Zygmunt Bauman 88 urteko soziologo poloniarrak, egun jendarteak bizi duen egoeraz eta aurrean ditugun erronkez hitz egin dio El País egunkariari. Segidan, pasarte esanguratsu batzuk:
"Gaur egun, Ford-eko oinordekoek beren iPhone-a hartu eta kapital osoa igaro dezakete jendea dolar bakarrarekin bizi den beste herrialde batera. Lan eskua merkea den tokira, sindikaturik ez dagoen eta gobernu ustela edozertarako prest dagoen lekura. Etxez alda daitezke, baina langileek ezin dute. Elkarren menpe egotea aldebakarrekotasunak ordezkatu du. Enplegatuek nagusia behar dute, baina ez alderantziz".
(...)
"Globalizazioa prozesu bihurria da. Zenbait indar globalizaturik daude: finantzak, merkatuak, terrorismoa, arma eta droga trafikoa. Bitartean, botere demokratikoak lokalak izaten segitzen dute, nazionalak. Oraindik Westfaliako Hitzarmenaren itzalpean bizi gara. 100 Urteko Gerrarekin amaitu zuen, eta hori ona izan zen. Oinarrian esan nahi zuen errege bakoitzak, printze bakoitzak erabaki zezakeela bere jopuek zein jainkotan sinetsi behar zuten. Subiranotasun nazionalaren kontzeptua jaio zen. Patroi zahar horretan ari gara, baina globalizazioak ekarri duen presio onartezin baten pean".
(...)
"Krisi bat bestearen atzetik jasaten ari garenez, ez diogu behin betikoari arreta jartzen: ezin dugu bizi ginen bezala bizitzen segi, ezin dugu lehen bezala kontsumitu. Eta horrek ez du atzera biderik. Ahaztu behar dugu behingoz zoriontasuna ondasunak jabetzearekin loturik dagoela".
Irakurri elkarrizketa osoa El Paísen.
Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.