Gaurko antzezgille edo antzez gora beretan sartua zengoen norbaitekin alkar izketa bat lortu nai genduan, ta ez degu urrutira joan bear izan. Oiartzun'go Xabier Lete gana joan.ta beriala giñan guk nai bezela teatrotzaz mintzatzen.
Gazte onek ondo dakizki gure antzerkiaren berriak, buru belarri orretara jatria bai-dago; atzo antzezlari, gaur zuzendari izenarekin.
Gaztea da, ta bear bada ez zan esan bearrik, beriala nabaitzen da. Geiago gabe asi gaitezen:
Azken denbora auetan Lartzabal jauna izan da euskal teatroari kolore pixka bat eman diona. Bizkai aldetik, Zubikarai jauna ere jarri genezake lan prestu batzuen jabe bezela. Baiñan, nere iritziz, Gabriel Aresti izan da euskal teatroa kalidadezko bide berrietara zuzendu duena. Joan dan dagonillaren 13'an ikusi gendan Donostin ú"Beste mundukoak eta zoro bat", Aresti' ren obra jatorra, ta esan genezake egun artan eta obra arekin asi zela euskal-teatro berria.
Ikusleetan jende asko, noski. Bañan egilleetatik iñor gutzi, zoritxarrez. Nola nai, orain berriro Ondarru'n saritutako «Hixtoria trixte bat~, Xalbador Garmendia apaizaren obra, guztiz gaurkoa ta txit ederra dala entzun det. Miñ emango omen du obra orrek gure eszenariotan. Betor bedi, ba, zorionez, egille ezezagun au.
Utsa. Oraiñ arterañoko euskal teatroak ez ditu bi sos balio. Izen bat edo beste salbatu genezake, ortara jarri ezkero. Bañan izen bat edo bik ez dute teatro bat egiten. Gañera izen ori arkitzeko oso antziñara joan bearko giñake.
Orrela ba, ogeigarren gizaldiak eman ditun euskal antzesgilletatik iñor salbatuko altzenuke?
Iñor ez.
Gure teatro zarra orrenbeste gutxiesten duzun ezkero, esango al-zeniguke zergatik?
Eskasa, arlotea ta gezurrezkoa dalako. Batez ere, gezurrezkoa. Gure teatroetan gezurra besterik ez dute esan izandu aurreko antzesgilleak. Gizona sakon analizatzeko gauza etziran izandu, eta orregatik ekin zioten "costumbrismoa'ri".
"Costumbrismoa" ori izaten da gienetan, iges egite bat. Gure artean beintzat.
Egintzagun bada kontu. Eta ordan gauz bat esango dizut: Gure teatroetako euskal-giroa munduko gauzik faltsoena dela. Ni Oiartzunen bizi naiz ta badakit baserri giroa zer den, eta realidadeko baserri giro onek ez du ikustekorik teatroetako giro faltso orrekin. Gure teatroak kalea utzi ta baserria gai bezela artu duala diote. Baliteke, bañan oso azaletik, batere sakondu gabe. Eta baserri giroa arkitu nai duten euskaldunei kontseju bat emango diet: euskal baserri giroa arkitu nai badute, mendira irtetzeko, ta ez Antzoki Zarrera. An nik ez det iñoiz ."garo usairik" nabaitu, desinfectante ta izerdi usaia baizik.
"Zarregia"esan bearrean" txarregia" esan zazu, ta orrela puxtuan egongo gera.
Nik teatro ori egin zutenen intentzio ona errespetatzen det. Bañan teatro ori ez det iñoiz ontzat ernango. Gure buruari kalte egitea.
Egille berriak bear ditu. Gizonaren egitazko problema sakonak aztertu ta adieraztera emango dituzten egille jatorrak. Sozial teatro bzt ere egin genezeke, gurea, euskalerriko gaurko problema sakonekin. Bañan benetan egitazkoa bearko luke izan "topico'tara" joan gabe.
Badirudi. Ori geroxeago ikusi bearko da. Emendik lau bost urtetara, agian.
Publikoa gaizki edukatua dago, baño errez jarri leike kategori geioko teatro batera. Ez da uste izan bear euskal publikoa orreri jende tontoa danik.
Bai. ikusi bearko da. Garrantzi aundia dute taldeak euskal teatroan. Izan ere, zertarako da obra bat idaztea gere obra ori iñork jartzen ezbadizu? Taldeak obra berrietara edekiak bear dute egon. Kultura ta arte gauzetan-mentalidade berri bat bear dute zuzendariak.
Bai. Gaur gaurkoz bearrezkoak ditugu gure teatro eskasaren osagarri bezela. Aresti ta Garmendia asko sortzen diranean, agian ez dira orren bearrezkoak izango. Bañan bitartean bai.
Euskera monopolizatu nai duten espiritu eskaseko jende asko dabillela oraindik gure artean. "Intransijente" asko. Naiko gaitz egin digute lenago ere, ta uste det ixiltzeko garaia iritxi zaiela. Gaztedia, zerbait dakien gaztedi responsablea beintzat, Aresti'ren alde doa.
Gaurkoz aski izango da. Teatro berri baten sortzea ikusten ari gerala dirudi.
Nola nai, gaizki esanak barkatu.
Joseba
![]() |
|
||||
100 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa