Piztu Ezazu Argia 970x90

Istiluak Brasilen garraiobide publikoaren garestitzeagatik

2013-06-14

Lander Arretxea

Polizia eta protestarien arteko istiluak izan dira bart Sao Paulon, garraiobide publikoen prezioaren %7ko igoera salatzeko egindako laugarren manifestazioan. 5.000 manifestari bildu ziren hiriaren erdigunean. 150 lagun atxilotu ditu poliziak, antolatzaileen arabera.

Kanadako elebitasunaren bi zutabe ahulak: gazteak eta etorkinak

Kanadan elebitasunaren (frantsesa-ingelesa) bilakaeraren ikerketa aurkeztu berri dute. 1961-2011 urte arteko ikuspegia eman dute, eta erakunde publikoak kezkatuta daude. Québec probintzia elebitasunaren irla bihurtzen ari da. Frantsesez eta ingelesez hitz egiteko gai diren hiztun...
AEB

Obamaren gerra bideo-jolasa balitz, orduan bai ondo

Sei urtetan barrena militar yanki honek 6.000 orduz pilotatu zituen erasoko hegazkin militarrak... urrundik. “Sekula ez nuen pentsatu hainbeste jende hilko nuenik”, aitortu dio kazetariari, armada utzitakoan kontatuz bere amesgaiztoak. Piloturik gabeko hegazkinen kirurgia ez da odolik gabea: biktimak urrutiko jendeen artean, biktimak etxekoetan.

Interneteko erabiltzaileen datu pribatuak eskuratzen dituzte AEBek, dokumentu sekretu batzuen arabera

2013-06-07

Lander Arbelaitz

Google, Facebook, Apple, Yahoo, YouTube, Skype eta Interneteko beste zenbait enpresa erraldoien datuak eskuratu ditu AEBetako Segurtasun Agentzia Nazionalak (NSA). The Guardian eta Washington Post egunkariek eman dute esklusiba, sekretupeko dokumentu batzuk eskuratu ostean. Aipatu enpresak jakinaren gainean daudela diote dokumentuek.

Kolonbia: Hezkuntza-erreforma geldiarazi ondoren, ikasleen alternatiba

2013-06-06

Xuban Zubiria

"2011ko ikasle-greba arrakastatsuekin hasitako bideak aurrera darrai Kolonbian. Duela bi urte gobernu kolonbiarrak egin nahi izan zuen lanbide heziketako erreforma atzera botatzea lortu zuten. Orain alternatiba proposatu du MANE ikasle mugimenduak".

Marta Harnecker, Latinoamerikako ideologo marxista nagusietako bat, Donostian izango da

2013-05-29

Urko Apaolaza

Donostiako Kursaalen hainbat hitzaldi izango dira ekainaren 6an eta 7an herritarren partaidetzaren inguruan. Hizlarien artean daude Theo Schiller, Demokrazia zuzenaren inguruan aditu garrantzitsuenetako bat, eta Marta Harnecker, Latinoamerikako esperientzia sozialak ikertzen eta zabaltzen lan handia egindakoa.

Lehen akordioa lortu dute FARCek eta Kolonbiako Gobernuak: Lurra

2013-05-27

Jon Torner Zabala

FARC gerrillaren eta Kolonbiako Gobernuaren arteko bake negoziazioen lehendabiziko puntua da nekazaritza-erreforma. Bi aldeek eta nazioarteko ordezkariek txalotu dute lurrari buruzko akordioa lortu izana.

Ríos Montt Guatemalako diktadore ohia genozidioagatik zigortu duen epaia baliogabetu dute

2013-05-21

Jon Torner Zabala

Guatemalako epaitegi batek 80 urteko espetxe zigorra ezarri zion Efraín Ríos Montt diktadore ohiari duela astebete, 1982 eta 1983an ixil etniako 2.000 indigenen heriotza eragin zuen genozidioagatik eta gizateriaren aukako krimenengatik. Gorte konstituziogileak baliogabetu egin du epai hori. Biktimek eta giza eskubideen aldeko eragileen hitzetan, epaileek presio handia jasan dute.

Maien piramide bat suntsitu du eraikuntza enpresa batek Belizen

2013-05-21

Lide Hernando

Maien piramiderik garrantzitsuenetariko bat suntsitu du aurreko astean hondeamakina batek Ertamerikako Belize estatuan, Karibeko kostaldean. Piramidetik ateratako hartxintxarra errepideak eraikitzeko baliatu dute.

Guantanamon, 100 egunez gose greban

2013-05-17

Lide Hernando

Otsailean hasi zuten Guantanamoko presoek gose greba, eta dagoeneko 100 egun daramatzate. Abokatuek diotenez, bertan dauden 166 presoetatik 102 gutxienez daude baraualdian. Horietatik 30 indarrez elikatzen dituzte hodien bidez, eta hiru ospitalean daude. Egoeraren aurkako mundu mailako protesta gero eta ozenagoa da.

Frackingari ezetz esatea garesti ipini nahi dute Europak eta Kanadak

2013-05-15

Unai Brea

Ekonomia eta Merkataritza Hitzarmen Osoa (CETA) deritzona prestatzen ari dira Europar Batasuna eta Kanada. Akordio horrek zaildu egin dezake haustura hidraulikoari debekua ezartzea Europan.

Frankismoaren biktimen lekukotasuna atzeratu du Espainiako Atzerri Ministerioak

2013-05-09

Martin Vicioso

Frankismo garaiko krimenak epaitzeko auzia ireki zuten Argentinan, eta egunotan biktimek euren lekukotasuna egin behar zuten bideokonferentzia bidez Argentinako kontsulatuan. Espainiako Atzerri Ministerioak egin duen presioaren ondorioz, deklarazioak bertan behera geratu dira momentuz.

Errusiak eta AEBk Siriako gerra gelditzeko bake konferentzia egitea adostu dute

2013-05-08

Lide Hernando

Errusiak eta AEBek Siriako gerra zibila geldiarazteko nazioarteko bake konferentzia egitea adostu dute. Moskun bildu dira asteartean Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroa eta John Kerry AEBetako estatu idazkaria, gaiaz eztabaidatzeko.

Euzkadi-ko langile iraultzaileen kooperatiba Mexikon

Ugazabek hiltzera kondenatutako enpresa langileek bereganatuta kooperatiba bihurtzea ez da ez gaur ez Grezian asmatua. Mexikoko TRADOC pneumatiko ekoizlea berezi egiten du hain handi eta arrakastatsu izateak... eta, guretzako, Sindicato Nacional Revolucionario de Trabajadores de Euzkadik sorrarazi zuela jakiteak.

Caprilesek hauteskunde prozesua berrikusteko eskatu du, baina ez ditu emaitzak inpugnatu

2013-04-18

Martin Vicioso

Venezuelako oposizioko buru Henrique Caprilesek bozketaren elementu batzuk berrikusteko eskatu du Hauteskunde Batzorde Nazionalean. Telebista publikoaren arabera, emaitzak baliogabeak direnik ez du ofizialki salatu oraindik oposizioak, nahiz eta protestetan hori izan aldarrikapen nagusia.

Madurok legearekin erantzungo dio "indarkeria kolpistari"

2013-04-17

Martin Vicioso

Nicolas Madurok azaldu du ez duela jarrera “kolpistarik” onartuko, eta legearekin erantzungo diola. Hauteskundeak tarte txikiz irabazi ondoren, oposizioak bultzatutako istiluak gero eta gehiago dira Venezuelako kaleetan. Zazpi hildako eta 61 zauritu izan dira orain arte, gehienak ‘chavistak’.

Estatu kolpe giroa Venezuelan?

2013-04-16

Martin Vicioso

Igandeko hauteskundetan Nicolas Madurok garaipena lortu ostean, giroa sutu egin da. Oposizioko buru Henrique Caprilesek botoen zenbaketa berria eskatu du, eta hura egin gabe Maduro presidente izendatzeak haserrarazi du oposizioa. Horren ondorioz, istiluak izan dira herrialde osoan eta presidente berriak salatu du estatu kolpea jotzeko giroa eratzen ari dela.

Maduro garaile Venezuelan; oposizioak botoak berriz zenbatzeko eskatu du

2013-04-15

Lide Hernando

Nicolás Maduro atera da garaile igandean Venezuelan egindako hauteskundeetan. Oso boto gutxigatik irabazi dio Henrique Capriles oposizioko hautagaiari: %50,6ak eman dio aldeko botoa, Caprilesen %49,1aren ondoan. Caprilesek esan du emaitzak ez dituela onartuko boto guztiak banan-banan zenbatu arte.

Chavez, herriaren bihotza

2013-04-14

Asier Blas

Ezkerreko ideologia desberdinetatik maiz entzun ditut Hugo Chavezen aurkako sasi-kritikak, haren moduak ez zituztelako gustuko. Aukeran nahiago dituzte jatorri aristokratiko eta burgeseko Salvador Allenderen modu “europarrak” edo Markos azpikomandanteak egiten dituen zurientzako...

AEBetako erreaktore nuklear guztiek segurtasun arazo konponezinak dituzte

2013-04-12

Martin Vicioso

AEBetako 104 erreaktore nuklearrek konponezinak diren segurtasun arazoak dituzte eta aldatu beharko lirateke. Horrela adierazi du AEBetako Nuklearren Batzorde Arautzailearen presidente ohi Gregory B. Jaczkok.

Uruguaik ezkontza homosexuala baimendu du

2013-04-11

Lide Hernando

Uruguaiko parlamentuak gehiengo handiz onartu du asteazkenean ezkontza homosexuala ahalbidetzen duen legea.

Nerudaren gorpua aztertzen hasiko dira gaur, pozoituta hil zuten jakiteko

2013-04-08

Lide Hernando

Pablo Neruda poeta txiletarraren gorpua aztertzen hasiko da gaur Mario Carroza epaileak zuzenduriko aditu taldea. Azterketak, duela 40 urte hil zen idazlearen heriotza pozoiduraz eginiko hilketa bat izan ote zen argitzea du helburu. Tartean Paco Etxeberria EHUko medikua dago.

Ipar Korearekin gatazka nuklearra saihesteko aukera galdu zuen Obamak

2013-04-04

Martin Vicioso

Ipar Koreak bere instalazio nuklear nagusiaren erregaia behin baino gehiagotan eskaini zien AEBei, laguntza ekonomikoaren truke. Obamak proposamen guztiak arbuiatu zituen. Horrela azaldu du Russian Today hedabideak gaur, 2011n AEBetako Estatu Departamentuko funtzionario ohi Joel Witek Foreign Policy aldizkarian idatzitako artikulua berreskuratuz.

Txile, marihuana legeztatzera bidean

2013-04-02

Lide Hernando

Txileko Goi Ganberak onartu du kalamuaren erabilera pertsonala legeztatzeko aukera eztabaidatzea. Alderdi Sozialistako (PS) eta Alderdi Demokratikoko (PPD) bi senatarik egin zuten eskaria, eta 18 aldeko boto eta 11 kontrako izan dituzte batzarrean.

Hugo Chavezen heriotza eta Venezuelako etorkizuna

2013-03-31

Garbiñe Biurrun

Ez dut Venezuela zuzenean ezagutzen, baina oso erakargarria iruditu zait herrialde horren bilakaera azken urteetan. Tristura sentitu dut Hugo Chavez presidentea hil denean, bere herriarekiko hartu zuen konpromisoa bete egin zuelako eta ordura arte ahotsik ez zeukan jendeari benetako itxaropena...

Zer da 'Escrache'-a eta nondik dator?

2013-03-27

Lander Arbelaitz

Escracheak  presio soziala bideratu asmoz egiten diren seinalatze ekintzak dira. Azken astean Espainiako Estatuan Hipotekak Kaltetutakoen Plataformak (PAH gaztelaniazko sigletan) protesta mota hori erabiltzeari ekin diolako egin zaigu ezagun askori, Hego Euskal Herrikooi behintzat.

Maien aurkako genozidioagatik Guatemalako diktadore ohia epaitzen ari dira

2013-03-26

Lander Arbelaitz

Efraín Ríos Montt Guatemalako diktadore ohiaren aurkako epaiketa berrekin dute astelehenean. Gizateriaren aurkako genozidioaren autore intelektual izatea egozten diote. Garai hartako inteligentzia militarreko buruzagi José Mauricio Rodríguez ere akusatuen aulkian eseri dute.  Maia ixil jatorrizko herriko 1.771 kide hiltzea leporatzen diote.

Obamak dio Palestinak berezko estatua izatea merezi duela

2013-03-22

Martin Vicioso

Barack Obamak adierazi du AEBek lan egingo dutela Israelek eta Palestinak estatu bana izatearen alde. Zisjordanian egin dute bilera presidente amerikarrak eta Mahmoud Abbasek, Autoritate Palestinarraren buruak. Obamaren arabera, bi herrialdeen arteko negoziaketarekin soilik lor daiteke alde guztiak aseko dituen akordioa.

100 preso baino gehiago egon litezke gose greban Guantanamon

2013-03-21

Lide Hernando

AEBen Kubako Guantanamo basean gutxienez 21 preso daude gose greban duela zenbait egunetatik, uharteko zenbait hedabidek argitaratu dutenez. Tratu txar fisiko eta psikologikoak pairatzeagatik eta, batez ere, euren erlijio ezberdintasuna errespetatzen ez duten erasoengatik ari dira protestan.

Hainbat leherketa Bagdaden, AEBek Irak inbaditu zuteneko urteurrenaren bezperan

2013-03-19

Lide Hernando

Gaur Bagdaden hamarnaka lagun hil dira eta beste hainbat zauritu ekintzaile suniek jaurtitako lehergailuen eztandaren ondorioz, zenbait hedabidek argitara eman dutenez. Bihar beteko dira hamar urte AEBek Irak inbaditu zutenetik.
Multimedia

2013-06-07  |  Amerika

Gasaren lurraldea

Dokumentalak AEBetan fracking teknikaren errealitate gordina erakusten du. fracking zer den, ingurumenean dituen ondorioak, enpresen interesak, administrazioaren jokabidea... [2010 - 104 min] Zuzendaria: Josh Fox. Filmaren jatorrizko izena: Gasland Euskaratzea: Lima -...

2013-04-12  |  Amerika

Guatemala egiaren bila

Diktadura garaian irekitako zauriak sendatu gabe jarraitzen du Guatemalan. Azken urteotan biktimek eta mugimendu sozialek egiaren bila urraturiko bidea aztertu du Fora de Quadre kazetari talde kataluniarrak egindako bideo honetan.

2013-03-15  |  Amerika

Amazoniako deforestazioa

Basoen ustiapen gehiegizkoa jasaten duen lurraldea da Amazonia eta indigenak lekuz mugitzen ari dira ez dietelako uzten beren bizitokian bizitzen. Nekazariak eta egur-enpresak dira horren errudun nagusiak eta Brasilgo gobernuarentzat oinarrizko diru-iturri bihurtu da. 

2013-03-06  |  Amerika

Hugo Chavez Frias

Zendu berria den Hugo Chavez Frias Venezuelako presidentearen bizitzaren zenbait pasartetako argazkiak bildu ditugu.

2013-02-22  |  Amerika

Bolivia zutik

Bolivia aldatzen ari da. Era baketsu bezain demokratikoan, Evo Morales Aymak, Amerikako historiako lehen presidente indigenak, bostehun urteko kolonizazioa utzi du atzean, eta guztiek egindako konstituzioa atera du aurrera. Bertan, hain zuzen ere, herri indigenak onesten dira, eta, horrez gain,...

2013-01-18  |  Amerika

Lur gaineko meatzaritza

Hego Amerikan Europa zein Ipar Amerikako multionazionalak urrea eta bestelako harribitxiak erauzteko megameatzaritzaren bitartez kalte ekologiko handiak eragiten ari dira.

2012-12-21  |  Amerika

Orkestra birziklatua

Imajinazioa eta esku trebeak baino ez dira behar orkestra oso bat sortzeko.

2012-12-11  |  Amerika

Zuhaitza

Neguak errausturiko zelai baten erdian, inguruko familia bat etxea berotzeko buruhaustea nola argitu nahian da. Azken zuhaitza da irtenbide bakarra. Gidoia eta zuzendaritza: Lucas Schiaroli Iraupena: 10 min Aktoreak: Nestor Rosso / Ana Marcela Farías / Ana Ré / Octavio...

2012-10-26  |  Amerika

Euskal Herria: Ezkutuko zorra

Gaur egun, kontsumitzen ditugun material gehienak oso urrutitik ekartzen dira. Iparraldean kontsumitu eta ekoizten dugun produktu ugarik, Hegoaldeko herrialde txirotuetan dute jatorria, bertan kutsatzea edo langileak baldintza prekarioetan kontratatzea errazagoa eta merkeagoa baita. Gure...

2012-10-12  |  Amerika

Guk

Argentinako Euskal Diasporak gaur egun, Euskal Herriko politikan duen paperari buruzko dokumentala. 2012 // 67 min Gidoia, zuzendaritza eta ekoizpena: Nuria Vilalta Argazkia eta kamara: Gustavo Gómez Olivera, Juliana Marin, Juan G. Lewin, Igor Arabaolaza, Santiago Juan...

2012-09-05  |  Amerika

Geu, Ertamerikako emakumeok

Unai Aranzadi kazetariak egindako dokumental honek Guatemala, El Salvador, Honduras eta Nicaragua herrietako emakume feministen testigantzak jasotzen ditu, euren bizpenak zein borrokak eta aldarrikapenak lehengo pertsonan azalduz. Munduan emakumeen kontrako eraso gehien gertatzen diren ...

2012-06-22  |  Amerika

Bakerik gabeko lurraldeak

Unai Aranzadi kazetariak egindako dokumental honek Txiapas eta Guatemalan, konpondu gabeko gatazka armatuan bizi diren bi herrietan, giza eskubideen egoera aztertzen du. Bi herri hauetan Estatuen aldetik gertatzen diren etengabeko erasoek bertako gizarte alternatiben kontra, giza eskubideen...

2012-01-27  |  Amerika

Kolonbiako ikasleek pribatizazioari aurre

Kolonbian ikasle mugimendu bateratuak Gobernuak hezkuntzaren pribatizazio prozesua geldiaraztea lortu du mobilizazio eta greben bitartez.

2012-01-25  |  Amerika

Kolonbiako ikasleek pribatizazioa gailendu dute

Kolonbian ikasle mugimendu bateratuak Gobernuak hezkuntzaren pribatizazio prozesua geldiaraztea lortu du mobilizazio eta greben bitartez. Irantzu Pastor kazetariaren kronika eta argazkiekin osaturiko diaporama, Bogotatik.

2011-04-10  |  Amerika

Maia kultura bizirik

Guatemalako Atlitan lakua itsasotik 2.000 bat metroko altueran, mendiz inguraturik dago. Honen inguruan 220.000 bat pertsona bizi dira eta hauetako asko maiak dira. Inguru horretan lortutakotik bizi dira gehienbat, baina herri batzuetan turismoa bilakatu da ekonomiaren ardatz.

2011-01-01  |  Amerika

Gure Boliviarekiko zor ekologikoa

Iparraldeko herriok, herri kontsumitzaile amorratuak, Hegoaldeko herrietatik baliabide ugari behar dugu. Hauen ustiapenaren eragina, gizarte eta ingurumenean guk eurekiko dugun zor ekologikoaren parte bat osatzen du. Euskal Herrian erregaien menpekotasun handia dugu. Ekologistak Martxaneko...

2010-03-15  |  Amerika

Sojak bota ditu etxetik

Itapua eskualdean dago 13 de Mayo gunea, Paraguain. Azken sei urteetan hamazazpi aldiz bota dituzte han bizi diren 40 familiak, eta hamazazpi aldiz bueltatu dira bertara, hutsetik hastera. Garai batean, Alfredo Stroessner diktadoreak bere medikuari eman zion zortzi hektarea horien jabegoa eta orain...

2009-11-03  |  Amerika

Kuba: Eguneroko iraultza

50 urte igaro dira Camilo Cienfuegos eta Che Guevararekin batera Fidel Castroren tropek Batistaren gobernua garaitu eta Kuba osorako estatu iraultze sozialista aldarrikatu zutenetik. Egun, 2009an, Kubako gizarteak etengabeko egokitzapenean murgildurik darrai. Erregimen sobietarren osteko aro...

2007-12-26  |  Amerika

Sinesmenen erraietan

Espiritualitate bila mundu osoko herrialdeetara bidaiatzen duten lagunen esperientziak jaso ditugu artikulu horretan. Pertsona horien artean Mari Karmen Uzkudun 47 urteko errezildarra (Gipuzkoa) dago. Motibazio espiritualek bultzatuta, Cristobal Jodorovski guru espirituala bere jarraitzaileekin...

2007-01-24  |  Amerika

Bolivia Qollasuyura bidean

Tupac Katari indigena buruak, bi hitzekin hartu omen zuen azken arnasa: “itzuliko naiz, eta milioika izango gara.” Eta badira milioika, milioika emakume eta milioika gizonezko, milioika ume, lurraren koloreko azala dutenak. Eta ez da azal hutsa, Bolivia barrutik ari da aldatzen. Ez da Bolivia ere,...

2007-01-24  |  Amerika

Gernika bat Bolivian

Picasso hila zegoen 2003ko urrian. Baina herri xehea are gehiago xehatzen segitzen zuten tankeek eta helikopteroek. Ez ziren alemanak, are gutxiago gorriak, Gonzalo Sanchez De Lozada “Goni” Boliviako presidenteak bidalitakoak ziren. Eta ez zituen bidali txiletarren aurka, are gutxiago perutarren...

2007-01-17  |  Amerika

Ucure

Kristobal Kolonen karabelek itsasoa ebakitzen zuten, eta Francisco Pizarroren ezpatek lurra. Baina itsasoko arrastoa berez itotzen da; lurraren zauriari odola dario. Eta odolak ere izkiriatzen bai baitaki, ebaki eta ebaki, LATIFUNDIO egon da idatzia Bolivian laurehun urtez. 1953a zen, berrogeita...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys