Zenbat hil dira orain artean Eki-Ukrainako guduetan?

  • Slavyansk hiria bereganatu du asteburuan Kieveko armadak eta Errusiarekin bat egitearen alde borrokatzen ari diren matxinoak Donetskera erretiraturik, garbi dirudi bertan jokatuko dela Europak bizi duen gerra berriko gudu nagusia. Bitartean, Europaren oharkabean, 250 herritar zibil baino gehiagori heriotza ekarri die apiriletik gatazkak.


2014ko uztailaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Slavyanskeko guduaren biktimetako bat: Polina Sladkayak sei urte zituen mortero baten leherketak hil zuenean. (Argazkia: RIA Novosti / Andrey Stenin)

Hedabideetan ari garenok kontatu ditugu Ukrainiako ekialdean bizi duten gerraren alde geoestrategikoak, ekonomiari dagozkionak, gasaren eta energiaren garrantzia, saltsaren osagai etniko eta hizkuntzazkoak... eta biktimak zenbatzea ahaztu dugu gehienik. Ukraina hurbilduz doa 1991n Balkanetan piztu zen gerraren hasierako itxurara, militarrek Slovyansk hiria morteroz eta artilleriaz bonbardatu dute eta hedabideok arinegi pasatu ditugu hor eragindako biktimak. Zenbat?

Alec Luhn kazetariak The Guardianerako hiritik bidalitako "Life in a war zone" kronikan deskribatu du nola bizi den Slavyanskeko populazioa azken asteotan (erreportajea uztailaren 5ean plazaratu zen), auzo askotan argindarra eta ura etenda, eraikin asko morteroek jota, Semyonovka auzunea birrinduta... Kieveko gobernua hiria bereganatzeko ez da zibilekiko miramentuekin ibili. Luhnek biktimen kopuruak zenbatu ditu Nazio Batuen Erakundearen zifrekin: 423 hildako orotara hiru hilabeteko gatazkan, bi aldeetako borrokalariak eta zibilak batuta, gehi 46.100 ihesean joan direnak. Wikipediak ere zibilen kopuru antzekoa ematen du, 250 inguru; aldiz, bateko eta besteko gudarien artean 1.000 gehiago hil omen dira, eta Errusiara 110.000 herritarrek egin omen du ihes. Slavyansken azken egunotan zenbat gehiago hil diren ikusi beharko da.

Azken informazioen arabera, bai Kieveko armadako militarrak eta bai ekintzaile independentistak ari dira kontzentratzen Donetsk eta Lugansk hirien inguruetan. Munduko potentzia handien arteko ezusteko akordiorik ezean, Slavyanskekoa baino askoz odoltsuagoak gerta daitezke bi horietako guduak.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ukraina
Europak armak erosiko ditu, zuri pentsioa kenduta

Badator gerra handi bat. Gastu militar ziztrin horiekin ez goaz inora. Trumpek bakarrik utziko gaitu oraingoan. Herritarrek prest egon behar dute Putinen aurrean... Europar Batasuneko agintarien artean nagusitzen ari den diskurtso hori, hitz bakarrean laburbiltzen da:... [+]


Pablo Gonzalez "berehala" askatzea exijitu dute Gernikan eta nazioartean

Bi urte Polonian preso daraman kazetaria "berehala" askatzeko exijitu dute ehunka lagunek Gernikan. Madrilen, Espainiako Kongresuaren aurrean elkarretaratu dira alderdi ugaritako diputatuak; Espainiako Atzerri ministro Jose Manuel Albaresen esanetan, kazetariaren... [+]


Babes gutxi jaso du NATOko tropak Ukrainara bidaltzeko Macronen planteamenduak

Ukrainari buruzko nazioarteko bilera burutu zuten otsailaren 26an hogei bat estatuburuk eta horren berri emateko prentsaurrekoan bota du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak NATOko tropak Ukrainara bidaltzeko planteamendua.


Zelenski: "Ukrainako 31.000 eta Errusiako 409.820 soldadu hil dira gerran”

Gerran hil diren ukraniarren inguruan Errusiak emandako datuak ezeztatu ditu Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak. Laguntza militarra ematen jarraitzeko eskatu die AEBei.


Eguneraketa berriak daude