Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Zer gertatuko litzateke problemak dituzten bankuak diru publikoz lagunduko ez balira?

2012-10-26
alde 0    kontra 0
Eltzetxoa hautsiz gero ere, aurrezkak dituzten herritarrek lukete kobratzeko lehentasuna.

Eduardo Garzón Espinosa ekonomialari espainiarrak galdera hori plazaratu du bere blogean, baita legea eskuan erantzun ere. Horrelako erabaki bat hartuz gero ere, bankuan aurrezkiak dituen herritarrak bere dirua ziurtatuta edukiko lukeela dio, legeak hala agintzen duelako; eta finantza-erakunde handiek jasango lituzketela galerak. Artikuluko pasarte batzuk euskaratu ditugu.

"Arazoak dauzkan banku batek ez baldin badu diru publikoaren laguntzarik jasotzen, erortzera behartuta egongo da, likidatu egingo dute eta erakunde bezala desagertuko da. Horrek esan nahi du bankuak saldu egin beharko duela daukan guztia eta jasotako diruarekin hitzartutako ordainketak itzuli beharko dituela. Baina noski, bankua likidatzen bada esan nahi du ez daukala diru nahikorik zor dituen ordainketa guztiak diruztatzeko eta horregatik, bere jabetza guztiak saldu ondoren ordaindu behar duena baino diru gutxiago edukiko du. Ezingo die ordaindu dirua zor dien guztiei, beraz batzuk kobratu gabe geratuko dira".

"Baina, nor geratuko da kobratu gabe? Hori legeak erabakitzen du eta ondoko irizpidea erabiltzen du: kobratzen azkenak (…) bankuko operazioetan arrisku handiena hartu duten agente ekonomikoak izango dira, eta lehenago kobratuko dute arrisku gutxien onartu dutenak".

"Galerak onartuko dituzten lehenbizikoak (kobratuko ez duten aurrenak) akziodunak izango dira. Akzioak arrisku handiko inbertsio-elementuak dira eta errentagarritasun handia sortzen dute. Haien jabeek inbertsio mota horrekin aski diru irabazi dutenez, ulertzen da galerak izaten lehenengoak izan behar dutela".

"Galerak beren gain hartuko dituzten bigarrenak menpeko bonuen jabeak izango dira. Horiek akzioak baino arrisku gutxiagoko inbertsioa dira, baina oraindik arrisku eta errentagarritasun handia dute".

"Horren ondoren eskualdatzeko galerak geratuko balira, hurrengoak ziurtatu gabeko bonuak dauzkatenak izango lirateke. (…) Azkenaurreko lekuan daude bezeroen gordailuak. Gordailu horien jabeak herritarrak dira eta euren aurrezkiak bankuan sartu dituzte, beraz ez dute arriskurik hartu eta ez dute diru askorik irabazi jarduera horrekin, eta horrenbestez legeak ulertzen du lehentasuna daukatela likidazioa gertatuz gero kobratzeko".

"Eta azkenik bankuak bonu ziurtatuen jabeei ordaindu beharko die. Bonu horiek inbertsio elementu oso segurua dira (…) eta errentagarritasun oso txikia daukate".

"Ordaintzeko lehentasun horiek dagoeneko erakutsi digute oso garrantzitsua den zerbait: banku bat erortzen uzten bada, ziurtatutako bonuen jabeak lasai egon daitezke, segurtasun osoz kobratuko baitute. Gainera, ia segurtasun osoz, ziurtatutako bonuen dirua itzuli ondoren, dirua sobratuko da gordailuak dituztenei aurrezkiak itzultzeko".

"Beste hitz batzuekin esateko, gobernuak banku espainiarrak diru publikoz lagunduko ez balitu, bankuak likidatu beharko lirateke eta galera oso handiak izango lituzkete. Baina galera horiek arrisku handienak dituzten inbertsiogileei eragingo liekete eta inoiz ez gordailuak dituztenei. Herritarrek beren aurrezkiak berreskuratuko lituzkete gobernuak bankuari lagunduko ez balio ere. (…) Akziodunek eta bestelako inbertitzaileek hartu beharko lituzkete beren gain kostuak (…). Kontuan hartzen badugu inbertitzaile horiek finantza-erakunde handiak eta enpresa handiak direla, are begi hobez ikusiko dugu agente horiek izan daitezela galerak onartzen dituztenak, daukaten tamainari eta potentzialari esker galerei aurre egiteko gaitasun handia dutelako".

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys