Gezurra gezurraren atzetik. Eskrupulu gutxiko gizona da Frédéric Bourdin, eta hasieratik argi uzten du The Imposter (Iruzurtia) dokumentalak. Harrigarria da zein natural kontatzen duen nola lapurtu zion nortasuna Nicholas-i, lau urte lehenago Texasen (AEB) desagertutako gazteari. Nicholasek baino hamar urte gehiago zituen Frédéric-ek; Nicholas ilehoria zen eta Frédéric beltzarana; urdinak zituen begiak Nicholasek, marroiak Frédéricek… eta hala ere, familiak besoak zabal hartu zuen iruzurti frantziarra, zalantza barik jo zuten haren semetzat. Zein ari zaio zeini gezurretan dokumental honetan?
Irakurri kritika osorik Mikel Garciaren blogean.
Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.