Txapelaren oroimena, herria eta bi haur
Hogeitabost urte ditu Izaskunek, Mikel Goikoetxea 'Txapela' hil berriarekin eraikitako bizitza bat, berekin egindako bi haur hazteko, Hodei eta Haize, hutsetik hasita ongi menderatzera iritsi den euskara, muinetarino sartzen dizun begirada sakon bat. Eta ezagutu berriari tripak nahasteko ainako naturalitate eta apaltasunez kontatzen du bere bizitza latza, agertzen dizu munduaren bere ikuspegi militantea. Besteren esperientzia eta sentimenduekin trafikatzen duen merkatari sentitu du bere burua kazetariak.
Niri gertatu zitzaidana ere oso garbi ikusi nuen. Hil zenean ez nengoen berarekin. Autopsia egitera eraman zutenean esan zidaten ea ikusi nahi nuen. Joan nintzen, ikusi eta esan nuen "baina hau ez da Mikel!". Gero inzinerazioa izan zen eta hautsa hartu eta hara bai, hura Mikel izan zitekeen. Mikel ez zen tipo bat hola tunban sartzeko, bere izakerarekin ez doa elizara sartzea, kanposantura eramatea. Askoz gehiago identifikatzen nuen errauts bezala bere gorputza hor hotza hilobian baino. Kolpe haundia izan zen kamara errefrijeradore hartatik alera zutenean eta "hau da? hau besterik ez da geratzen?".
Beste hau ere garbi zuen Mikelek: bera ez zela ez onena ez bestearena, ez zela inoren propietate; bat hemendik tiraka eta bestea handik, hola ez. Ezin nuen ahantzi bera nongo militantea zen eta zer nahi zuen; bizi guztia hor eman du eta hori zen guztia. Hautsak nori eman planteatu zenean Xanti Brouardi ematea erabaki nuen, familiaren adiskidea da eta HBko mahai nazionalekoa, esateko "nik ez dut hauts hauetatik ezer nahi, ez neretzat ez besterentzat, hau Herriarena da".
Jende askoren ahotan ibili da zure balorea. Inork ez zuen espero Txapelaren emazte gazteagandik holakorik.
Oso jende gutxik ezagutu du Mikel, baina oso jende gutxik nahi zuen ezagutu: berak markatzen zuen bizimoduan inor gutxi jartzen zen ondoan jarraitzeko. Momentu askotan esaten duzu "hauek denak hemen dira, nirekin daude puntu bateraino baina beste gauzak ez dituzte nirekin"
Mikelez entzun ditugun gauzen artean bere literaturzaletasunak atentzioa deitu digu.
Bere radikalismoan egun batean heltzen zen eta esaten zidan: "Begira, ezin naiz erdaraz egiten duen jendearekin mintzatu, ez zait ateratzen eta mutu bat bezala gelditzen naiz han, eta esaten dut nik zer pintatzen dut hemen?" Hain gogorra da bizitza eta hain latza egiten zaizu dena eta azkenean radikalizatu egiten zara.
Guk biok bizitza bat eraman dugu eta gure inguruan oso jende gutxi izan da. Alde batetik sekula onartu ez dugulako bera oso famatua zelako jendearekin afari bat egin behar dugula eta batera eta bestera ibiltzea, holako harremanik ez genuen onartzen. Bestetik, guk planteatzen genuen bizimoldea jendeak ez zuen hartu nahi, nahiko latza eta gogorra delako. Zenbat jendek jarraitzen du hor haurrak dituela? Haurrak aitzakia bezala hartzen dira, "haurrak eta emaztea ditut eta ezin dut hau eta bestea egin". Azkenean da zure buruaren aurrean aitzakiak jartzen dituzula, baina problema zu zara, zuk nola ikusten dituzun gauzak eta zu nola zauden.
Eta bera laguntzeko momentu askotan ere bai. Latza da bizitza horrela, oso une zailak dira, askotan bakarrik sentitzen zara, dena egitera iristeko jendea behar duzu ondoan eta momentu batzuetan konturatzen zara jende hori ez dela zu bezalakoa, jendeak ez dizu erantzun hori ematen. Eta oso latza da aurrera egin eta aurrera eta... Azkenean merezi duela pentsatzen duzu, ongi sentitzen zarelako zeure buruarekin, eta horrela bizitzea ez zaizula inporta esaten diozu zure burnari.
Behin baino gehiagotan gertatu zaigu gure buruak zoroak bezala ikustea, idealismo izugarri batean sartuak. "Baina utopia osoa izango da hau" esaten duzu... baina utopiagatik ere borrokatu egin behar da.
Ez dit beldurrik ematen. Zer aldatu da nere bizitzan? Mikel ez dagoela, eta une batzuetan bakarrik sentituko naiz, ez da bera izango. Lehen ere ez zegoen momentu askotan baina jakin behintzat banekien beste leku batean zela, eta nerekin ados zela. Baina dena dela berdin jarraituko dut. Ez dakit... zaila egiten zaizu, eta jendeak hartzen zaitu modu batean... baina ezin duzu gaizki hartu, haiek horrela dira.
Ez al duzue pentsatu izan zuen lan guztia alferrikakoa zela? Urte batzuk bedaramazkizue hemen, eta agian 78-79an gauzak argiago ikusiko zenituzten baina orain galtzeari usaina gertuagotik hartuko zenioten, agian egiten zenuten borroka irabaztea posible zela baina galtzea ere bai.
Tontoarena egitea ote den? Sekula ez dugu horrela pentsatu. Kontzientzia prolema da piskabat. Materialki ez dugu sekula ezer ukan, eta beraz galtzeko ere ez. Zer galduko genuen guk? Bizia, ez beste gauzarik, ez genuen ezer, eta gaur egun ez dut ezer.
Baina bizia galdu dezakezu. Eta oso garbi eduki behar da zerbait zure bizia arriskutan jartzeko, zerbaitetarako balio behar duela bizia arriskatzeak.
Azkenean problema da noraino eman nahi duzun, dena emateko prest bazaude... Mikelek komentatzen zuen behin baino gehiagotan: "Ezin dut sinistu hogeitazazpi urte ditudala, sekula ez dut pentsatu hogeita zazpi urte ukan arte helduko nintzenik". Normala da, egun osoa hor zabiltza eta egunen batean emango dizute eta garbi duzu. Berak esaten zidan askotan, zihoanean, pentsatzen zuela "bueno, agur dena". Hori sentituz gero badakizu hiltzea zer den eta momentua bera ia-ia pasatu duzu.
Normala al da hori? Izaskun...?
Neri normala iruditzen zait, gure bizitza hori izan delako. "Kattu" hil zutenean esatera etorri ziren gauean, eta bera ez zegoen etxean. Jo zuten atea eta "Badakizu zer gertatu den?"eta nik esan nien "Mikel!" eta "ez, ez da Mikel, Kattu da"eta ni nengoen... fu! Gero gauean etxera etorri zenean esan zidan "jo. batzuk hiltzen eta besteak damutu bezala beste aldera pasatzen, hau da panorama". Ez, ez gara hiltzeko beldur izan. Mikelek bazekien hil behar zuela eta nik ere bai. "Carne de cañon" zen, bazekiten peligrosoa zela, ez bakarrik metrailetero bezala, maila guztietan. Bazekiten noraino ematen zuen, bere bizia eta gauzak nola planteatzen zitnen. Aktibista bezala jende gehiago eduki dute tirokatzeko bera baino askoz errazago emateko baina berari eman diote.
Mikel zen gizon bat... esaten zuten muga pasatzen zutenean ukabila altxatzen zuela eta "goazen aurrera, jarraitu behar dugu!" eta alboan zituenak arrastaka eramaten zituen atzetik, eta benga, inork ezin atzera egin. Galdetu izan nion ea ez al zion ezer egiten horrela tipo bat hil eta... "Dena ondo pentsatua eramaten dut, e?"esaten zidan, "zertara noan eta zergatik eta guztia, eta zertarako, ez noa hortik hemen dator Billi el niño... ez".
Hemen gelditzeko aukera izan zuen, eta askoz lasaiago bizitzeko, gure ondoan. Baina beti esaten zuen ezin duela bere kontzientzia engainatu, bera hori egiteko tipo bat zela. Zenbait jendek aldiz esango dizu "bai nik hau eta bestea egiten dut eta lan haundia egiten dut honetarako", baina hara Joatea eskatuko bazenio zer esango luke? Mikelek bazekien bere lekua han zela eta han aritu behar zuela.
Zera esan zidan Hodeik: "Mikelek beti euskaraz hitz egiten zuen, horregatik hil dute" eta esan nion "Horregatik ere bai, beti euskaraz egiten zuen, baina beti esan dizu gure Herria Euskal Herria dela eta gu euskaldunak garela".
"Baina badakizu ez duzula berriz ikusiko?". Horixe badakidala, eta gogorra da. Baina ezin naiz zulo batean gelditu, aurrera egin behar dut. Haurrek ondo hartu dutela esan eta "a bai, noski, zure haurrak ohituak dira" esan didate. Lau urterekin klasifikatua dago haurra. Zer esaten dizute horrekin? Honaino emango dutela baina gehiago ez, arriskua delako.
Iñaki ZUBIONDO. XALBARDIN
![]() |
|
||||
1003 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa