ondoren euskaldun batzuek arkitu nituen. Berekin itz egin eta Mendizabal'en euskal-iztia ongi irakurriaz euskera aski ikasi bear duela. Abenderri bakoitzaren gogoa bere izkuntzean dago. Ludiko alde guzietan euskal-izen asko daude, bañan zenbat euskaldunak dira? Nai ba degu euskera bizi dedilla, euskotar bakoltzak euskera ikasi bear du.
Zenbat izkuntza dakizu?
Iaogeitamar (30!) izkuntza dakizkit. Aoa ere, bere izatez, jakintza au ez da beti berdiña: besteak baño obeki batzuek dakizkit.
Ainbeste izkuntza dakizun ezkero, zer derizkiozu euskerari?
Euskera adiñaz agurgarri, jatorriaz ezkutu, bizmenaz arrigarria da.
Gizon jakintsu askok euskeraren aidetasuna billatu dute: bañan oraindik euskera bakartasun bikañean dago.
Zein izkuntza zaizu atseginen?
Badu euskerak boste izkuntzen antzik?
Euskera, latinera, italera ta polonera izkuntzik atsegiñenak zaizkit.
Ezagutzen duzu Euskalerria? Egon.zera inoiz bertan?
Biotzez garbai naiz Euskalerria'n iñoiz egon ez naizela
Emen N. York'en euskalzale batzuek ezagutzen nituen, bañan, orain geienak aberrira biortu dira.
Zure iritziz, nortzuk dira euskal idazlerik onenak?
Euskal-elertia oraindik aski kaslea nintzan, bañan 1939'ko gudagatik iges egin bear nuen. Amerika'ra 1946'an etorri nintzan.
Zein da zure lana?
Esagutzen ez detelako, erantzupen ori zalla zait bañan euskal-idazle artean Lopez Mendizabal, Eizaguirre eta Irazusta; olerkari artean Ormaetxe ta Zaitegi atsegiñenak zaizkit.
Zuk ba-dakizu bi alderdika idazleak ditugula; zeintzuk dute arrazoi gutxiago: Garbizaleak ala mordoillozaleak?
Neroni biotz-biotez garbizalea naiz. Gizon gutxiek itz egiten duten izkuntz bat beste izkuntz andiago baten aldetik gaitzurrean dagonean atzerriko itzak izkuntz jator ori azkenez erailko dute. Ala ere, euskera ezereztu dezaken orrelako oiturak ez dio kalterik egiten erderari. Beraz euskaltzale guziak bere bidez
Zure emazteak edo semeak badakite itzen bat euskeraz?
Nere emazte ta semeak euskera ez dakite. Berak N. York'en jaio dira eta beste izkuntzik ez dute ikasi. Nere semea aldatuko da, nosti.
Ezer esatekorik badaukazu «ZERUKO ARGIA'ren» irakurleentzat?
Zeruko Argiaren irakurlei biotz biotzez agur eta otoi egiten diotet beti euskera garbiaz idatzi ta itz egin dezatela. Izkuntza gabe ez da abenderririk.
Ba-daukazu itxaropenik euskaldunengan?
Itxaropenik andiena daukat euskaldunengan. Nai ba dute, euskera betirako bizi ta loretuko da.
JK. MALLEA OLAETXEA
Suffern, N. Y., 65-I-29.
Auxe da Dr. Jhon L. Mish Garai txapel ta guzti
10


Gaiez\Gizartea\Euskal dias
Pertsonaiaz\GARAY1
Egileez\MALLEA1\Gizartea

Basajaun

Galdakaoko Kirol Bazkunako Balendin Urrutikoetxea eta Tomas Galarzari elkarrizketa
Ostikoketa Kirola Dela-ta
Iñork ezin leike ukatu, aldi auetan notintzarik, gentatzarik geyen, ori gure ustez pizkat gitxitu dala, bilduten daben kirola, ta bai ikusgarri edo espektakuloa-be ostikoketa edo futbola dala, eta zer esan erriko ta uriburu'ko jokotalde edo ekipoa ondo, aurre-aldian dabillenian? Orduban sartutzen da, sarritan, zaliaren kolkuan anditasunata bai itsutasuna-be.
Gure errian, Galdakano'n, ezta ez txarragua ez obiagua gai oyetan, gure ustez, beste batzuk lakua-da: erri'ko jotaldia txarto dabillenian, igaro zan urtian-lez, motel da ikusi ezinda ibilliten da, baña aldionetan-lez aurretik dabillenian, poztasunaz soratu biarrian dabiz ostikoketa-zale guztia. Egia esateko geube galdakanotarra-lez postutzen gera.
Esan dogun poztasun ori ikusita, egoki izango dala uste izan dogu, Galdakano Kirol Bazkuna'ko Lendakari Urrutikoetxea'tar Balendin da Galarza'tar Toma gertatzalleaz alkar-izketalditxubat egitia gai orretzaz zerbait esan nai ba'dabe "ZERUKO ARGIA''ren irakurliatrentzat:
ðBalendin, "Galdakano"'tzaz itaun batzuk egitera etorri naiz, ezautsen dozun astekari anetarako erantzun nai ba'dozu.
ðItandu nai dozune, atsegiñez erantzungo dot-eta.
ðAzpalditxuan zera lendakari ezta?
ðBa Orrilla'n azken-aldilan asita.
ðZure batzorde edo direktiban daukazuzan lagunak, ostikoketan ulertuak diralakuan nago, zelan zabitz oyekaz?
ðOndo baño obeto, gizon zintzuak eta ostikoketa gayetan trebiak dira oyek, egia esateko eurok dabil lanik geyena.
ðOstikoketa asko ikusiten dozu?
ðAzpaldijan bai, batezbere "Galdakano"'ri, auek jokatutzen daituzen joko-aldi guztijak.
ðZelan aurkitu edo ikusiten dautzazu "Galdakano"'ri?
ðBeren mallakuan artian ongien.
ðIgongo dabela uste dozu lenago egon zan iru'garren malle edo iru'garren dibiziño'ra?
ðEragozpen andijen bat ezpadago bai.
ðOndo jatorko malla ori gure ekipo orri?
ðGaldakanotarra-lez, nik nainuke igon-dayen baña, gaitz izango-da malla oyetan eutsitia, txindi asko edo laguntasun andija biar dalako orretarako.
ðAldi-auetan, zelan aldeztu edo defendidutzen zare txindiaz?
ðEz guztiz ondo; ori, erri'ko jokolariak eztabela ezer artu irabaztarren emoten jaken saritxua baño besterik: Ori bai, at edo kanpokuak artu dabena artuko dabe azkenian... ba-dago.
ðBeste zerbalt Balendin?
ðBai, erri'ko ostikoketa edo futbol-zale ta kiroldar guztiari, ta bai salerosketari-be esan nai dautxet: danok pizkabat geyago laguntzen ezpadabe txindiz, gaitz izango dabela gure "Galdakano" oneik jarraitutzen, ze, Udala'k emoten dabena guztiz da gitxi eta Bilbao'ko Atletik emoten dauskubena-be ez naikua ekipo bateri eutsiteko. Ezkerrak U.E.E. edo Dinamita landola'k ezer ordaindu barik eta blardan eran apainduta emoten leuskiguna ostikoketa zelaya, bestela, ezin bizi izango litzake gure kirol bazkuna.
ðOrretara esango dautsegu, Balendin, gure irakurliari.
ðTomas, zuen Lendakari'lez, esan nai daustazu "Galdakano"'tzaz zerbait ZERUKO ARGIA'rakot
ðBai-ta pozik, ba'dakizu atsegiñez irakurriten dodana enzkerazko izparringi'ori, itandu nai dozuna.
ðBa'dakit atsegin izan dozune beti ostikoketa, zaletasun orregaitik edo txindia gaitik egiten dozu gertatzalle edo entrenadore?
ð"Basajaun", adizkidea, txindia danok dogu maite, biarlitzaken baño larregi biar-ba'da eta nik-be beste gertatzalle guztiak-lez al'danik geyen irabastera egiten dot, baña, geyago-be zaletasuna gaitik egiten dot batezbere erri'ko ekipoan, berton jokatu nebalako beti.
ðZer euki biar-da gertatzallia izateko?
ðSeta edo karakter ta nortasune, eta, maitekor izan, amable izan jokolarilakaz atsegiñez egindalen aginduten jakena.
ðOngi gertuta dagola jokotaldia dirauskue: Orretara dala uste dozu?
ðGendiak orretarra- esatia naijago dot neuk esatia baño, ta, ori-ta guzti-be esango leuskizu, nire ustez gagozan mallen ongien gertuta dagon bat dala gure ekipoa.
ðZelan zagoz jokolarien artian?
ðLotsakizun edo errespeto ta apaltasun andilaz jaramon egiten dauste danak, pozik nago oyekaz.
ðJokolari oyen artian, ba'daukazu onak urtengo daben antzik dakarrenik ?
ðBai, bi edo iru badagoz gorputzez ta adimenez asiera ona dakarrenak, eta, ba'dakije burna jabon da gertatzalliari jaramon egiten, txindi asko erabazi leikienak aurrerantzian.
ðBeste zerbait, Toma adizkide zintzoa?
ðBa... nere agur bero bat ZERUKO ARGIA'ko irakurliari, ta ostikoketa-zale guztiai.
ðZuk esandozun-lez idatziko dot, eta, zoriontzuak izango al'zare
BASAJAUN
9

Gaiez\Kirola\Futbola\Taldeak\Besteak
Gaiez\Kirola\Futbola\Jokalariak
Pertsonaiaz\URRUTIKOET1
Pertsonaiaz\GALARZA1
Egileez\BASAJAUN1\Kirola

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan