Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Radio Vitoriako kaleratzeen inguruko azalpenak emateko eskatu diote EiTBko zuzendariari

2013-05-23

Lide Hernando

Radio Vitoriako langileek igorritako mezu batean salatu zuten EiTBk 10 langile kaleratzeko asmoa zuela. Asteazkenean, konpainiak komunikatu bat igorri du datu horiek okerrak direla esanez. PPk, PSEk eta Bilduk Maite Iturbe EiTBko zuzendariari parlamentuan agertzeko eskatu diote, egoera argitzeko.

Aznar politikara buelta liteke

2013-05-22

Martin Vicioso

Politikara itzul litekeela esan du Espainiako presidente ohi Jose Maria Aznarrek Antena 3 telebista katean. Zehazki zera erantzun du balizko itzulera bati buruz galdetu diotenean: “Nire kontzientziarekin, alderdiarekin eta herrialdearekin dudan erantzukizuna ez dut inoiz saihestu eta ez dut saihestuko, ez izan inongo dudarik”.

Kargua utzi osteko ordainsariak kendu nahi ditu Gipuzkoako Diputazioak

2013-05-22

Jon Torner Zabala

Kargua utzi ostean, soldataren %60aren pareko ordainsaria jasotzen dute Gipuzkoako diputatuek urtebetez. Foru Aldundiak ordainsari horiek kentzea proposatu du orain.
EA

EAko idazkari nagusi hautatu dute berriz Urizar

2013-05-20

Martin Vicioso

Pello Urizar hautatu dute berriz EAko idazkari nagusi Barañainen egin duten Kongresu Nazionalean. 268 aldeko boto, 13 abstentzio eta kontrako bakarra izan ditu aurkeztu den hautagai bakarrak.

Arantza Quiroga izango da EAEko PPko presidentea

2013-05-13

Jon Torner Zabala

Aurreikuspenak bete egingo dira: Arantza Quiroga irundarrak ordezkatuko du Antonio Basagoiti EAEko PPko presidente karguan. Iñaki Oyarzabal izango du alboan Quirogak.

25,5 milioi euroko kostua du Bilbok Iberdrolarekin adostutako hitzarmenak

2013-05-13

Martin Vicioso

2005ean Bilboko Udalak eta Iberdrolak hitzarmena adostu zuten, konpainia elektrikoaren egoitza Abandoibarrara lekualdatzeko. Bilduk galdetuta, Udalak jakinarazi du 25,5 milioi euroko kostua izan zuela.

Die Linkeko burukideak greba orokor politikoa aldarri

Euskal Herrian egindako ibilaldiaren barruan, Aralarrek sortu berria duen Ezkerraberri fundazioak konbidatuta Donostiako Koldo Mitxelenan mintzatu da Florian Wilde Alemaniako Die Linke alderdi ezkertiarreko kidea. Areto bete samartu bati aritu zitzaion Wilde, aurkezpenak Inaki Irazabalbeitiak eginik. "Erresistentzia eraikitzen ekaitzaren begian: Alemaniako ezkerra eta Europako krisia" izan zituen hizpide, kazetari honi Aralarrekoen baino Sortuko jendeen diskurtsotik hurbilagoa iruditu zitzaion moduan.

Arantza Quiroga, Basagoiti ordezkatzeko hautagai nagusia

2013-05-10

Jon Torner Zabala

Arantza Quiroga ez da Antonio Basagoiti EAEko PPko burua ordezkatzeko hautagai bakarra, baina bai nagusia, Madrilgo eta EAEko PPko kideen artean duen babesagatik, bere jarrera "kontserbadorea" dela medio.

Bilduk hondakinez azaldu duen jarrera berria analizatu du Petxarromanek

2013-05-10

ARGIA

Besteren artean Lurra zorua bailitzan eta Su haietatik ke hauek liburuen egile den Iñaki Petxarroman Berriako kazetariak “Ontzia, nora ezean” artikulu gordinean analizatu du  azken asteotan Gipuzkoako Bildu koalizioak hondakinen kudeaketaren aldaketarako bidean azaldu duen jarrera.

Herri harresia deitu dute gaur Ondarroan

2013-05-08

ARGIA

Gaur ostiralean 12:30ean Ondarroan "herri harresia" osatzeko dei egin du Urtza Alkortak. Egun Sortuko kide da eta ETArekin kolaboratzeaz akusatzen dute. Ertzaintza bere etxera bitan joan da atxilotzera, asteazken eta ostegunean, eta ez dute etxean topatu. ARGIAk jarraipena egingo du Ondarroatik.

Iņaki Goioaga: "Presidente jauna, ehunka lagunek sufritu dute tortura"

2013-05-08

Urko Apaolaza

Amaiurreko Iñaki Goioagak torturen inguruan egindako galderei erantzuteko, Torturaren Prebentziorako Batzordeari (ECPT) emandako argudio berak eskaini zituen atzo Senatuan Mariano Rajoy Espainiako presidenteak: “Espainian pertsona guztien eskubideak eta askatasunak bermatzen dira”.

Antonio Basagoiti, politikatik Santander Mexiko bankura

2013-05-08

Jon Torner Zabala

Antonio Basagoiti EAEko PPko buruak politika utzi eta Santander bankuak Mexikon duen egoitzan hasiko da lanean, eszedentzia bat baliatuta.

Seigarren Errepublika aldarrikatu du Ezkerreko Fronteak Hollanderen urteurrenean

2013-05-06

Jon Torner Zabala

François Hollande Frantziako presidentearen urtebeteko agintaldiaren harira, Ezkerreko Fronteak salatu du beste eredu sozio-ekonomiko bat helburu lukeen aldaketa zantzurik ez dagoela. Jean Luc Mélenchon Ezkerreko Alderdiko buruak austeritate politika kritikatu eta Seigarren Errepublika aldarrikatu du.

"Gipuzkoarrek ezkerreko gobernuak nahi dituzte"

2013-05-05

Mikel Asurmendi

Arrasatearra da. Badajozko Quintana de la Serenan jaioa 1972an. Abokatua. PSE-EEko kidea. Arrasaten eta Pasaian zinegotzi izana. Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente ohia. 1995etik Juntetxeetako batzarkidea da, Deba Garaikoa hasieran eta Donostialdeakoa gaur egun. Talde sozialistaren bozeramailea da uneon. Foru eta udalerrietako gaietan zaildua eta ikasia.  

Etxea galtzeko arriskuan direnek laguntza juridikoa doan edukiko dute Gipuzkoan

2013-05-02

ARGIA

Hitzarmena sinatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Abokatuen Elkargoak, etxegabetze prozedurek kaltetutako pertsonei laguntza juridikoa doan eskaintzeko.

Presoen gaian Rajoyk ez du pausorik emateko asmorik, Urkulluk hala eskatu arren

2013-04-29

Lander Arbelaitz

Presoen gerturatzeaz ere hitz egin zuten Urkulluk eta Rajoyk joan den apirilaren 10ean egin zuten bileran, asteburuan EuropaPressek iturri jeltzale eta popularrak aipatuz zabaldu duenez. EAEko lehendakariak euskal presoen aferan pausoak emateko eskatu zion, Madrilen inmobilismoa baliatuz “ezker abertzalea biktimismoa egiten ari baita” Urkulluren ustez. Rajoyk dena entzun bai, baina ez zuen aldaketarik hitz eman.

Legea eta injustiziaren lehia

2013-04-28

Xabier Letona

Aske Gunean joan den astean izandako sei gazteen atxiloketak eta zeregin horretan izandako gertakizunek, Euskal Herrian egoerak aldatzen jarraitzen duela erakusten dute. Ezker abertzaleko gazteen mugimendu zabalak, modu praktiko eta gaurkotuan erakutsi du aldaketa hori. Desobedientzia zibila...

Zer esan nahi du aurrekontuak luzatzeak?

Aurrekontu proiektua erretiratuko duela iragarri du Iñigo Urkulluk eta badirudi EAEk aurrekontu luzatuak izango dituela. Zer esan nahi du horrek?

Aurrekontu proiektua atzera botako du Urkulluk, Legebiltzarrak betorik jar ez diezaion

2013-04-25

Jon Torner Zabala

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak atzera botako du aurtengo aurrekontu proiektua, atzo Bruselan jakinarazi zuenez. Legebiltzarrak aurrekontuei betorik ez jartzea lortu nahi du Jaurlaritzak.

"EAJk herri honen independentzian sinesten du"

2013-04-21

Mikel Asurmendi

Bilbo, 1967. Igorre herrian bizi zela hasi zen politikan, EGIn. EAJko BBBko presidentea da. Euskal filologia ikasia. 3Koma ekoiztetxean jardun du orain gutxi arte. Kazetaritzan ere aritu da. ETBko programazio zuzendaria izana da. Sabin Etxeko bulegoan hartu gaitu. Itxaso Atutxak bizkaieraz egiten du berba. Zeberion bizi da.  

Nafarroako eragile sozialek sistema politikoa aldatu behar dela diote

2013-04-17

ARGIA

Aldaketa eskatzen duten nafarrak gero eta gehiago dira, Gobernuaren murrizketek eta CANeko eskandaluak eraginda. Baina eragile sozialen ustez  sistema politikoa bera da aldatu beharrekoa, herritarren partea hartzea lehenetsiko duen alternatiba sortzeko. Yolanda Barcina presidentearen kontrako zentsura mozioaren bezperan, Diario de Noticias-ek zenbait talde eta kolektiboren iritzia jaso du.

PP Urkulluren aurrekontuak babestetik gertuago

2013-04-17

Lide Hernando

Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria eta PPko Antonio Basagoitirekin atzo bildu ostean, bi alderdiak aurrekontuetan “gutxienekoen akordio” batera iristea gertuago egon liteke.
CAN

CANen auzian, Mirandak deklaratu behar du gaur

2013-04-16

Lide Hernando

Álvaro Miranda Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilari-ohia CAN auzian inputatu bezala deklaratzera deitua zegoen gaur goizeko 10:00etan.  

Espainiako erregearen abdikazioa bideratzeko legea prestatzen ari da PSOE

2013-04-16

Martin Vicioso

Espainiako erregearen abdikazioa eta haren ondorengotza bideratzeko legea ari da prestatzen PSOE, Público egunkariak azaldu duenez. Urte hasieratik alderdiaren ildo politikoa definitzeko Konferentzia Politikoa egiten ari dira, eta monarkiari buruzko hainbat eztabaida mahaigaineratu dituzte.
CAN

Iruņeko alkate Enrique Mayaren txanda

2013-04-15

Jon Torner Zabala

Enrique Maya Iruñeko alkateak deklaratuko du gaur Iruñeko Auzitegiko Instrukzioko 3. Epaitegiko Maria Paz Benito epailearen aurrean, Nafarroako Kutxako (CAN) dieten auziagatik.

Urkullu eta Rajoy isilean bildu ziren joan den asteazkenean

2013-04-15

Martin Vicioso

EAEko Lehendakariak eta Espainiako presidenteak lehengo astean isilpeko bilera izan zutela jakinarazi du ABCk. Batez ere kontu ekonomikoak izan zituzten mintzagai, baina bakegintzaz ere aritu ziren.
CAN

Miguel Sanzek inputatu gisa deklaratuko du gaur

2013-04-12

Jon Torner Zabala

Miguel Sanz Nafarroako presidente ohiak inputatu gisa deklaratuko du gaur goizean Iruñeko instrukzio auzitegian, Nafarroako Kutxako (CAN) dieten harira. Epaitegira heltzean "lapurra" eta "txorizo" oihuka hartu dute kanpoan zeuden herritarrek.

Estatus politiko berria herritarrekin "kontrastatu" nahi du Urkulluk

2013-04-10

Urko Apaolaza

Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako gobernu programak aurreikusten du autogobernu ponentzia bat osatzea Eusko Legebiltzarrean eta hortik ateratako emaitza “herri kontrastearen mende” jarriko lukete. Gisa horretan definitu du Iñigo Urkulluk hauteskundeetan agindutako autogobernuari buruzko galdeketa, 2015erako “estatus politiko berria” ekarriko lukeena.
CAN

Iruņeko Udaleko oposizioko alderdiek Mayaren aurka planto egingo dute batzarrean

2013-04-10

Lide Hernando

Iruñeko alkate Enrique Mayak CAN auziarekin duen erlazioa kontuan hartzekoa dela kontsideratu dute udaleko UPNren oposizioko alderdi guztiek, PPNk izan ezik.

PP ez da legebiltzarreko Bake eta Bizikidetza lantaldean izango

2013-04-10

ARGIA

EAJ, EH Bildu eta PSE-EE bihar eratuko den Bakerako eta Bizikidetzarako lantaldean izango dira. PPk, berriz, gaur argitu duenez, ez du parte hartuko. Etorkizunean "erabilgarri" ikusten badu batuko da ponentziara. EAEko lau alderdi bozkatuenak bakegintzarako foro batean elkartzeko aukerak, beraz, itxaron egin beharko du.
Multimedia

2013-05-03  |  Alderdi politikoak

Itxaso Atutxa

Bilbo, 1967. Igorre herrian bizi zela hasi zen politikan, EGIn. EAJko BBBko presidentea da. Euskal filologia ikasia. 3Koma ekoiztetxean jardun du orain gutxi arte. Kazetaritzan ere aritu da. ETBko programazio zuzendaria izana da. Sabin Etxeko bulegoan hartu gaitu. Elkarrizketa osoa...

2013-04-19  |  Alderdi politikoak

Roberto Jimenez

(Pitillas, 1970). Zuzenbidean lizentziatua. PSNko idazkari nagusia. Nafarroako Gobernuko  lehendakariorde izan da legealdi honetan. 2012ko ekainaren 15ean Yolanda Barcina presidenteak UPNko gobernu baten krisiaren ondorioz kanporatu zuen. Pentsa liteke, nafar politikaren aro berri baten...

2013-03-08  |  Alderdi politikoak

Arritxu Santamaria eta Nekane Garmendia (Eusko Ekintza)

Eusko Ekintza alderdi berriko kideak dira Arritxu Santamaria (Zumaia, 1956) eta Nekane Garmendia (Ordizia, 1953). Lehena, 2003-2006ko bake prozesuko Konponbiderako Mahaiaren koordinatzailea izan zen. Bigarrena EH Bilduko zinegotzia da Ultzaman. Ezker abertzalearen herri mugimenduarekin...

2013-01-28  |  Alderdi politikoak

Nafarroa post-UPN. Noiz? Nola? Norekin?

Sabino Cuadra eta Uxue Barkos diputatuen idurikoz, UPNren Gobernua urtea amaitu aurretik eroriko da. Edo, Cuadraren hitzetan, “bota egingo dugu, ez baita bakarrik eroriko”. Barkosen arabera, hiru dira aldaketa politikoari bidea zabaltzen ari zaizkion faktoreak: ustelkeria,...

2012-12-21  |  Alderdi politikoak

Xabi Larralde

(Izura-Azme 1970, Baxenabarre). Batasuna alderdiko eleduna da eta Lapurditik egin digu Euskal Herriak bizi duen egoerari buruzko azterketa. Elkarrizketa osorik aldizkariaren 2347 zenbakian irakurgai dago: www.argia.com/argia-astekaria/2347/xabi-larralde

2012-11-02  |  Alderdi politikoak

Koldo Martinez (elkarrizketa)

Koldo Martinez Urionabarrenetxea (Eskoriatza, 1953ko otsailaren 25a). Zainketa Intentsiboen Unitateko medikua da Nafarroako Ospitale-gunean. Horrez gain Espainiako Funtsezko eta Kliniko Alorreko Bioetika Elkarteko presidentea da; politikagintzan, Geroa Bai koalizioan, Zabaltzen independenteen...

2012-10-19  |  Alderdi politikoak

Urkullu eta Mintegi aurrez aurre

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko herritarren bozek aginduko dute datorren igandetik aurrera Eusko Jaurlaritza berriaren osaketa zein izango den. Inkesta guztien arabera EAJ eta EHBilduren hautagaiak dira lehendakaritzara heltzeko aukera duten bakarrak. Kanpaina honetan Laura Mintegi eta Iñigo...

2012-10-11  |  Alderdi politikoak

EAJ vs. EH Bildu

PPk PSOErekin zuen ituna hautsitzat eman ostean, Patxi Lopez Lehendakariak hauteskunde aurreratuak deitu zituen urriaren 21erako Euskal Autonomia Erkidegoan. Inkesta guztien arabera EAJk eta EH Bilduk lortuko dituzte eserleku gehien, alde handiarekin gainera. Egoera aproposa dirudi...

2012-05-17  |  Alderdi politikoak

EAJ-Amaiur, nork ez du nahi akordiorik?

Alderdi abertzaleek babes zabal eta esanguratsua dute Euskal Herrian, azken hauteskundeetan ikusi ahal izan dugunez. Babes hori bi indarretan banatu da: EAJ eta Amaiur. Biak abertzaleak, eta biak herri honen erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dutenak. Hala ere, puntu amankomun asko dituzten...

2012-02-27  |  Alderdi politikoak

Independentziarako estrategiak

Kontra eztabaida programak ekoitzitako saioa. Euskal Estatu baten ideia etengabe azaltzen da gure egunerokotasunean, asko izanik alde edo aurka agertzen direnak. Estatua lortzeko erabili beharreko estrategiaren inguruan desadostasun ugari daude aldekoen artean, eta ez dugu ongi definitutako...

2011-11-21  |  Alderdi politikoak

Hauteskunde gaua iruditan

Hego Euskal Herrian Amaiur nagusi izan da 7 diputaturekin, PP-UPNk 5, EAJk 5, PSE-EE-PSN 5 eta Geroa Baik 1. Emaitza hauek jakin ostean, hauek dira alderdien erreakzioek utzitako irudiak.

2011-06-28  |  Alderdi politikoak

Martin Garitano

Gipuzkoako Aldundiko eraikinaren atea itxita dago. Larunbata da. Barruan baina, Martin Garitano (Bergara, 1963) ahaldun nagusi berriak elkarrizketak eskaintzen dihardu: "Atzo etorri ginen lehenengoz etxe honetara, astelehenean hasiko gara laneko martxan". Herritaren parte hartzean...

2008-04-25  |  Alderdi politikoak

Uxue Barkosekin elkarrizketa

NaBaiko zinegotzia Iruñeko Udalean eta Espainiako Kongresuan diputatua. Esperientzia ezinbestekotzat jotzen du NaBai. Barañaingo alkatearen afera atera den egunean hartu gaitu Iruñeko Gaztelu plazan duten egoitzan.

2008-04-20  |  Alderdi politikoak

Miren Azkaraterekin elkarrizketa

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultur sailburu Miren Azkaratek akordiorako duen irrika ekintzetan ager dezan gonbidatu du Espainiako presidente Zapatero. Kultur eremuan berriz, Egunkaria eta Praileaitz aferez nahiz Balenciaga museoaz mintzatu da.

2008-02-24  |  Alderdi politikoak

I

Iñaki Zabala Urretxuko alkatea da eta EAE-ANV alderdiaren Espainiako Senaturako zerrendaburua zen Gipuzkoan. Auzitegi Gorenak baina, legez kanpo utzi ditu alderdiaren zerrendak. Elkarrizketa hau ezker abertzaleak abstentzioaren aldeko jarrera hartu baino lehen egina da.

2007-11-19  |  Alderdi politikoak

Patxi Lopez: "Ez gaude euskal nortasuna bakarra dagoela onartzeko prest"

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiarekin izan gara. "Ibarretxe auzia" dela-eta lasai agertu da, eta epaiketa "ezerezean" geratuko dela esan du. Lehendakariaren herri galdeketaz ere hitz egin du.

2007-11-11  |  Alderdi politikoak

Egibar: "Nik ez dut ezer proposatu, hausnarketa egin behar dela esan dut"

Maiatzeko hauteskundeei begira Joseba Egibar jeltzaleak egindako adierazpenek hauts asko harrotu dute. Donostiako egoitzan luze hitz egin dugu berarekin eta hausnarketa hori ere izan dugu hizpide.

2007-10-05  |  Alderdi politikoak

Barrena: "Garzonek bere buruan bakarrik dagoen alarma soziala piztu nahi du"

Pernando Barrena ezker abertzaleko kideak atzoko atxiloketen inguruko adierazpenak egin ditu Martuteneko presondegiaren aurrean. Ezker abertzaleko kideak atxiloketak egiteko modua salatu du, "atxilotuak biltzeko eskubidearen erabilpena egiten ari zirenean".

2007-09-02  |  Alderdi politikoak

Marian Beitialarrangoitiarekin elkarrizketa

Paulino Luesmak Elorrio eta Hernaniko presoen batzordeen aurka egingo duela pil-pilean dagoen honetan, EAE-ANVren izenean Hernaniko alkate Marian Beitialarrangoitiarekin egindako elkarrizketaren beste zenbait pasarte bildu ditugu bideo honetan.

2007-06-05  |  Alderdi politikoak

ETAk su-etena hautsi du. Prentsaurrekoa

ETAk su-etena hautsi berritan Batasunako Arnaldo Otegik emandako prentsaurreko jendetsua.

2007-05-13  |  Alderdi politikoak

Imaz bake prozesuan Batasunaren jarreraz

Josu Jon Imaz, EAJko EBBren presidenteak uste du Batasunak jarrera aldatzen ez badu beste alderdiek aurrera jarraituko dutela prozesuarekin.

2007-03-01  |  Alderdi politikoak

Patxi Zabaletari egindako elkarrizketako pasarteak

Patxi Zabaleta Aralarko buruarekin egindako elkarrizketako pasarteak.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiÃąa Argia Antza iametza Adur Luditoys