Herritarren %62ak zentral nuklearra behin betiko ixtea nahi du, %20ak nahiago du funtzionatzen segitzea eta %19ak ez du erantzun zehatzik eman. Horixe da Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egindako inkestaren emaitza (pdf).
Radio Vitoriako langileek igorritako mezu batean salatu zuten EiTBk 10 langile kaleratzeko asmoa zuela. Asteazkenean, konpainiak komunikatu bat igorri du datu horiek okerrak direla esanez. PPk, PSEk eta Bilduk Maite Iturbe EiTBko zuzendariari parlamentuan agertzeko eskatu diote, egoera argitzeko.
Murgiako hainbat gurasok jakinarazi dutenez, ezin dituzte seme-alabak D ereduan matrikulatu. Araban egon arren, euskaraz soilik ikasi ahal izateko zazpi kilometrotara dagoen Izarrara joan behar dute. Egoera salatu dute eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak biltzeko eskatu die Arartekoari eta Jaurlaritzari.
Hainbat enpresa, sindikatu eta eragile sozialek Araba Borrokan ekimena sortu dute, "egungo egoera ekonomiko eta sozialari eremu lokalean erantzuteko helburuarekin".Apirilaren 11n egingo duten manifestazioaren berri ere eman dute aurkezpen ekitaldian.
Oihane Perea gasteiztarrak Arabako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen hirugarren aldiz larunbatean. Manex Agirreri gailendu zitzaion Gasteizko Principal Antzokian. Garak elkarrizketa egin dio eta, finalean gertatutakoa partekatzeaz gain, Arabako bertsolaritzaren egoerari buruzko iritzia ematen du. Hona hemen aukeratutako pasarte batzuk:
1976ko martxoaren 3an, greba orokor baten testuinguruan, langile talde handi bat Gasteizko Zaramaga auzoko elizan bildu zen. Asanblada hori indarrez zapaldu zuen poliziak: bost langile hil zituzten tirokatuta, eta ehundaka zauritu. Pasa den igandean, urtero legez, gertatutakoak oroitu zituzten herritarrek. Aldi berean, hainbat gazte eliza horretara sartu eta bertan astebete emateko asmoa zutela iragarri zuten. "Langileek duela 37 urte hasi zuten borroka aurrera doala erakutsi nahi dugu", azaldu digute gazte horiek.
Valentziako Mercadona saltoki kateak 2014 amaiera aldera irekiko du lehenengo supermerkatua EAEn, Eusko Jaurlaritzari iragarri dionez. Zabaldu nahi dituen 25 saltokiak non kokatuko dituen oraindik ez du esan, baina bai mila enplegu inguru sortu nahi dituela, saltoki bakoitzean 40 langile jarrita.
Aratzeko tontorra ez da gertuan duen Aizkorriko gailurra bezain bisitatua, ezta gutxiago ere, baina horrexegatik ziur aski badauka zerbait berezia, zerbait erakargarria. Gailur ezagunago baten itzalean dagoen gailur are interesgarriago horietakoen adibide garbia da Aratz. Proposatzen den ibilaldi zirkularra osatuz gero, Aratzera igotzeaz gain Asparrenako hainbat leku ezagutuko ditugu, beste zenbait gailur barne.
“Ez inori esan, eta azkar ibili inguru hori betirako galdu baino lehen. Kurzetako lepotik Urkiolako mendaterainoko zeharkaldia, Arangioko haitzen gailurretik igaroz eta Anbotoren azpikaldean barrena, Euskal Herriko mendietan egin daitekeen azkenetako ibilaldia dugu. Egidazu kaso”. Hitzaurre txiki horrekin hasten du Luis Pedro Peña Santiagok, bere Euskal Herriko 100 gailur eta mila txoko maisulanean, liburuko lehenengo ibilbidearen deskripzioa. Izan bedi, oraingoan proposatzen den ibilbide paregabea, etnologo eta mendizale irundar handiari eginiko omenaldi xumea.
Urkiolatik Krutzetara doa Luis Pedro Peņa Santiagok proposatzen duen ibilbidea; guk, berriz, Olaetan hasi eta bukatuko dugu txangoa. Otxandiotik edo Krutzetako mendatetik hurbilduko gara Aramaioko Olaeta auzora. Gorbea eta Durangaldeko mendien artean dagoen sapaldatxoan kokatzen dira, nola...