Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Zipre, erreskatea eskatu duen bosgarren herrialdea

2012-06-26
alde 0    kontra 0
Dimitris Christofias presidenteak gaur azalpenak ematea espero da.

Grezia, Irlanda, Portugal, Espainia eta, azkenean baieztatu denez, Zipre. Mediterraneoko irla izan da Europar Batasunari erreskatea eskatu dion azkena. Greziak euren diru-balantzeetan zuen pisuak eragin du zulo ekonomikoa eta finantza erakundeek dituzten arazoei aurre egiteko eskatu du erreskatea. Oraindik ez da jakinarazi zenbat eskatuko duen, baina Dimitris Christofias herrialdeko presidenteak agerraldia egingo du gaur.

Joan den abenduan aurreratu zenez, Zipreko bi banku nagusiek 3.500 milioi euro baino gehiago behar zituzten (1.560 milioi Bank of Cyprus-ek eta 1.971 milioi Cyprus Popular Bank-ek). Dirudienez, ekainaren 30erako lortu beharreko kopuru hori ez dute lortuko bankuek.

Ziprek 804.435 biztanle ditu eta 20.600 eurokoa da biztanleko errenta. Langabezi tasa %10,1ekoa da, defizita %6,1ekoa eta Gobernuak %71,6ko zorpetzea dauka. Zortzi hilabete barru, hauteskundeak egingo dituzte herrialdean.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Berria | El País | The Guardian
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys