Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Militarren "espektakulua" Bardeetan

2013-02-26

Jon Torner Zabala

Atzo hasi eta bihar arte, Espainiako Armadak maniobrak egingo ditu Errege Bardeetako tiro eremuan, benetako armamentua erabilita. Tiro eremuaren aurkako kolektiboen kritikei erantzunez, Jose Antonio Gayarre Bardeetako Batzarreko presidenteak esan du herritarrek gustuko dituztela maniobra militarrak: "Espektakulua dira, eta ikustera joango dira gaur ere".

Erresuma Batuko armadak 5.000 soldadu kaleratuko ditu

2013-01-23

Josu Urtubia

Orain arte egindako hirugarren murrizketarik handiena izango da eta 2017rako orain dauden 102.000 soldadutik 82.000ra jaisteko helburua dute, XVIII. mendetik armada horrek eduki duen soldadu kopururik txikiena AFP agentziak dioenez. Estatuak 38.000 milioi libra (45.000 milioi euro baino gehiago) aurreztuko lituzke.

Likiniano-Gatazka gunea itxita, herri kulturak galdu du

2012-03-03

Myriam Garzia

1992ko urrian sortu zen Iturribide kalean Felix Likiniano izeneko kultur elkartea. Ez zen ohiko liburu, disko, aldizkari eta fanzine denda, 1980ko hamarkadatik gogor ari ziren gizarte mugimenduen elkargune eta hausnarketarako espazioa izan nahi zuen. Auzo elkarteen, intsumisoen, irrati libreen, mugimendu antiautoritario, ekologista, feminista edota autogestionatuen elkargune bilakatu nahi zuen. Urte askoan lan eskergaitza egin ondoren, ateak itxi zituen urtarrilean.

'Ez dugu nahi. Intsumisioaren ahotsak Euskal Herrian' liburua kaleratu du Edurne Elizondok

1990ko hamarkadan milaka euskal gaztek egin zioten uko armadara joateari, belaunaldia markatuko zuen intsumisio mugimendu anitzari hasiera emanaz. Gai horren inguruan, Edurne Elizondo (Bera, 1972) kazetariak Ez dugu nahi. Intsumisioaren ahotsak Euskal Herrian liburua argitaratu du...

Anarkherriak 25 urte. Jaungoikorik eta legerik gabe

Garai gatazkatsuak bizi zituen Euskal Herriak duela 25 urte. Sormena eta elkartasuna baliatuz, gazteek aurre egiten zioten krisialdiak eta errepresioak beltzez tindatutako etorkizunari. Pirata zaharrek eta punk gazteek elkarri ematen zioten bostekoa. Ordukoa da euskal izaera antiautoritarioaren gaineko entsegua: Marc Legasse eta Jakue Pascualen Anarkherria (Txertoa, Donostia 1986).

Fanzine historikoak ikusgai Gasteizen

Sancho el Sabio Fundazioaren egoitzan 200 fanzine bildu dituzte. Badira 70eko eta 80ko hamarkadetako aleak, baita 90eko eta gaur egungo beste hainbat ere. Okupazioa, intsumisioa,  ekologia, sexu askatasuna, feminismoa, kultura... gai ugari topa daitezke argitalpen horien orrialdeetan. Asko...

Kontaidazu zertan ibili zinen 1986tik aurrera

80 eta 90eko hamarkadetako irudiak bildu ditu Iñaki Garmendia Piratak, Cuéntame qué te pasó desde el 86 DVD bilduman. Piratak berrogeita bi urte ditu egun baina horien erdiak okupazio etxeetan igaro ditu. DVDetan okupazioa, intsumisioa, eguneroko bizitza... biltzen dira irudietan. Izan zirena ezagutarazi eta ez ahaztea da bere helburua.
Multimedia

2012-11-05  |  Antimilitarismoa

Insumisioa. 20 urte desobeditzen

Dokumental honek Estatu espainiarreko azken garaietako antimilitarismoaren eta kontzientzia-eragozpenaren historia erakusten du. Francoren diktaduraren azken urteetatik gaur arteko epea azaltzen da. Insumisioaren kanpaina du ardatz, izan ere, milaka gaztek egin zioten uko ejertzitoari gizarte...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys