Edertasunaren subjektibotasuna aldarrikatzeko asmoa dauka The Nu Proyect egitasmoak. Matt Blum argazkilari estatubatuarra dago liburu forma hartu duen egitasmo honen atzean: Amerikako ipar zein hegoaldeko 12 urtetik gorako emakumeren argazkiak jaso ditu. “Glamour, makillaje eta (ikuspegi ekonomiko batetik) profesionaltasunik gabeko” 150 biluzte boluntario.
Sare sozialek duten indarragatik heldu da Ion Markel Saez de Urabain argazkilaria (Lazkao, 1970) Donostiako Okendo Kultur Etxera. Interneten, Flickr-en eta antzeko galerietan lan ugari duen arren, lehendabiziko erakusketa fisikoa du Kalekumeak deiturikoa. Iphonography munduak jarri du bogan. Iphonekeriez mintzo da bera.