Zenbat paper behar ote da Wikipedia inprimatzeko?
2007-08-30

handitu txikitu

Nikola Smolenskik, Wikipediako kolaboratzaileetako batek, sarean dagoen hiztegi honen ingelesezko bertsioa inprimatzeko zenbat paper beharko litzakeen kalkulatu du. Eta ez dirudi ideia ona guztia inprimatzeak. 

Ikerketaren emaitzak erakusteko diagrama bat sortu du eta bertan, apal batzuk ageri dira altuera ertaineko pertsona baten alboan ezarrita. Irudia bera bakarrik nahiko esanguratsua da. Smolenskiren arabera, "25 cm-ko altuera eta 5 cm-ko lodiera duten tomoak erabiliz (400 orri inguru tomoko), eta orri bakoitzak 2 zutabe balitu, bakoitza 80 lerrokoa eta lerro bakoitza 50 karaktererekin, tomo bakoitzak 6 Mbyteko informazioa jasoko luke. Wikipediaren ingelesezko bertsioaren testuak 4,4 Gbyte okupatzen dituenez (2006ko urrian), 750 tomo beharko lirateke". Eta hori guztia, gehiago okupatzen duten irudi eta grafikoak kontuan hartu gabe.

 

Wikipediaren euskarazko bertsioak zenbat okupatzen duen ez dakigunez, ezinezkoa zaigu kalkulatzea guztia inprimatzeko zenbat paper beharko genukeen, baina ziur ez litzakeela gutxi izango.

 

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:
  • Iruzkina idatzi(1)
  • Inprimatu
  • Lagun bati bidali
Partekatu Albistea Bildura bidali delicious-era bidali zabaldura bidali twitterera bidali facebookera bidali

Erantzunak

  • Arkaitz - 2007-08-30 19:38:24: Teoria honi jarraiki, eta http://download.wikimedia.org gunean euskarazko bertsioaren testuak hartzen duen lekua kontuan izanik (2007ko abuztuan, 62,4 MB), 10-11 tomo inguru liratekeela dio hiruko erregela sinple batek. Ez dago gaizki.

Albiste honi erantzun

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   
Larrun
"Eredu ekonomikoari bira eman ahal zaio?"
Denda
Argiaren urteurreneko Zumetaren lamina
Argiaren urteurreneko Zumetaren lamina
Salneurria: 160€
Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia