Apple konpainiaren etekinak nabarmen jaitsi dira

Iphone 5 gailua merkaturatu zutenetik Apple ez da lehen bezala hazten ari. Ondorio horretara iritsi da Juliette Garside, The Guardian egunkariko teknologia kazetaria, konpainiaren azken hilabetetako bilakaera aztertu ostean.

Apple-en gailuak euskaratzeko sinadura bilketa abiatu dute

Apple-en gailuetan euskara erabil ahal izateko kanpaina abiatu dute hainbat erabiltzailek, Change.org webgunearen bitartez. Tim Cook Apple-eko kontseilari delegatuari zuzendutako eskaria, hasiera batean, 5.000 lagunek sinatzea dute helburu.

Amazon, inperio ezkutua

Zalapartatsua izan da otsaila Amazon liburu saltzaile erraldoiarenean: Alemanian daukan biltegi bateko langileak ia esklaboen pare lanean ari zirela plazaratu du ARD telebista kateak; baita beharginak kontrolatzeko neonaziekin harremana daukan segurtasun enpresa bat kontratatu zutela ere...

Irlanda iparraldeko memoria sustatzeko iPhoneko aplikazioa

iPhonerako aplikazio batean bildu dituzte Irlanda Iparraldeko gatazkaren lekuko diren oroigarri fisikoak. Northern Ireland Memorials izeneko aplikazioak muralak, omenaldi-guneak, eraikinak eta plakak ditu geolokalizatuta besteak beste. Lotura honetatik jaitsi daiteke aplikazioa. Memoria eta teknologia berriak uztartuta, ideia bila dabilen edonorentzat.

Amazonek neonazien premiarik gabe kontrolatuko du mundua

Zalapartatsua izan da astea Amazon liburu saltzaile erraldoiarenean: Alemanian daukan biltegi bateko langileak ia esklaboen pare lanean ari zirela argitaratu da, segurtasun enpresa neonazi baten zaintzapean –material ona nobela batentzat; idazten baduzu, Amazonek salduko du ziur–.

Ubuntu, telefono eta telebistetan

Ubuntu sistema eragilea sakeleko telefonoetara eta telebistetara eramateko ekimena aurkeztu zuen atzo Canonical enpresak. Bi produktu aurkeztu zituen, smartphone telefonoei ahalik eta zuku gehien ateratzeko helburuarekin: Ubuntu sistema eragilea sakelekoentzat eta Ubuntu Android sistemarako.

Poliziak Apple markako mugikorrak blokeatu ahalko ditu ekitaldi publikoetan

Applek sortu duen sistema teknologiko berriaren bidez, gobernuek eta poliziek Apple markako gailuak blokeatu ahalko ditu nahi duenean, informazioarik igorri ez dezaten, argazkiak eta bideoak barne. Sistema honekin zein informazio zabaldu eta zein ez erabakitzeko ahalmena izango dute agintariek edozein ekitaldi publikotan, RT telebista kate errusiarrak dioenez.

Datu pertsonalak, besteren negozio iturri

Guri buruzko informazio mordoa igotzen dugu egunero Internetera, eta sarri ez gara kontziente sareratzen dugun hori beste batzuen esku geratzen dela. Gainera, uste baino baliotsuago bilakatzen dira datu horiek, bereziki publizitatearen pastela irentsi nahi dutenentzat.

Google Drive, sareko metaketa zerbitzu berria

Google interneteko bilatzaile erraldoia sareko metaketa zerbitzu berria eskaintzen hasi zen atzo, Google Drive izenarekin. Dropbox, Skydrive, Amazon Cloud Drive edo Apple-ek eskeintzen dituzten erraminten antzekoa da, gure artxiboak 'hodeian' metatzeko txokoa, alegia. Doako zerbitzua izango da 5 Gb-eko edukirarte eta hortik aurrera ordainpeko sistema aplikatuko da, tarifa ezberdinekin.

Apple gozo-garratza tentagarri bezain pozoitsua

iPhone iraultzailea da. Iraultzarik ez, ordea, liskarrik gabe. Urtarrilaren 13an Pekinen iPhone berri-berriak erosteko irrikaz ilaratan zain zeudenek arrautzak jaurti zizkioten dendari, denentzako adina ez zeuzkalako; poliziak zituen sakabanatu. Egun berean bukatu zen greba gogorra Wuhan hirian, Apple-rentzako lanean ari den Foxconn erraldoian.

iPhone-aren jatorriari kritikak, langileen baldintzak direla-eta

Apple munduko enpresarik baliotsuena bilakatu da, pasa den urtean inoiz izan duen salmentarik handiena lortuta. Urtearen azken hiruhilekoan bakarrik, 13.060 miloi dolarreko irabaziak izan zituen, 37 milioi iPhone eta 15,4 milioi iPad salduta.

Apple gozo-garratza tentagarri bezain pozoitsua

iPhone iraultzailea da. Iraultzarik ez, ordea, liskarrik gabe. Urtarrilaren 13an Pekinen iPhone berri-berriak erosteko irrikaz ilaratan zain zeudenek arrautzak jaurti zizkioten dendari, denentzako adina ez zeuzkalako; poliziak zituen sakabanatu. Egun berean bukatu zen greba gogorra Wuhan hirian, Apple-rentzako lanean ari den Foxconn erraldoian.

Indiako Gobernuaren zerbitzura leudeke Apple, Blackberry eta Nokia

Ziber-segurtasunean aditua den Christopher Soghoian estatubatuarrak twitterren idatzitako mezu baten arabera, hacker talde batek Indiako inteligentzia militarraren barne-agiri batzuk atzeman eta sarean ipini ditu.

Steve Jobs hil da, Apple-en sortzailea

Steve Jobs hil da (San Frantzisko, AEB), Apple informatika enpresaren sortzaile eta teknologia berrien ikono nabarmena. Besteren artean, Mac ordengailuak, iPod, iPhone eta iPad-a sortu zituen. 2004ean pankreako minbizia diagnostikatu zioten eta abuztuan enpresa utzi zuen. Etxean hil da 56 urterekin. Apple-k albistea baieztatu du: "Apple-ek jenio ameslari eta sortzaile bat galdu du, eta munduak gizaki harrigarri bat".

Sakeleko telefonoetarako hiztegiak eskuragarri jarri ditu Elhuyarrek

iPhone eta Android aplikazioentzat bost hiztegi jarri ditu eskuragarri Elhuyar fundazioak. Euskaratik gaztelaniara, frantsezera eta ingelesera itzultzeko baliagarriak diren hiztegiak, Sinonimoen Kutxa eta Ikaslearen Hiztegia eskuratu ahal izango dira hemendik aurrera.

Steve Jobs-ek Apple enpresaren zuzendaritza laga du

Steve Jobs Apple konpainiaren fundatzaileak esan du ez dagoela enpresaren gidaritza eramateko moduan, eta bere lekua Tim Cook-ek bete dezan gomendatu du. Pankreako minbizia du Jobsek (2004an egin zuen publiko), eta pasa den urtarrilean baja hartu zuen. Aurrerantzean enpresaren administrazio...

Googlek Motorola erosi du gailu propioak ekoizteko

Googlek Motorolaren mugikorren atala erosi du; 8.700 milioi euro kostatu zaio Motorola Mobility enpresa berenganatzea. Erosketa honi esker, Google-ek mugikorrentzako aplikazio eta gailuak ekoiztu ahal izango ditu eta horrela, Android sistema indartu. Apple eta Microsoft bezalako enpresen...

Software librearen inguruko gogoeta makroekonomikoak

"Inork ez du ukatuko iPad tramankulua ongi dabilela eta hedatuta dagoela aldian aldiko Windows programa erabiltzea; inork ez du ukatuko, halaber, duela urte batzuk burtsan 1.000 euroren Apple sagarrak erosi zituenak 3.000renak izango dituela gaur egun. Baina ikuspegi orokorrago eta luzera...

Kindlek Applen iPada barregarri utzi du

Kindlek Applen tableta barregarri utzi du iragarki batean. Diotenez, iPadean eguzki izpiek jotzen dutenean ez da pantailako edukia ikusten, eta horretaz baliatzen da Kindle. Iragarkian emakume lirain bat eta gizon bitxi bat igerileku baten inguruan etzanda agertzen dira. Emakumeak Kindlea du esku artean eta gizonak berriz iPada. Azken horrek pantailako edukia ikusteko zailtasunak ditu eta bitartean emakumea oso gustura ari da berea irakurtzen. iPadaren jabeak hainbeste argi izanda nola irakur dezakeen galdetzen dio eta emakumeak Kindle bat dela azaltzen dio, betaurrekoengatik gehiago ordaindu duela esan eta besteak egin duen gastu zentzugabeaz barre eginez.

YouTube Hollywoodeko bideo-kluba izateko bidean

Chad Hurley YouTubeko kontseilari delegatuak ondorengoa adierazi zuen duela bi urte: “Datorren hamar urteetan jendea interneteko bideoen ondorioz bere esperientzien protagonista izango da. Aukera asko eskainiko ditugu eta informaziora sarbidea ere. Mundua leku txikiagoa izango da”. Abisua benetakoa zen. Hilabete batzuen buruan pertsona ezagunek, Jordaniako Raniak edo Aita Santuak berak esaterako, kanalak sortu zituzten.

iPhone 4a Euskal Herri osoan salgai

Applen zaleak iPhone 4a iristeko zain egon dira. Ipar Euskal Herrira joan den ekainaren 24ean heldu zen, eta Hego Euskal Herrira joan den ostiralean. Saltokiek gaueko hamabietan ireki zituzten ateak eta jende talde handia bildu zen hauetan, gailu berria ahal bezain azkarren boltxikoratzeko.

Zer gertatuko da PCarekin?

Adituek uste dute ohiko ordenagailua Applek aurkeztutako iPad bezalako tablet-ak ordezkatuko duela. Ikerketa baten arabera, 2015ean 2.000 milioi pertsona Internetera mugikor bidez konektatuko dira.

Ezkerrek zer egin behar dute iPhone 4arekin?

Applen azken berrikuntzak arazo bat sortu die ezkerrei. Antena mugikorretik kanpo dago, ezker aldean, eta hau kokatuta dagoen lekua ez da batere erosoa beraientzat. Applek arazoari bi irtenbide eman dizkio. Batetik, mugikorra beste modu batera hartzea, eta bestetik, mugikorrarentzako zorroa erostea. Applek horrelako zorro bat saltzen du, Bumper izena duena.

Fujitsu eta Toshiba mugikorretan fusionatzear

Fujitsu eta Toshiba enpresak mugikorren munduan fusionatzeko negoziatzen dabiltza. Japoniako bigarren mugikor fabrikatzaile handiena izango litzatekeela iragarri dute. NEC, Hitachi eta Casiok ere duela gutxi fusionatzea erabaki zuten, baina ez zaie oso ondo joan munduko merkatuaren %3 soilik lortu...

iPada duten 114.000 erabiltzaileren datuak babesik gabe

Applen azken sorkuntzetako batek, iPadak, arazoak izan ditu. Bere erabiltzaileen datuen segurtasunak huts egin du. Interneteko zerbitzua eskaintzen dion enpresaren arazoa izan da, AT&T-rena. Talde batek erabiltzaileen posta elektronikoetara heltzea lortu du eta hauen datuak arriskuan egon dira.

iPhone berria: Zazpi orduko deia eta hamar orduko Wifi saioa jarraian

Atzo Steve Jobsek, Apple konpainiako aholkulari eta ordezkariak, iPhone 4a aurkeztu zuen Washingtonen. Salmenta ekainaren 24an hasiko da Estatu Batuetan, Frantzian, Alemanian, Erresuma Batuan eta Japonen. Europako beste hainbat herrialdetara berriz uztailean helduko da: Italia, Espainia, Belgika eta Suitzara esaterako.

Katalana, iPhone eta iPad-eko hizkuntza ofiziala

Kataluniako webgune ugarik errebotatu dute Apple enpresak zabaldutako albistea: aurtengo udan erabiltzaileen esku jarriko duen mugikorretarako sistema eragile berriak (OS 4.0) katalana izango du hizkuntza ofizial gisa. Internautak pozik dira, nahiz eta batzuek uste duten ez dela kasualitatea katalanezko bertsioa orain iragartzea, Apple-ek aurki Bartzelona erdian denda bat irekiko duelako.

i-Zurrumurruaren amaiera

Steve Jobsen jarraitzaileek, edozein futbolzalek bezala, beren nahi, espektatiba eta frustrazioak proiektatzen dituzte beren idoloengan. Hala, duela urte batzuk Tablet PCak modan jarri zirenean, mac-hooliganak berehala hasi ziren ustezko TabletMac bati buruzko zurrumurruak hedatzen. Zurrumurrua indarra galtzen joan zen, netbook oldearekin batera berriz ere suspertu arte. Arraroa egiten zitzaion askori netbookek suposatzen zuten ordenagailu kategoria berrian Applek alternatibarik ez aurkeztea.

iPad ordenagailu berria aurkeztu du Applek

Zurrumurruek zioten moduan, izen hori du Apple etxeak aurkeztu duen tablet euskarriko ordenagailuak. 680 gramo pisatzen du, eta 9,7 hazbeteko pantaila dauka. Besteak beste aukera ematen du Interneten wifi bidez nabigatzeko, liburu elektroniko zein egunkariak irakurtzeko, on-line jokoetan aritzeko,...

Firefox 3.5: Zenbaterainoko aldaketa?

Firefox nabigatzailearen bertsio berria, Firefox 3.5 jada eskuragarri dago, baita euskaraz ere. Oraindik ere datuek erakusten digutenez, erabiltzaileen artean Microsoft Explorer da nagusi, baina Firefox zabaltzen ari da pixkanaka-pixkanaka eta jada %20-25eko kuota dauka. ARGIAko estatistikei erreparatuta ere, gure nabigatzaileen %60k Explorer erabiltzen du eta Mozilla+Firefox ia %30ek. Geratzen den %10 gainontzeko nabigatzaileen artean banatzen da (Safari eta estatistika sistemak ezagutzen ez dituen beste batzuk).
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys