Zergatik erreskatatu behar izan dute Bankia?

  • Espainiako Estatuko laugarren finantza erakundea da Bankia. Zazpi kutxen artean sortutako mamotretoak 14.700 milioi euroko ondare garbia du eta 301.000 milioi euroko aktiboak. Baina arazo ugari ere bai.


2012ko maiatzaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Rodrigo Rato Bankiako lehendakariak dimititu egin du (Arg.: Reuters)

Adreiluaren zama, likidezia falta, kapitala handitzeko zailtasunak… Kutxen fusioak eta pribatizazioak arazo estruktural horiek alfonbra azpian ezkutatu baino ez zituen egin, eta orain mamotretoa handiegia da Gobernuak besterik gabe erortzen utz dezan. José Moises Martin ekonomialariak artikulu interesgarria idatzi du horretaz Economistas Frente a la Crísis blogean.

CajaMadrid, Bancaja, Caja de Canarias, Cája de Ávila, Caixa Laietana, Caja Segovia eta Caja Rioja artean Banco Financiero y de Ahorros (BFA) sortu zuten eta hortik jaio zen Bankia. Erakundeak muga handiak ditu ondare garbiari dagokionez, aktiboen %4,9 besterik ez baita, horrek esan nahi du Europako arau finantzarioak betetzeko beste 6.000 milioi euroko ondarea behar duela.

Baina nola lortu dirutza hori? Hortxe hasi zaizkio arazoak Bankiari. Burtsara 2011ko uztailean atera zen eta indartsu hasi zen, 3.000 milioi euroko kapitala eskuratu baitzuen. Baina ordutik hona akzioek %37 egin dute behera eta merkatuan kapitala lortzea ezinezkoa du gaur egun. Bankiak inbertitzaileen konfiantza galdu du, batez ere adreiluak pisu handia duelako banku horretan. Etxebizitzak egiteko edo erosteko bezeroei utzitako dirua, kreditutan emandako diru osoaren %18 da eta hortik 17.000 milioi euro ez kobratzeko arriskua du. Gainera, etxegintzari loturiko aktibo horien prezioak beherantz errebisatuko balira, kiebra jotzeko kinkan legoke.

Kapitalizazio arazoari aurre egiteko Bankiak Europako Banku Zentralera jo du. Honek dirua uzten die mailegatuta bankuei –%1eko mailegu herritar soilarentzat iraingarria–. Lehena izan zen EBZren enkantean parte hartzen eta otsailean jada 25.000 milioi eskatu zituen. Likidezia falta nabarmena erakusten du horrek. Jakina, rating agentziek gogor zigortu dute Bankia Standard and Poors-ek esaterako, “zabor bonoaren” atarian zuen Bankiaren bonoen maila.

Espainiako Bankuak eta hainbat erakundek sortutako bankuen birmoldaketarako funtsak (FROB gaztelaniazko akronimoa) Bankia erreskatatu behar izango du, diru publikoz. Askoren iritziz finantza erakundeen Pandoraren kutxa ireki besterik ez da egin. Espainiako Estatuko bankuek eta kutxek etxegintzaren arloan 184.000 milioi euro omen dituzte sartuta. El País egunkariaren gaurko zenbakiak artikulu eta taula (paperean soilik) argigarria kaleratu du eta bertan ikus liteke oso garbi zein diren toxikoak, zein zalantzagarriak, zein inoiz ikusiko ez ditugunak.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


2024-04-21 | Iñaki Barcena
Mecaner ez itxi!

Euskal autogintzaren industrian gertatzen ari den adibide esanguratsu batekin natorkizue. Duela urte erditik (2023-09-01), Mecaner Urdulizko (Uribe Kosta) autogintzako trokelgintza enpresako 148 langile euren lanpostuak galtzeko zorian daude. Enpresa bideragarria da eta... [+]


2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


2024-04-17 | ARGIA
Berangoko Otxantegiko nekazal lurren desalojoa gelditzen laguntzeko deia egin dute

Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]


Eguneraketa berriak daude