PuntuEus

Xiru festibala, 25 urte "made in heben"

2014-04-11

Ane Lusarreta

Xiru musika eta sorkuntza festibala antolatu dute Altzainen eta Gotainen. 25. edizioa da aurtengoa eta apirilaren 11tik 13ra ospatuko da, Made in heben lelopean.

Elebakartasunean oinarritzen den euskal antzerkia xede

2014-04-06

Myriam Garzia

Apirilaren 21etik 26ra, ArteDrama Euskal Laborategiaren (ADEL) bederatzigarren edizioa egingo da, ohi bezala, Aulestin (Bizkaia). Euskal sorkuntza eta antzerkia ardatz dituen mintegi honek Euskal Herri osoko aktoreak erakartzen ditu urtero. Ander Lipus aktore eta plataformako kideak xehekatu dizkigu nondik norakoak.

"Arte eszenikoetan ikasketa ofizialak existitzea da gure kezka"

2014-03-30

Unai Brea

Bilbo, 1969. Euskal Aktoreen Batasuneko zuzendaritzako kidea da Gabriel Ocina, baita Eszenikaren Aldeko Plataformaren koordinatzailea ere. Sortu zenetik ia hamarkada bat igaro den honetan, plataformak EAEko arte eszenikoen sektorea bildu du aspaldiko eskari baten inguruan: goi mailako arte ikasketak eskainiko dituen zentro bat. Errealitatea da urteak joan, urteak etorri, Eusko Jaurlaritzak mahai gainean ipinitako proiektuak gauzatzeke daudela oraindik.

Hiru ekimen kultural agonikoak ere alaitzeko

Beti ezingo gara ezkorrean trabatu. Are gutxiago inguruan martxan dauden edo jarriko diren ekimenak ikusita. Hona animoa goxatzen duten hiru.

Eszenikaren Aldeko Plataforma:
"Arte eszenikoetan ikasketa ofizialak existitzea da gure kezka"

2014-03-26

Unai Brea

Bilbo, 1969. Euskal Aktoreen Batasuneko zuzendaritzako kidea da Gabriel Ocina, baita Eszenikaren Aldeko Plataformaren koordinatzailea ere. Sortu zenetik ia hamarkada bat igaro den honetan, plataformak EAEko arte eszenikoen sektorea bildu du aspaldiko eskari baten inguruan: goi mailako arte ikasketak eskainiko dituen zentro bat. Errealitatea da urteak joan, urteak etorri, Eusko Jaurlaritzak mahai gainean ipinitako proiektuak gauzatzeke daudela oraindik.

Erretzeak hiltzen du

2014-03-23

Myriam Garzia

Martxoaren 12an estreinatu zuen Tartean Teatroa taldeak Pankreas antzezlana, Bilboko Arriaga antzokian. Euskal antzerkigintzaren hiru totem, Patxo Telleria, Mikel Martinez eta Joseba Apaolaza, bildu dira Jokin Oregiren zuzendaritzapean. Patxo Telleriak bertsoz idatzitako antzezlana da, umorea...

Ia kasualitatez, antzerkiak espazioa hartuko dio egunerokotasunari

2014-03-09

Myriam Garzia

Martxoaren 6tik 15era bitarteko bi asteburuetan, Gasteizko Gorbeia-Zaldiaran merkatua espazio eszeniko bihurtuko da, Pez Limbo eta Factoria de Fuegos antzerki taldeen ekimenari esker. Bigarren edizioa du aurtengoa, eta 17 konpainia bilduko dituzte, antzerkia, dantza, txotxongiloak, performancea eta klowna eskaintzeko. Ezohiko lau eszenatoki, sei egunez, egunerokoak eta kulturak bat egin dezaten.

Baiona munduko kale bilakatuko du Etiopikoak jaialdiak

Ezkandrai elkartearen ekimenez, Martxoko Etiopikoak jaialdia abiatuko da gaur Baionan, eta Tarnoze eta Bokale ere hartuko ditu bere baitan. Arlo ugaritako artistek, besteak beste musikari, kantari, bideogile edo antzerkilariek Aturri eta Errobi ibaien bi aldeetara eramango dituzte ikuskizunak.

Antton Luku: "Antzerkia entsegu aretoetan dagoen giroa da, eta hor diren eztabaidak"

Antton Luku idazle eta antzerkigileak Libertitzeaz (Pamiela, 2014) saiakera ondu du berriki. Joxe Angel Irigarai argitaletxearen izenean mintzatu delarik, liburu erreferente eta abiapuntutzat jo du Lukuren lana. Antzerkia zer den, bere esparrua norainokoa den eta  espazio sortzaile horretan garrantzia zerk hartzen duen azaldu du Lukuk, post-it moduko oharrei forma emanez.

"Jendearen mamuei heltzetik dator antzerkiaren iraupena"

2014-02-23

Sustrai Colina

“Xoxo beltz bat banuen kaiolan sartua...”.

Arte eszenikoak Gasteizen, erein eta jaso

2014-02-16

Myriam Garzia

Unai eta Garazi Lopez de Armentia neba-arrebek arte eszenikoen gaineko ikasketak egin zituzten Euskal Herritik kanpo. Sorterrira itzuli eta bertan jarduteko, elkarrekin lan egitea erabaki zuten. Proiektuak urte eta erdi badu ere, abenduan zabaldu zizkioten Baratza aretoko ateak publikoari. Bertako antzerki eta dantza garaikide taldeek euren lanak erakustea, ikertzea eta garatzeko tresna izatea lukete helburu.

Chirigotak: ikasteke dugun ikasgaia

2014-02-11

Julen Leuza

Konturatu naiz Cadizeko jendeak chirigota aldarrikapen sendoak egiteko arma duela, eta aparteko argitasun eta graziaz erabiltzen duela. Arazo larriak umore finarekin salatzea Goya sarietan lau gauza esatea baino gogorragoa izan daiteke, eta ziurrenez boteretsuei amorru handiagoa sortaraziko die.

Askatasunaren antza duen teatroa

2014-01-26

Oier Guillan

Urriak dira oso paperean argitaraturik iristen zaizkigun teatro-testuak. Pasa berri den Durangoko Azokari erreparatzen badiogu, sormen propioko bi lan eta itzulpen bat aurkitu ditugu: Mikel Antzaren Z² argitaratu du Ataramiñek, Maiatz aldizkariak 57. alean Gerard Bagardie-ren...

"Egungo proposamen interesgarrienak bazterretan sortzen dira"

2014-01-19

Myriam Garzia

Pailazoa eta feminista, mespretxuzko bi hitz omen dira, baina banderatzat hartuak ditu, eta lanik ez zaio falta. Beste begirada bat proposatzen du Virginia Imazek, diskurtso nagusitik kanpokoa. Donostiarra jaiotzez, Oihulariklown antzerki taldea sortu zuen duela 30 urte. Galdakaon egin genuen topo azaroan, IX Berdintasun Jardunaldiak zirela eta, Emakumea Literaturan eta Arte Eszenikoetan gaiaren bueltan.

Bufoi emearen ahotsa zubi

2014-01-19

Oier Guillan

Dxusturi teatroa izenarekin aurkeztu zuten abenduan Eneritz Artetxe aktoreak eta Pablo Ibarluzea zuzendariak Konpota bakarrizketa. Bertan bufoiaren teknikan oinarritutako lana egin dute, bide horretan maisu den Philippe Gaulier-en La compote de... testua oinarri hartuta. Antton Lukuk izan du...

Tobera: Herri antzerki satirikoa Bergaran, Inuxente egunean

2013-12-24

ARGIA

Auzoak herrigunearen kontra antzezlan satirikoa abenduaren 28an eskainiko dute Debagoienako hainbat eragilek, Bergarako frontoian 19:00etan. "Azalkeria eta haundi nahikeria, auzoak albo batera uzteaz" akusatu dute Bergara. Errugabe ala errudun izango ote da?

Negarra eta barrea saio berean

2013-12-15

Myriam Garzia

Ane Zabalak eta Galder Perezek osatzen duten Gilkitxaro antzerki taldeak Urak Ttiki dire antzezlana aurkeztu du berriki. Bilboko Pabellon 6 aretoan egin zuten estreinaldia, azaroaren 8an, eta harrera ona eskaini zion publikoak. Gaizka Sarasola aktore eta musikariak idatzia da Urak Ttiki dire,...

Topic Txotxongilo Zentroa: ikusleak gora, diru laguntzak behera

Murrizketen harira kinka larrian dago Tolosako Nazioarteko Txotxongiloen Zentroa (Topic). 2013an, Kutxabankek laguntza ekonomikoa kendu dio. 2014ean, ez daki emango dion.

1.000 ikusle gauzak bestela egin daitezkeela pentsatzeko

Hamletek sarrera guztiak saldu ditu Donostian joan den larunbatean eta igandean. Ostegunean eta ostiralean ere ia beteta zegoen Gazteszena Artedrama, Dejabu eta Le Petit Theatre du Painen obran.

XXI. mendeko euskaldunaren larrua du Hamletek

2013-11-03

Myriam Garzia

Historiako lehen existentzialista, lehen heroi koldarra, poeta, eroa... Ispilu ugari du Shakespearek XVII. mende hasieran sortutako Hamlet antzezlanak. Sarrien taularatu den istorioa, antzeztokietan ez ezik, baita zineman ere, zaila da hainbeste irakurketa ezberdin izandako beste antzezlanik aurkitzea. Klasiko hau aukeratu dute Artedrama, Dejabu Panpin Laborategia eta Le Petit Theatre du Pain taldeek euren hurrengo proiekturako. Luhuson (Lapurdi) estreinatuko dute datorren azaroaren 1ean. 

'Hamlet', estreinakoz euskaraz, Ander Lipusek antzeztua

2013-10-29

ARGIA

William Shakespeare idazle ingelesaren Hamlet drama ezaguna euskaraz emango dute estreinakoz Artedrama, Dejabu eta Le Petit Theatre de Pain konpainiek. Xabier Mendigurenek egokitu du, eta Ander Lipus du protagonista nagusi.
GAL

Kareak erre ez diguna

Ospatu dugu. Tolosako Leidorren urriaren 11n bizi izan dugun sentikaria (Igor Susaeta Tolosak kategoriz azaldu du “Emozioz beteriko tokia eta hobia” kronikan Berrian) komunio laikoa izan da. Joxi Zabala eta Joxean Lasaren hezurrak eta mamiak eta ametsak irentsi ditugu. Iluna?...

"Bixitxi marabilli re"

"Bixitxi marabilli re" esaten zuen Aitzol Aramaio zinemagileak. Haren omenez, sortu zuten Marabilli sormen festibala. Gaur bigarren edizioari ekingo diote Ondarroan. Lau egunez, bideo sorkuntzaz, musikaz eta literaturaz gozatzeko aukera izango da.  

Arestirekiko zor historikoa kitatu asmoan

Urteak joan dira Gabriel Aresti euskal idazlea zendu zenetik, baina bizirik jarraitzen duela adierazi nahi du haren izena daraman kultur elkarteak, sentikari baten bitartez. Oier Guillan, Rafa Rueda, Alain Urrutia eta Andoni Egaña ditugu Arestiren bihotza oholtzara eramango duten lau sortzaileak.

Irratian entzungo dira zenbait antzezlan, Gasteizko antzerki jaialdiaren barruan

Eusko Irratiak irratirako antzezlanen gidoi lehiaketa antolatu du Gasteizko 38. antzerki jaialdiari begira. Euskarazko eta gaztelaniazkoen artean guztira sei lan entzungo dira irratian.

Tziganoen inguruko Ederlezi pastorala eskainiko dute Arrosan

2013-08-20

ARGIA

Mixel Etxekoparrek zuzendutako Ederlezi pastorala taularatuko da Arrosan, abuztuaren 25ean arratsaldeko 17:00etan. 2013ko Xiru festibalerako sortu zen pastorala eta hirugarrenez izango da ikusgai, Gotainen eta Zuraiden aurkeztua izan ondoren.

Odets-en 'Exkerraren zain' irakurgai, bere heriotzaren 50. urteurrenean

2013-08-14

ARGIA

50 urte dira gaur Clifford Odets antzezle eta antzerkigile estatubatuarra hil zela. Gizartearen kritika landu zuen idazlearen omenez, Koldo Izagirrek 1998an euskaratutako Exkerraren zain (Waiting for Lefty) antzezlana argitaratu dute Armiarma atariko ‘Euskarari ekarriak’ gunean.

Bilboko Aste Nagusian bi estreinaldi, Pabellon 6 aretoan

2013-07-28

Myriam Garzia

Bertan ekoitzitako bi lan estreinatuko ditu Bilboko Pabellon 6 aretoak Aste Nagusian. Hoy, Última Función antzezlana dugu bat, Karrakaren taldearen aspaldiko lana, Ramon Bareak eta Itziar Lazkanok antzeztua. 90eko hamarkadan ekin zion bideari Karraka taldeak. Arriaga Antzokian...

Mikelazulo elkartea: “Udalek, sortzaileak babestu ordez, mugatu egin dituzte”

2013-07-24

Lide Hernando

Kulturak instituzioetatik kanpo ezin hobeto funtziona dezakeela frogatu du ia hogei urtez Errenteriako Mikelazulo kultur elkarteak.

Lekeitio kale-arteez gainezka

Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia ezin hobeki pasatu zen antolatzaileen ustez. Irudi gogoangarri ugari utzi ditu, bereziki Kataluniako Sacude taldearenak. Giro paregabea, makina bat zirrara eta harridura nagusitu ziren hiru egunez, Lekeitioko kaleetan.
Multimedia

2014-04-15  |  Antzerkia

"Pilota desafioa", Aiherrako ikasleen eskutik

Nafarroa Behereko Aiherrako eskola pribatu elebiduneko zenbait ikaslek egindako antzezlana. Pilotari zintzo eta gaiztoen arteko partida berezia...

2013-11-15  |  Antzerkia

Ederlezi pastorala

Ortzaizeko ikastolak gomitaturik, Ederlezi pastoralaren ikusteko parada izan genuen uda bukaeran Arrosako plazan. Pastoral hau 2013ko Xiru festibalean sortu zuten, Mixel Etxekoparen zuzendaritzapean. Ikuskizunaren ideia Nicole Lougarot idazleak 2009an agertarazi zuen. Tziganoen epopeia Euskal...

2013-09-18  |  Antzerkia

Rene Cassin, 2013ko pastorala

Rene Cassin aurtengo pastoralaren emanaldia Sohütan. Ekitaldiko irudiak eta partehartzaileen hitzak tartekatzen dira erreportaje honetan. Iturria: Kanaldude

2013-09-05  |  Antzerkia

Donostia 1813 herri antzerkia

Donostiako suntsiketaren 200 urteurrena dela eta 150 lagunek antzeztu zuen lan hau Donostiako plaza Berrian. Gidoia Eneko Olasagastik egin zuen eta aktoreen artean Ramon Agirre eta Klara Badiola daude. Unai Gaztelumendi, Uxue Alberdi eta Beñat Gaztelumendi bertsotan aritu...

2013-05-20  |  Antzerkia

IV. Esperientzixak. Itzulpena oholtzara

Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak antolatutako mahai-ingurua eta irakurketa dramatizatua. 2013.03.26 Mahai-ingurua: Xabier Mendiguren Bereziartu, Julia Marin, Xabi Paya Moderatzailea: Karlos del Olmo Irakurketa dramatizatuak: Kepa Errasti, Ramon Agirre, Maite Arrese, Mikel...

2012-09-21  |  Antzerkia

Maskaradak (1993-2007)

Jonmikel Intsausti 1993tik 2007ra hainbat Maskarada ekitaldiren ikusle izan da, urtez urte diapositibak atera dituelarik. Orain, batutako argazkiekin erakusketa bat ireki du Maskaradaren berri zabaltzeko eta iparraldeko eta hegoaldeko muga kulturalak lausotzeko helburuarekin. Diaporama honetan...

2012-08-20  |  Antzerkia

Gartxot antzerkia Zornotzan

Amorebieta-Etxanoko Gazteriak grabatu du bideo hau. Gartxot antzerkia Zornotzan, Herriko elkarteen laguntzarekin. Amorebieta-Etxanoko festetan antzeztua.

2012-07-13  |  Antzerkia

Erregerik gabeko erresuma amets

Nafarroako Erresuma 1512 urtean erori zen. Amaiurtarrek 1522ra arte eutsi zioten Gazteluari, hamar urtez buru egin zioten konkistari. 2000.an "Haien ametsa gurea da" ikuskizuna eratzeari ekin zioten Pier Paul Berzaitz zuberotarraren eskutik. Amaiurren eta Maulen dugu...

2012-06-21  |  Antzerkia

2012ko Maskaradak

2012an manera berezi batez, Xiberoko ikastoletako ikasle ohiek dituzte maskaradak antolatu bost igandez herriz herri ibiliz. Kanaldude Gamere-Zihigan izan zen. Goizeko barrikadetarik, arratsaldeko ikusgarriraino, aurtengo maskaraden laburpen bat eskaintzen dauzuegu, xehetasun emaile ditugula...

2012-03-30  |  Antzerkia

Maskaradak, krisiaren atetik sartu dira berrikuntzak

“Maskaradarik ez da izanen datorren urtean Zuberoan”, hala adierazi genuen hainbat hedabidek 2011ren hondarrean, jakin gabe iragarpen hori ustel bilakatzeko lehen urratsak ematen hasiak zirela Xiberoko Ikastoletako Ikasle Ohien (XIIO) elkarteko zenbait kide. Emango dira, baiki,...

2011-08-05  |  Antzerkia

Monzon Pastorala: Larraine mustrakak

Abuztuaren 7an (igandea) eta abuztuaren 13ean (larunbata) Larraineko herritarrek Telesforo Monzon pastorala egingo dute. Kanaldudek egindako bideo honetan ikus ditzakezu zertan diren azken entseguak, azken prestakuntzak; mustrakak. Kanaldudek berak zuzenean emango du ekitaldia streaming...

2011-07-05  |  Antzerkia

Daniel Landart

Donostiriko (Nafarroa Beherea) idazlea da. Antzerki idazle gisa egin da ezagun. 1965 eta 1985 bitartean euskal antzekiaren animatzaile handienetakoa izan zen. Antzerkilarien Biltzarra eta Euskal Antzerki Taldeen Biltzarrearen sorreran hartu zuen parte. Antzerkiez gain, olerkiak ere idazten ditu....

2010-02-15  |  Antzerkia

Corrado Masacci txotxongilolaria

Mundua darama herriz herri, erakusketatik erakusketara. Txotxongiloek mundua agertzen dute eta berak txotxongiloak. Hendaian izan dugu aukera berarekin elkartu, solastu eta bere txotxongiloez goxatzeko.

2008-05-18  |  Antzerkia

Alberdi: "Publikorik gabe ez dago antzerkirik"

Pandoraren kutxa eskutan balu, ez bat ez bi: ireki egingo luke. Korrika hasiko litzateke ihes egin duten sentimendu guztien atzetik, eta banan-banan irentsiko lituzke, denak sabelean sartu eta bera ere Pandoraren kutxa bilakatu arte. Gero begira-begira jarriko litzaiguke, “ireki...

1970-01-01 Antzerkia

Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys