Zazpi lurraldeetako laborantza biologikoa uztartu nahi dute asteburuan Maulen

  • Larunbat honetan, azaroak 23, Zuberoako Irabarnen EHKOlektiboaren bilkura nagusia burutuko dute, erabakitzeko nola lotu egitura batean Euskal Herri osoan nekazaritza ekologiko/biologikoa egiten duten laborariak. Azken bi urteotan gaia jorratu dute BLE, BioLur, Bionekazaritza, Landare, Lurreko, Lur Bizia eta ENEEK elkarteen artean. Zapatuan aurrera begirako urratsak erabakiko dituzte.


2013ko azaroaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Maulen egingo dira jardunaldiak, Irabarneko jauregian.

Bilkura goizeko 11etan abiatuko da Ibarneko jauregian, 14:30etan lekuan bertan bazkalduko dute parte hartzaileek, eta ilunabarreko 18:00etatik aurrera Mauleko Zinkan kontzertua eta talo janarekin amaituko dute.

Gaiari xehekiago azaldu dio Laborari kazetari Mirentxu Doihenard Senpereko (Lapurdi) laborariak “Ez dugu zaku berdinean sartuak izan nahi” titulua daraman elkarrizketan.

Zergatik sortu nahi duzue talde berri hori?

Ideia abiatu zen duela sei urte Urruñan bildu ginelarik. Bio araudiak aldatu ziren eta Europako legeak aplikatzen hasi ziren denendako, araudiak ahulduz, hazkuntzan bereziki. Bio industriari ateak idekitzen zirela ikusi ginuen eta izitu ere. Etxalde ttipiak, bio produkzioaz bizi girenak, beste ikusmolde batean gira, ez dugu nahi zaku berdinean sartuak izaitea. Hortako "Bio Cohérence" marka sortu da Frantzian, eta Euskal Herrian gogoeta hasi ginuen ere. Ainitz hausnarketa eraman ditugu geroztik, azken bi urteetan bereziki.

Mauleko topaketa, gogoeta fasearen bururatzea da?

Bai. Ondoko urratsa elkarte baten sortzea da. Proposamen hori eginen dugu Maulen. Elkarteko kideak laborariak izanen dira (ez egiturak), Euskal Herri osoko laborariak.

Lurralde bakotxak dituen elkarteak baino gehiago izanen da erakunde berri hori?

Euskal Herriko laborarien biltzea ukanen du xede, batasunaren sortzea eta harremanaren errextea, lehenago aipatu helburuarekin. Guk Euskal Herrian nahi dugun agroekologiaren definitzen hasiko gira eta ondotik identifikatze faserat pasatuko gira, arau batzu finkatuz.

Marka berri bat sortuko duzue beraz?

Identifikazioa ez da produktuari lotuko baizik eta etxaldeari. Teknika, lan egiteko manera bainan ere sozial baldintzak kondutan hartuko dira. Laborantxa biologikorat urratsa egin ez dutenen laguntzeko ere balioko du elkarteak. Helburu batzu finkatu nahi ditugu, epe baten barne heltzeko engaiamendua proposatuz ("Bai euskarari" ziurtageriarekin egin zen gisan). Bio girenek ere beti gauzak baditugu hobetzeko, gure kasuan plastikoen erabilpena adibidez. Neurri horiek harmonizatu nahi ginituzke zazpi probintzietako bio laborari guzieri.

Bio industrialaren konkurentzia sendi duzue hemen ere?

Zirkuito laburretan ere, supermekatuen konkurentzia bada beti, bio sailak garatzen ari dituztelakotz. Gure lana da gure izaeraren ezagutaraztea, ez baitugu nahi zaku berdinean ezarriak izaitea.

Zertan ezberdintzen zirezte?

Europako araudiak errextasuna eman du laborantxa biologikoaren industrializatzeko. Hazkuntzan, baldintzak laxatu dira bereziki. Herritarraren tronpatzeko irriskua bada, ainitzek uste baitute supermerkatuan atxemaiten dutena, gu laborari ttipiek egiten dugunaren berdina dela. Ez da batere hala. Guk araudi zorrotzagoak nahi ditugu, filosofian urrunago joaiten gira, norberaren errespetua, langileen errespetua, etxaldearen haunditzeari muga eta gisa hortako baldintzak zaindu nahi ditugu. Koherentzia orokorra nahi dugu.

Mauleko topaketaren emaitza elkartearen sortzea izanen da?

Bai, helburua da elkartearen sortzeari baietza lortzea. Biziki motibatuak gira, holako tresnaren beharra badugu. Diferentziak badira gaurregun lan egiteko maneretan ipar eta hegoalde artean. Elgar ezagutza lan haundia badugu eramaiteko. Harmonizatzeko indarrak egin beharko ditugu. Bainan euskal baserritarren elkartzea gauza biziki ederra da, oraindik ederragoa laborantxa proietu baten bidez egiten delarik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Laborantza
2024-03-18 | Garazi Zabaleta
Nekazariak eskolan
Eskola ezin bada baserrira igo, baserria jaitsiko da ikastetxera...

Hamar urte baino gehiago daramatza martxan Arabako Nekazariak Eskolan proiektuak, Hazi fundazioak zenbait ekoizlerekin elkarlanean bultzatzen duena. Haur eta gaztetxoak nekazal mundutik geroz eta deskonektatuago bizi diren garaiotan, inoiz baino beharrezkoagoa da elkar... [+]


Nafarroako nekazaritza-ekoizpen ekologikoak lurren %25 kudeatu nahiko lituzke 2030ean

Nafarroako sektore ekologikoa egonkor mantendu da azken urtean eta nekazaritza ekoizpena %5 handitu da. Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak erronka du 2030. urterako: lurren %25 ekologikoa izatea. "Bide horretan ari gara lanean, ahalik eta nekazari eta... [+]


Semilla y Belarra elkartea sortu dute Nafarroako O6 nekazarien mugimendutik

Aste honetan sortu da elkartea eta datorren astelehenean, hilaren 18an, laborarien sindikatuek Jose Mari Aierdi kontseilariarekin izango duten bileran egongo da.


2024-03-14 | Leire Artola Arin
EAEko nekazaritza lurren %5ak soilik dauka ziurtagiri ekologikoa

Gorantz egiten ari da nekazaritza ekologikoko eredua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, Ekolurra Kontseiluak baieztatu duenez, baina Europako Itun Berdeak 2030erako helburutzat duen %25etik urrun dago oraindik.


2024-03-11 | ARGIA
“Talka-neurriak” adostu ditu Eusko Jaurlaritzak nekazaritza sindikatuekin

Eusko Jaurlaritzak, sindikatuekin egindako bileran, hamar konpromiso hartu ditu. Bilera ontzat eman badute ere, hauteskundeak egitear direnez, denborarik eza azpimarratu dute sindikatuek. ENBAk adierazi du denbora gutxi dutela neurriak gauzatzeko, eta UAGAk nabarmendu du... [+]


Eguneraketa berriak daude