Zer da Joanes Etxeberri egitasmoa?
Urko Apaolaza| 2008-10-10

handitu txikitu

Euskaltzaindiak egunotan Iruñean egiten diharduen Pirinioetako Hizkuntzak biltzarrean euskararen historia aztertzeko egitasmo garrantzitsu eta anbizio handiko baten berri eman dute. Joanes Etxeberri egitasmoaren aurkezpena Joseba Intxausti historialariak, Mikel Zalbide soziolinguistak eta Nickolas Gardner administratzaileak egin zuten atzo.

 

Askorentzat ezezaguna da egitasmo hori; alabaina, Euskera aldizkarian duela hilabete batzuk zenbait zantzu idatzi zituen Joseba Intxaustik. Funtsean proiektuak aspalditik dagoen hutsunea bete nahi du, gure hizkuntzaren ikerketa historia sozialera hurbiltzea. Asko izan dira orain arte euskaraz egin diren azterketak, baina filologiaren edo soziologiaren esparrutik beti ere, eta ez hainbeste historialarien ikuspegitik. Intxaustik azaldu zuenez “nahi eta nahiez diziplina arteko zerbait” izan behar du euskararen historia sozialaren ezagutzak, eta tamalez, soziolinguistika eta historia bereizita joan dira orain arte. Elkarrekin lan egiteko bidea eskaini nahi du, hain zuzen, Joanes Etxeberri egitasmoak.

 

Zortzi laguneko lantaldea

 

Teknologia berriez baliaturiko bilketa lana izango da –euskararen inguruan jadanik idatzita dagoena, artxiboetakoa, ahozko testigantzak...– eta bi urteko froga saioa egingo dute zenbait esparrutan, zein emaitza ematen duen ikusteko. Urte pasatxo igaro dute egitasmoaren metodologia zehazten eta Mikel Zalbideren hitzetan “inork ez du oraindik metodo hori erabili eta probatu arte ezin jakin nola irtengo den”. Euskaltzaindiaren Jagon sailean txertaturiko proiektua da Iruñean aurkeztu zutena eta zortzi lagun arituko dira lanean Donostian kokatuko den ikertegian.

 

Pausu garrantzitsua eman du Euskaltzaindiak egitasmoa babestean. Hala ere, unibertsitatetik kanpoko erakunde bat da, beste herrialde batzuetan ez bezala, proiektuaren kargu egingo dena. Eztabaida ez da berria. Euskal Herriko Unibertsitatean euskara arlo ezberdinetan ikertzen den arren, ekimen bateraturik ez da egon oraindik. Jurgi Kintana historialariaren blogean gauza bera eztabaidatu zen duela ez gutxi. Kintanak Galeseko adibidea jarri zuen; Erresuma Batuko herrialde hartan unibertsitateko dozenaka ikertzaile ari dira galeseraren historia aztertzen, modu bateratu eta koordinatuan. Agian, bide bera jorratuz saihestuko ditugu diziplina arteko adituen artean hain tamalgarriak diren talka eta desadostasunak.

  • Iruzkina idatzi
  • Inprimatu
  • Lagun bati bidali
Partekatu Albistea Bildura bidali delicious-era bidali zabaldura bidali twitterera bidali facebookera bidali

Albiste honi erantzun

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   
Larrun
"Eredu ekonomikoari bira eman ahal zaio?"
Denda
Argiaren urteurreneko Zumetaren lamina
Argiaren urteurreneko Zumetaren lamina
Salneurria: 160€
Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia