Iñaki Zubiondo
"Iopi" Alkorta eta Anjel Ansola preso ohiei elkarrizketa
Irten Berri Diren Ondarrutarrekin
Herrera: Gizonak Hausteko Makina
Oraintsu irten berriak dira Herrera de la Manchako espetxetik «Iopi» Alkorta eta Anjel Ansola Ondarrutarrak, zuloan lau urte eman ondoren. Komunikabideok behar bezala ezagutarazi ez dugun borroka latz baten berri ematen digute, kartzelako arauak aldatu nahian hiru hilabete t'erdiz isolaturik egotera eraman dituen ekintza.
ARGIA.ðZuen historiekin nobelarik ez duzuela kontatu nahi diozu. Baina kartzelan ezagutu duzuen esperientzia behintzat aipatu ezazue.
Ondarrutarrak.ðHasieran Sorian egon ginen, eta han egoera benetan txarra zen. Egun osoa poliziak barruan egurra asko eta beste. Gero lortu zen txakurrak Soriatik atera eraztea, transizioaren itxura emateko edo gose greba baten ondoren lortu zen handik ateratzea. Egoera nahikoa kalmatu zen.
Handik Alcalá de Henaresa eraman gintuzten, eta urrats gogorra izan zen. Alcaláko egitura oso érrepresiboa zen, eredu alemanetatik-eta kopiatua. Fisikoki Soriakoak eragin haundiagoa bazuen, psikikoki gogorragoa zen Alcalakoa. Barrote bat ez da ikusten, dena lehiatila txikiak dira, burua atera ezin duzun horietakoak, dena berdez pintatuta, kamarak. Lehengo aldean abantaila batzuk bagenituela erakutsi nahi zuten: futbol zelaia, «vis a vis» bixitak, eta horrela. Baina hango errepresio kalkulatuak buruan kristoren efektoa egiten dizu. Hala ere, Alcalán ere izan ziren istiluak poliziarekin.
A.ðSoriako gartzela beteegi égin zela eta zuek Alcalára eraman zintuzten bezala beste asko Puerto de Santa Mariara joan ziren.
O.ðHan bai zapaldu zituztela tope, gaur Herreran bezala. Ez zieten uzten ezertan. Katxeoak bilutsik, edozen kexurengatik poliziak sartzen ziren, lau hankako txakurrekin. Gose grebak ere egin ziren baina zuzendariak ez zien kasu putarik egiten. Beno, eta hainbeste gose grebaz kristo bat eginak bukatu zuten. Jende asko lur jota dago gorputzez, giltzurrinetatik batzuk, gibeletik besteak...
Eta Puertotik etorrita ezagutu dugun bati baino gehiagori igertzen zaio ikutu bat. Bati adibidez burua joan egiten zitzaion, memoria zuri geratzen zitzaion eta ez zuen inor ezagutzen. Ama etorri bixitara eta ezta ezagutu ere. Tratamentua behar zuen horrek, eta ezta ezer ere ez zioten ematen. Seguru irten denean ere gaizki ibili dela. Eta beste batzuei ere ikutu bat nabari zaie. Gogor jo du, bai, Puertok. Eta Puertotik pasa zirenek diotenez, Herrera antzekoa da. Hemen familikoentzat gertuago geunden, baina gero «Vis a vis»k ez genuen.
A.ðHerrerak beti izan duen famarekin eta zuek hara iristean ez zen bromakoa izango.
O.ðSartu ginenean harrituta gelditu ginen. Funtzionariak txakurrak baino okerrago. Bultzaka, aginduka... Gu ginelako ez gintuzten jo, atzetik laguntza daukagula dakitelako. Funtzionari haiek preso sozialekin ohituak zeuden. Eta badakizu nola tratatzen zituzten preso sozialak, hango torturengatik-eta eduki duten juizioa frankotan aipatua izan da. Horiek zeuden gu iritsi ginenean. Txakurrak baino okerrago tratatu gintuzten: «A la pared!», bilustu, «Abre la boca!», flexioak, mesprexu ikaragarri bat. Gutako bat hainbeste tentsiorekin moskeatu egin zen, ezta?, eta esan zien pakean uzteko: lau etorri zitzaizkion gainera.
Zerbait egin behar zela garbi zegoen. Baina moduloen artean ez genuen elkar ikusi ere egiten. Hori da hain zuzen orain eskatzen den gauza bat, modulo ezberdinetako presoek elkar ikusi ahal izatea behintzat. Zure lagun bat bestean dago, edo herriko bat, eta ezin hitz egin, ezin jakin bizi den ere, ormaren beste aldean dagoelako.
Hasieran ez ginen ezer egitera ausartzen, bai bait genekien edozer egiten genuela berehala txakurrak zetozela harrara. Ez dago polizia kartzela barruan egotea baino gauza txarragorik, Sorian ederki frogatu genuen, eta Herreran beti dago kartzela ondoan reten bat.
A.ðHasiera batean ez zenuten erreazionatu.
O.ðApur bat zai egon ginen, zuzendaria eta errejimena tanteatzen, ea guregana ze indarrekin zetozen. Azkenean gu hurniliatzera a tope zetozela ikusi genuen eta borrokan sartu ginen.
Honetan gauza bat esan behar da: kartzelako borroka gose greba dela uste du jende askok, eta gaurko egoera gose greba eta asko gehiago egiteko ere bada. Gose greba gogorra da baina pasiboa da, ez duzu jaten baina barneko arauak betetzen dituzu. Oraingoan otsailaren 22tik ez dugu arau bat ere betetzen. Beno, kartzela batean arau butzuk kendu ezinezkoak direla garbi dago. Adibidez funtzionari batek noizean behin zure gela ikusi behar duela eta lehioko budinak osorik daudela erreparatu, hori ezin da ukatu.
Baina modulo ezberdinetako jendeak elkar ikustea eskatzen dugu, guk ihes egin dezagun horrek zer ikusirik ez duelako. Katxeoa ere onartzen da, baina onartu ezin dena da hogeitalau orduak zelda batean egonda gainetik bilustea inorekin eta ezerekin kontaktorik eduki ez denean: hori humiliatzeko besterik ez da.
Orain presoak ez dira ateratzen zeldatik ezertarako egun osoan. Astean bitan dutxatzeko irteten dira, eta hasieran horretarako ere katxeatu nahi gintuzten. Esan genion medikuari horrela ezetz, eta ez dutxatzeagatik gure osasunari edozer gertatzen bazitzaion bera zela errudun.
A.ðBaina presoak beti dauka patiora ordu betez jaisteko eskubidea.
O.ðHorretarako ere bilutsik katxeatu nahi gaituzte eta ezetz esaten dugu, horrela ez goazela. Patiora jaitsiko dira baina baldintza minimo batzuekin behintzat.
Zeldetara ere joaten dira katxeatzera, eta nola bilustu egin behar duzun ez du jendeak amore ematen. Orduan etortzen da zerbitzu burua, gizon famatua, torturen arazo hartan ere azaldu zena, eta sei edo zortzi funtzionarirekin bilusten zaituzte. Preso batek behintzat sartu zuen denuntzia bat, baina han egongo da juzgaduan artxibatua.
A.ðIkusten denez, ez da hasieran zabaldu zen «komunikazio greba» bat, gauza gogorragoa da. Erreibindikazio zehatzak zeintzuk dira?
O.ðKatxeoarena aipatu dugu. Gero funtzionariek trata gaitzatela pertsona bezala. Hirugarrenik, zeldak zabalik egon daitezela. Orain "comedor" izeneko batean sartzen gintuzten hantxe hirurogei lagun, batzuk ikasi nahian, besteak kontu kontari, beste batzuk jokoan... eta hola ezin da ez ikasi eta ez ezer, UNEDen karrera egiten dutenek adibidez. Kontrolatu nahi bagaituzte, nahiko medio badute, kamarekin eta. Modulo batekoak besteetakoekin egon ahal izatea da beste eskaera bat. Eta «vis a vis»ak: bixita intimoak.
Eskaintza batzuk egiten hasi da zuzendaritza: pasiloetan zigarroa errez ibiltzen utziko digula, familiarrei utziko zaiela autobusak eta bixitak antolatzen... baina beti patiora jaisteko baldintzapean. Eta noski, guk eskatzen duguna errejimena aldátzea da. Kartzelan bagaude ere bizitzen uztea, bakoitzari arnasa hartzen behintzat uztea.
Behar ez den sufrimendu bat ezartzen zaie presoei. Funtzionariak atea irekitzen dizunean ormaren kontra zutik egon behar duzu, «salgan!» esan arte irten ez, irtendakoan ate ondoan firmes itxoin «bajen!» esan arte eta mila holako.
A.ðAldatu al da funtzionarien jarrera hiru hilabete t'erdi hauetan?
O. Heurek kristoren indarra zuten, eta gu burua makurtuta genbiltzan, dena kunplitzen. Preso bati esate baterako egurra eman zioten, eta hori ez da sekula gertatu funtzionariekin. Baina orain zeldetan sartu direnean zer egin ez dakitela dabiltza, arau guztiak apurtuta daude.
Zuzendariak gure familiarrei adierazten die zerbait eskainiko baligu bezala, txorakeria batzuk besterik eskaintzen ez duenean. Gero bixitak etorri eta esan beharko zenieke deputamadre zaudela, elkarrizketa guztiak grabatzen bait dira. Orduan egin duguna izan da batzorde bat mintzatu familiartekoekin egoera esplikatzeko eta kitto. Geroztik abokatuekin bakarrik hitz egin dugu.
Prentsak esan du «komunikazio mozketa» bat dela, eta ez da horrela, gogorragoa da: hogeitalau orduak zeldan, arauak ez betetzearren. Eta bakarrik egin behar duzu, funtzionaria datorrenean ezetza eman behar diozu, jakinik nahi badute goardizibilak ekarri ditzaketela edo edozer gauza egin. Kristoren tentsioa eta nerbioak hausteko modukoa da.
Funtzionari batzuk ere hasiak dira urduri jartzen, ez bait zaie gurekin gaizkiegi etortzea komeni, baina agintzen dietena egiten dutela esanaz garbitu nahi dituzte beren eskuak. Zuzendariak berriz goiko aginduak aipatzen ditu.
A.ðZuek irten zinetenean zein egoeratan geratu zen han jendea?
O.ðOrain dela egun batzuk irten nintzenean animoz-eta jendea ondo ikusi nuen, datorrena datorrela agoantatuko dugula. Hori da okerrena, egunetik egunera torniloa estutuz doala. Egia esan horrek beldurra ematen dit, edozer pasa litekeela. Tentsioa gero eta gorago igotzen ari da. Orain dela hilabete pare bat azkenean lehertu egin zen bat eta sekulako paliza eman zioten. Eta hori gero eta gehiago gertatu liteke.
Jendeak ez du ulertzen hogeitalau orduz eguna joan eta eguna etorri, lababoa, ohea eta komuna hamar metro koadrotan direla, egun osoa itxita pasatzea zer den. Kaiola batean zaude eta bakarrik, ez duzu inoren babesik. Gose greba egiten zenean kalea mugitzen zen, eta orain aldiz hiru hilabete pasa eta oraindik ere kostatzen zaio jendeari arrankatzea. Horren beldurra du presoak, kaleko lagunek ez dezatela ulertu bere borrokaren zentzua.
A.ðEta sei-zazpi urte kartzelan daramazkienak zer pentsatzen du, nola ikusten du momentu hau?
O.ðJendeak, garbi dago hau ere, sartu zenean badaki nora sartu zen. eta bizirik dagoenean ere suertea du, ez? Kartzelan dago eta pentsatzen du urteak eman beharko dituela, baina «arrepentido» eta horretan prolemarik ez dago. Sei urte kartzelan eraman arren, asumitua daukate han egon behar dutela, eta ondo izorratuak gainera, baina paper hori jokatzea tokatu zaiela. Horrela, «esperando a lo que venga».
A.ðBaina orain dela lau urte ez al zen gauza gertuago ikusten?
O.ðBueno, hori ere egia da, apur bat hurbilago ikusten zen. Baina ikusten da orain gogor datozela gu puskatzera, beren Plan ZEN eta guzti. Jendeak ere kalean beldur haundiagoa du, bakoitzak bere prolemak ditu, langabezia ere kristorena da... Guzti hori ikusten da, baina jarraitu egin behar dela. Esan nahi dizut. jode, urte batzutarako lana dela ikusten da baina eutsi behar zaio, beste biderik ez dela gero eta garbiago ikusten da.
Herria nola ikusi dugun galdetzen badidazu, Ondarroa beti bezala aurkitu dut, martxa bat nabari da, mugitzen da jendea. Orain, beste herrietara joan eta lehen oso borrokalaria zen jendea dena utzita aurkitu dut, eta jende berriari asko kostatzen zaio sartzea. Kaleko giroa makalagoa dago. Jakina, kalean mugitzen den guztia kontrolatua dago eta hori ere... beldurra. Drogak ere asko izorratu du. Irteten zara eta lehen borrokalariak ziren zenbait lagun «engantxatuak» aurkitzen dituzu.
Hemen prolema asko dagoela egia da, baina presoek ere laguntza bat behar dute, heren borroka oso gogorra da eta sostengu bat behar dute. Herriz herri hasi beharra dago manifestaldiak egiten eta enzerronak eta jendeari esplikatu hango egoeraren latza. Herrerako zuzendariak berak aitortu du hau arazo politiko bat dela, eta horrek argitzen du nola kalean egiten dena izango den hangoa erabakiko duena. Badakite herri mobilizapenetan presoek indar bat badutela eta hori da erabat humildu eta zanpatu nahi dutena.
Zaila daukate Herreran daudenek, baina kanpoan jendeak eusten badio haiek eutsiko diote.
Iñaki ZUBIONDO
Munduko gauzei berriz neurria hartu ezinik eta espetxean utzitako lagunak gogoan.
Humiliatu eta zanpatzeko ezarri dizkieten arauen kontra oldartu dira.
«Iopi» Alkorta
Anjel Ansola.
Lau urte ondoren itsasoaren kresala usaindu, baporeak ikusi eta goardasola berriz erabili.
11-14
Gaiez\Politika\Euskal Herr\Presoak\Espetxeak
Gaiez\Politika\Euskal Herr\Presoak\Atxiloketak\Tortura
Pertsonaiaz\ALKORTA1
Pertsonaiaz\ANSOLA1
Egileez\ZUBIONDO1\Politika
Josu Iztueta
Joxe Albero kirolariari elkarrizketa.
78 Urteko Ibiltari Baten Ibilerak
Joxe Albero: «Osasuna Hobetzeko Behar Du Kirolak, Ez Izorratzeko»
Joxe Albero 1906.ean Tolosan jaio zen. Betidanik izan da mendizale eta ibiltari, duela 59 urte egin zen 1925. urteko lehen hamalau orduko martxan parte hartu zuen eta geroztik antolatutako guztietan ere bai. Horretaz gainera, askotan egin izan du bide hori bera, beste mendizalekin batera.
Joxe, 1972. urteko maiatzaren 21ean ezagutu nuen, duela 12 urte, garai hartan berak 66 urte zituen eta nik 14, gogoan dut oraindik urte hartan egindako martxan elkarrekin Berazubira sartutako unea, orduan zu zinen zaharrena eta ni gazteena eta geroztik lau urtetik behin beti egin dugu topo, orduko hamalau urte haiek hamabi urte beranduago ia ia bikoiztu ditudanean Joxeri bixita egitea erabaki dut.
Hasieran bere etxera joan eta elkarrizketa egiteko asmoa nuen baina giroa moztu eta hoztu zitekelakoan, kotxez bere etxetik pasa eta Donostiara joan gara, berak asteburua bertan igarotzen duelako eta nik ARGAn orrialde hauek utzi behar nituelako.
-A.ðZer moduz joan zitzaizun igandean?
-J.A.ðOndo, oso ondo, goizaldean ez nengoen oso animaturik baina gero orduak pasatu hala hobeto... IGARATZAtik AMEZKETAko bide horri diot nik beldurra, zutik egoten gehiago nekatzen nintzen oinez ibiltzen baino.
A.ðPirineotan eta Alpetan oso ibilia al zara?
J.A.ðAlpetan batere ez eta Pirineotan ez gehiegi, gaztetan Balaitus. Facha etab... Aurrepirineoa bai, oso ondo ezagutzen dut: Rodillar, Otin, Alquezar eta inguru hori oso polita da, esaten dutenez jende asko ibiltzen da orain GUARAn.
Aragoi eta Kataluniako herrixkak atseginak zaizkit, bere eleiz erromanikoak...
A.ðOrain horrelako sasola eta osasuna edukitzeko kirol asko egina izango zara gaztetan...
J.A.ðBai, denetarik zerbait, korri, salto, bizikleta... nik beti pentsatu izan dut kirolak osasuna hobetzeko izan hehar duela eta osasuna izorratzeko.
A.ðEta, edan, erre edo...
J.A.ðTabakoa ez, mutil kozkorra nintzela gizon izan nahiean edo puru bat probatu eta betirako nazkatu nintzen, eta edan, tabernetan eta ez naiz kasik sartzen, batzutan Errioxa, Aragoi edo hortik zehar joan izan naizenean, bodegaren batetara sartzen naiz zatoa ardo onez betetzeko.
A.ðZer egiten duzu normalean? Zer nolako bizimodua da zurea?
J.A.- Eguraldi ona denean asko ibiltzen naiz, beti libururen bat eramaten dut irakurtzeko, asko irakurtzen dut, argazkigintza ere asko gustatzen zait, seiluak...
Baratza ere bai, lurra lantzea oso polita da, kanpora joaten zaretenean ekarri behar dizkidazue hango landareak ea hemen zer moduz hazten diren proba egiteko... uda aldera Nafarroako Beorburu izeneko herrixka batetara joango naiz. Lagun baten etxera...
A.ðBa al dakizu atzo Euskal Espedizio batek Himalaiako tontor bat lortu zuenaren berri iritsi zela?
J.A.ðA bai? Ez nenkien ez, baina orain dela astebete edo emakume talde batek beste gailur bat lortu zuela nonbaiten irakurria nago... horrelako gauzak egiteko oso ondo prestaturik egon behar da eta gainera diru asko kostatzen omen da ezta?
Donostiara dauden hogei kilometroak oinez egin izan bagenitu kontu ugari esango genuke baina kotxez ordu laurden bat besterik ez, eta han ginen jada... galdera bat egin behar eta bera aurreratu ez zait ba azkenean
ðIgandean botak ala urteak, zein ziren pixuago? - ... eta berak honelaðXIV orduko martxa oso polita da eta eguraldia erabat txarra ez bada behintzat hemendik lau urtetakoan...
BEJONDIZULA JOXE eta ZORIONAK igandean hasi eta bukatu zenuten guztioi, berdin "Aralarko Adiskideak" antolatzaile taldeari.
Aurtengo XIV ORDUKO IBILALDIA egiteko aukera izan genuenok, lau urte dauzkagu agujetak pasa eta oinetako babak sendutzeko eta atera ez zinetenok lau urte dauzkazue 1.988 urteko zitarako ondo prestatzeko.
Josu IZTUETA
Joxe Alberok 1925ean eta 1984ean hartu du parte. Bietan parte hartu eta bietan iritxi.
19-21
Gaiez\Kirola\Mendizaleta
Pertsonaiaz\ALBERO1
Egileez\IZTUETA2\Kirola
David Zuazalde
Imanol kantariari elkarrizketa
Disko Bikoitza Kaleratzear Dauka
Imanol, Erromantzetan Ahotsaren Poderioz
«Erromantzeak» deritzon disko bikoitza astebete barru kalean izango da, Imanol kantariaren aitatasunaz eta IZ diskaetxearen arduraz. Hemezortzi kantuetan zehar, hamaika istorio, hamaika detaile... gehiegi hain lerro gutxitan argitu ahal izateko.
ARGIA.ðAspaldiko ideia al zenuen erromantzeen hau?
IMANOL.ð Erromantzeen ideia batez ere duela bi urtetik dator. Duela hiru urte institutuetan eta horrela errezitalak emanez hasi nintzen, eta nola ikusten nuen ikastetxe haietan euskal literatura ez zegoela batere sarturik, ordutik etorri zitzai dan hiru ziklo prestatzeko asmoa: bata egin nuen bi Etxahunekin, beste orain Erromantzeekin, eta azken gerra ondorengo poesia musikatuaz osaturikoa.
Horretaz aparte, kantu zaharren historia betidanik interesatu zait, eta institutoetara prestatua neukan material pilo hartatik erromantzeez osaturiko disko bat grabatzea pentsatu nuen eta IZkoei proposatu.
A.ðHalere, diru aldetik nahiko projektu defizitarioa izango da kantu horiekin album bikoitza argitaratzea. Eragozpenik jarri al zizuten?
I.ð Noski, erromantzeen asunto hori nahiko bitxia da eta hasiera batetan behintzat ez da batere komertziala, eta orduan pentsatu nuen Diputaziora projektu bat presentaturik igual hortik sor zitekeen laguntzarekin egitea posible izango litzatekeela. Eta beno, laguntza eman zuten eta horretan sartu naiz lau hilabetetan. Bestela ezinezkoa izango litzateke.
A.ðBeraz, zuk azken lan hau aurreko biekin erlazio estuan ikusten duzu?
I.ðNik uste dut baietz, Etxahunenarekin batez ere. Beharbada "Iratze okre geldiak" bestelako lana da. Esate batera, orain lan hau bukatu ondoren bestelako materiala prestatzen ari naiz, Mirande eta Juan Mari Lekuonaren poemekin. Bestalde, beste diskoak argitaratutakoan beti egin izan ditut errezitalak aurkezpen gisa, baina honekin ez dut horrelako asmorik.
A.ðHonelako disko batekin, estudioko lana baino dexente haundiagoa izango da aurretik egin beharrekoa, ezta?
I.ðBai, inbestigazio lana batez ere. Kontutan hartu behar duzu erromantze bakoitzak lau modu desberdin dituela joan izan ahal izateko. Posibilitate asko daude, eta nik horietatik bat aukeratu dut: kontatzen den historia bere horretan errespetatuz, instrumentuak eta ahotsaren bidez beste hari bat, beste koerentzia bat bilatu.
A.ð Dauden erromantze mordo horretatik, nola egin duzu aukera? Gainera, kontutan hartuz zuk ankeratutako asko dagoeneko bertsio desberdinetan disko atuak daudela.
I.ð Hor problema haundia sortu zen: erromantze ezezagunak aukeratu edota nahiz eta ezagunak izan gehien gustatzen zitzaizkidanak hartu eta neure gisara moldatzea. Azken honen alde deliberatu nintzen, eta nire ustez egoki zitzaien moduan ematen saiatu naiz.
A.ðAzkenik, noren laguntzaz hornitu zara disko bikoitz honetarako?
I.ðLaguntzarik nabarmenena Carlos Jimenezena, jakina, edo hobe esanda laguntzaz baino elkar-lanaz mintzatu behar ginateke. Izan ere, ezinezkoa gertatzen da bereiztea disko honetan dauden gauzak noraino diren neureak eta noraino Carlosenak. Horrezaz gain, Beñat Axeari, Iñaki Eizmendi eta Amaiaren ahotsen kolaborazioa ere jaso dut. Azkenik, musikatresnei dagokienez, Pascalen kitarra eta baita oboe eta txelorako bi katedratikoen eskuhartzea.
David ZUAZALDE
33
Gaiez\Kultura\Argitalgint\Argitalpena\Diskoak
Gaiez\Kultura\Musika\Argitalpena\Diskoak
Gaiez\Kultura\Musika\Musika mode\Pertsonak\Abeslariak\IMANOL1
Pertsonaiaz\IMANOL1
Egileez\ZUAZALDE1\Kultura
T. Manterola
"Txistu y Tanboliñ" aldizkarikoekin elkarrizketa
Txistu Y Tamboliñ... Y Otras Cosas De Las Vascongadas
Durangon martxa sartzeko literatur aldizkaria
Aurreko astean literatur aldizkarien loratzeaz aritu ginela, ez genuen erreparatu egin horietan bertan beste aldizkari bat iritsia zitzaigula Durangotik. Aldizkari oso dotorea. Marrazki ederrak. Gehiena euskaraz. Poster bat dena koloretan. Diru asko kostatakoa. 600 ale. Egileak 19-20 urteko gazte koadrila batetakoak.
A.- Andoni eta Jesus Mari. Durangon literatur aldizkari bat ateratzea okurritu eta egin. Koadrilan.
T.T.ðLagun koadrila bi elkartu gara. Kalean eta batera ibiltzen garenok, eta bueno, martxa piskat edo sartzekotan, negua luzea da eta...
A.- Benetan?
T.T.ðBai, bai, horrela.
A.- Baina Durangon poteatzea eta okurrituko zaie kondrila gehienei ez?
T.T.ðBai, guri ere bai, baina piskat nazkatuta... Edatea, eske beste alternatibarik ez dago! Horrela bidebatez aprobetxatu egin diagu...
A.ðHogei urterekin neska-tan ere ibiliko zarete ba?
T .T.ðAhalegindu bai, baina... fruitu gutxi.
A. Beraz poesia egitera.
T.T.ðBueno, apur bat moskeatuta gaude hango generoarekin. Adibidez «Mikeldi», periodismoko ikasleek ateratzen duten aldizkaria, han bertan, Durangon, dena erdaraz da eta ez dauka txisparik.
Nik uste dut behar dela horrelako aldizkari bat Durango mailan. Baina 'el problema de las aguas en Durango' bezalako artikuluak nori interesatzen zaizkio?
A.ðEta zuena...
T.T.ðBeste roilo bat da. Ezberdina.
A.ðImejinatiboagoa?
T.T.ðBai.
A.ðEta hasiera?
T.T.ðBakoitzaren lanak elkar komentatzetik, elkartu eta hori egiteko talde bat osatu genuen: Udaletxera joan ginen eskrito erdi-ofizial batekin. Egon ginen komision de kultura delakoarekin eta kriston paloa eman ziguten. Eskaini genuen %95a euskaraz (hango presidenteak esana zuen irratian euskara bultzatuko zuela, eztakit zer ta badakit zer, eta gazteria badakizu golfoak eta yonkiak gara eta hortik irtetzen lagunduko zigutela pentsatzen genuen), eta hamar mila pela eskeini ziguten eta 15O.OOO behar genituen nahiz eta gero garestiago atera.
A. Udeletxea beraz...,
T.T. Egurra merezi du komision de kultura delakoak.
A. Eta nork osatzen du bori?
T T. HBk eta EEk ez dute botorik. PNV da nagusi. Gazteria horientzat... Drogaz kexatuko dira gero, baina horretaz kezkatzen dira lapurretan egiten dietenean bakarrik, eta interes politiko batekin. Ez dute luzarora begira inbersio bat egiten. Nahiago dute kale bat txukundu gazteen arazoa konpondu baino.
A. Martxa piskat sartzea al da zuen pretentsio bakarra?
T.T. Pertsona bakoitzak pretentsio piloa dauka. Talde bezala da ondo pasatzea, gauzak gustora irakurtzea eta harreman roilo bat, harreman sinple baina majo bat gure artean. Gero beste parte batetik euskara arriskutan ikusten dugula eta hutsune bat dagoela Durango mailan.
A. Euskera aldetik nola dago asuntua Durangon?
T.T. Begira, ez hau eta ez ni gaituk Durangoakoak, ingurutakoak gaituk, eta Durangon euskaraz egiten dugun bakarrak gaituk 19-20 urterekin. Ez duk euskararik entzuten Durangon. Gainera ez duk bakarrik ez dela hitzegiten, ez duk ezer egiten. Gauza klaru dago edo herrinan sartzea edo nobia bilatzea, bueno, niretzat.
Kalera irten eta aburritu egiten haiz.-Aburrimendu hori kentzeko egiten duk edo nóbia topau, mozkortu-edo yonki bihurtu. Hiru posibilitate daude. Edo honelako gansadak egin. Bueno guk uste dugu pena merezi duela.
A. Aldizkaria egin, eta ia ia osorik literaturazkoa da.
T.T. Hori kasualitatea izan daiteke. Interesantea jendea enroilatzea duk. Badago bat ezer idatzi ez duena Kurri, guk gerentea deitzen diogu, leku guztietan eman du aurpegia. Berak eraman du maketazioa, eta inprentakoa eta... Gauza enroilatzea da.
A. Diruarekin ere nahiko zailtasun izango zenituzten ba...
T.T. Udaletxeak palo hura eman zigunean moskeatu egin ginen eta hamar mila pelak ez genituen jaso eta pentsatu genuen nolabait mutturretan jotzea, eta fotokopiak atera eta... probak eta dena egin genituen. Baina azkenean...Txistu y. Tamboliñ... egiteko dirua eskatzen, publizitatea eskaintzen hein berean baina tira. Jendea ez da gurekin fiatzen. Hamar mila pezta eskatu eta... Orain igual fiatuko dira, aldizkaria majo geratu baita itxuraz etabar.
A. Kontinuidaderik izango al du?
T.T. Hori da gehien larritzen gaituena. Rebista honetarako lanak urtarrileraio bildu genituen. Hortik honaino diru bila. Pila bat erre gaitu horrek. Hurrengo zenbaki bat ateratzeko beldur hori dago: dirua. Obsesio bat bilakatzen zaizu. Baina egingo diagu!
T. MANTEROLA
34
Gaiez\Kultura\Argitalgint\Argitalpena\Aldizkariak
Gaiez\Kultura\Literatura\Argitalpena\Besteak
Gaiez\Komunikabid\Prentsa\Aldizkariak\Txistu y Ta
Egileez\MANTEROLA1\Kultura
M.A.
Karlos Panera, «Maskarada»-ren azken lanaren zuzendariarekin
Karlos Panera: « Euskal Antzerkia Gaurkotu Nahi Dugu»
Aurtengo urterarte «Maskarada», profesional gisa ari den euskal antzerki taldea, haurren eta kaleko antzerkigintzara zuzendurik zebilen. Otsailean eman zuten estreineko aldiz helduentzat pentsatutako obra bat, Dario Fo italiar antzerkigilearen «Pistolaren begi zuri beltzak».
ARGIA. - ``Maskarada" taldeari kosta egin zaio helduentzako lan bati heltzea. Nola izan da urrats hori?
KARLOS PANERA.ð «Maskarada» euskarazko antzerkia egiteko projektu bezala jaio zenean haur-antzerkiko zirkuito bat ziurtatu behar genuela ikusi genuen. Urrats hori ematea zerbait kosta izan bazaigu taldearen errodatzea eta zirkuito hori sendotzeko izan da.
A.ðEta zergatik ekin diozue bide berri honi hain modan dagoen Dario Forekin?
K.P.ð Guk printzipioz ez dugu egile-antzerkia egin nahi; egile bat aukeratu behar izan badugu, gurekin lan egiteko egilerik aurkitu ez dugulako izan da. Gure helburua inprobisaketaren bidez lan egin eta gurekin batera arituko litzatekeen egile batek elkarrizketa etabarretan laguntzea litzateke. Oraingoan ez dugu lortu azpiegitura arazoengatik.
Bestalde, Dario Fo Euskadin arrakasta izan duen eta izan dezakeen egilea iruditzen zaigu. Bere obra guztia aztertu ondoren, honen aukeraketa emakumezko antzezlari gutxi izateak baldintzatu du.
A.ðAntzezlari ezarekin arazoak izanagatik ere taldea haunditu egin da, ezta?
K.P.ð"Kirikilariak" desegin zenean "Maskarada"n gutxi batzu geratu ginen. Ia zerotik hasi behar izan genuen, Bilbon euskaldunik aurkitzea zaila bait da. Gehienak irakaskuntzara dedikatzen direla uste dugu guk... Gaur egun "Maskarada"ren oinarrizko taldea euskaldunberriz osatua dago. Obra bakoitza muntatzea Odisea bat bada ere, taldea orekatu da nolabait "Pistolaren begi zuri beltzak" obrarekin; bederatzi muntaia honetan parte hartu dugunak.
A.ð Orain helduen antzerkiari lotu zatzaizkiotenez haurren antzerkia alde batera utziko duzue?
K.P.ð Guk beti nahi izan dugu bietan aritu. Haurrentzako antzerkiarekin jarraitu, gaur egun dagoen euskal zirkuito ziur bakarra delako. eta Dario Foren obra hau muntatzea esperimento bat da, urtea aurrera doan heinean ikusiko bait dugu ikuslegoak nola erantzuten duen eta zer ematen duen zirkuito berri horrek. Orain arte engainatsua izan da gu antzerkia euskaraz eginez bizi ginela esatea, kale-antzerki dezente egin bait dugu, eta askotan testurik gabe. Aurtengoa da lehen urtea kale-antzerkia alde batera uzten duguna. Ikusiko dugu euskal-zirkuitoak zer ematen duen. bai haurren mailan, bai helduenean. Hain zuzen hurrengoa haurrentzako espektakulo bat izango da eta helduentzako hurrengoarekin ere pentsatzen hasiak gara.
A.ðEta nola doa orainarteko esperientzia?
K.P.ð Otsailean estreinatu genuen, eta "Danbor Majikoa"rekin alderatuz gaizki ikusten dugu. Oraintxe bertan Gipuzkoako Diputazioak esperientzi piloto gisa zirkuito bat eratu du Gipuzkoako hamaika herritan, baina beste probintzien mailan ez dago ezer. Egiten den lana subentzionatu behar dela uste dugu, hortik zehar dabiltzan taldeei azpiegitura bat zerbitzatu.
A.ð Administrazinarekiko harremanak zelan doaz?
K.P.ðPertsonalki, urte piloa daramat antzerkian, eta aurtengoa arazo ekonomiko larrienak ezagutu ditudan urtea, administrazio autonomiko eta guzti... Ekonomi galera haundiak izan ditu "Maskarada"k. Uholdeetan aktuazio dezente galdu genuen; gero furgoneta lapurtu ziguten, eta horrekin "Danbor Majikoa"ren montaia ere galdu genuen. Gainetik, obra hau montatu behar genuen. Izugarrizko zorra pilatu zaigu. Labayen alkatetzara aurkeztu zenean, agindua zigun subentzio bat aidean geratu zen, azken hau furgonetaren kontura kobratu ahal izan badugu ere.... Beti dago kristoren oztopo piloa subentzioak lortzeko, eta talde profesional batek gastu izugarriak ditu.
Gure ustez euskararen berreskuratzea ez da lortzen soilik irakaskuntzarekin, egin beharrekoa izanik ere kultura guztia bultzatu behar dela pentsatzen dugu, eta irakaskuntzan bertan arazoak baldin badaude pentsa!.
A.ðArazo horiek alde batera utziz zer moduz konpondu zara zuzendaritzarekin?
K.P.ðMontaia mailan Dario Fok agintzen duenaren menpe ibili gara, beste erremediorik ez bait dago. Eta antzezle zuzendaritza mailan nire ustez lorpen garrantzitsu batzu daudela, beste jende batzu ez gaude maila horretan. Lana, orohar, eskerronekoa izan da guretzat. Arazoak eszenografi mailan izan ditugu gehienbat.
A.ð Eta ikuslegoagandik ze erantzun jaso duzue?
K.P.ð Ikusle mailan ondo, iritzi onak jaso ditugu orokorki. Jendea harritu samar geratzen da orainarte egindakoaz at gauzak egin daitezkeela ikusterakoan. Euskal antzerkiaren egoera bereziagatik, herri mailan, emanaldi gutxirekin, etabar... Hortik doa "Maskarada"ren helburua, gaurkotu euskal antzerkia, gazteentzat interesik izan dezakeen antzerkia eginez.
M.A.
37
Gaiez\Kultura\Antzerkia\Zuzendariak
Gaiez\Kultura\Antzerkia\Taldeak\MASKARADA
Pertsonaiaz\PANERA1
hemeroteka
1017. zenbakia | 1984-05-27
1016. zenbakia | 1984-05-20