Piztu Ezazu Argia 970x90

Aljeriako poliziak Kabylian ehunka amazigh atxilotu dituela salatu dute

Kabyliako subiranotasunaren aldeko mugimenduak adierazi du ehunka pertsona atxilotu dituela Algeriako poliziak. Kabylian gehiengoa amazigha da, Algeria iparraldean. El Watan bertako egunkariak jaso duenez, bi egunez jarraian izan dira istiluak Tizi Ouzou hiriburuan. Kabyliako Autodeterminazioaren Aldeko Mugimenduak (MAK frantsesez) eta Amazigh kulturaren aldeko hainbat mugimendu ari dira deialdiak egiten. Manifestariak Bouteflika Algeriar estatuko presidentearen ber-hautaketaren aurka ari dira eta Udaberri Amazigharen urteurrenarekin bat egin dute.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys