Piztu Ezazu Argia 970x90

Zesareaz jaiotzen diren haurren kopurua gorantz doa munduan

2012-07-03
alde 0    kontra 0
Medikuntzan eman den aurrerapen teknologikoak zesarea kopurua haztea ekarri du

Zesarea kopurua gorantz doa munduan eta horrek badu bere arriskua, Munduko Osasun Erakundeak 2011. urtean argitaratutako datuen arabera haurren %15etik gora zesarea bidez jaiotzea ez baita gomendagarria. Asko dira zifra hori gainditzen duten lurraldeak Europan: Portugalek (33%), Belgikak (36%) eta Suitzak (31%) Munduko Osasun Erakundearen zifra bikoizten dute. EAE gomendatutako zifraren barruan dago %13 eta %14 bitartean eta Nafarroan ozta-ozta gainditzen da %15.

Munduan zesarea gehien egiten den lurraldea Zipre da %50kin eta gutxien Mali %1,6kin (mediku eskasiarengatik). Italia da zesarea gehien egiten den lurraldea, seitik lau ume jaiotzen dira zesarea bidez.

Medikuntzan eman diren aurrerapen teknologikoek zesarea bidez jaiotako haurrak gehiago izatea ahalbidetu du. Operazio baten antz geroz eta handiagoa hartzen ari dira erditzeak. Askoz ere kontrol zorrotzagoak daude orain ospitaletan eta erosotasuna ere beste faktore bat bihurtu da, batez ere ospitale pribatuetan erditzerakoan. Ospitale pribatuetako zesarea kopuruak handiagoak dira publikoetakoak baino.

Informazio gehiago:

Erditzeko modu asko daude: bide medikalizatua, epiduralarekin edo gabe, etxean...  Hemen etxean erditzeko erabakia hartu duen ama batean adierazpenak.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: VilaWeb
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys