'Zabalik' webgunea sortu dute Amikuzen euskararen zerbitzuko

  • Nafarroa Behereko Donapaleun euskalgintza sustatzen duen Zabalik Elkarteak webgunea abiarazi berria du. Aurkezpena egin dute baliatuz aurten ere Otsail Ostegunak hitzaldien egitarauaren programa azaltzea. Otsaileko hiru ostegunez aztertuko dira Eñaut Etxamendiren kantagintza, Gipuzkoako hondakinen iraultza eta Mondragon ereduko kooperatibak Fagor erori ondotik. Laugarrenean, Kataluniatik ekarririk Euskal Herrian ezaguna egin den TELP formakuntza eskainiko dute Topaguneak emanik: "Zergatik ez?". Otsailaren 23an, igandez, herri antzerkien artean famatua den Libertimendua irudikatuko dute Donapaleun, karriketan desfile-parodia egin ostean azoka ondoko plazan.

2013ko Libertimendua

2014ko urtarrilaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Zabalik elkarteak honela aurkezten ditu Otsail Ostegunak eta elkartea bera zabaldu berria duen webgunean:

"Otsail ostegunak, 1997tik otsail guziez antolatzen dugun mintzaldi-zikloa, nolazbait gaurko Zabaliken aitzindari (minimalista) izan da.

2011an, kideak gogoeta gorrian ari ginela helburu eta antolamenduari buruz, AMIKUZEko euskalgintza bildu zuen « Amiñi bat kanpaina » antolatu genuen, 6 hilabeteko harroaldi bat eman nahirik gure asmoari.Kanpaina hori ZABALIK elkartearen partaide naturalekin antolatu genuen :

   - Amikuzeko ikastola : 1971tik AMIKUZEn ikastola bada Donapaleuko Zaldi-Xuri auzoan. 2001az geroztik egoitza berrietan kokatzen da. 70 bat haur eskolatuak dira bertan.

   - Amikuzeko gau eskola : 1981ean egituratzen da elkartea, baina urte zenbait lehenago ere kurtsoak emanik izan ziren. Urtetik urtera, 50 bat ikasle badabiltza hor barna gure hizkuntzan trebatzen.

   - Aladaka Gaztetxea : Duela orain 7urte Aldakak Amikuzeko gazteei (eta ez hain gazteei) zuzendutako animazio ugari proposatzen dituela, izan dadin kontzertu, proiekzio, eztabaida, ala besta…

   - Kitzikazank antzerki taldea : 2006an sortua, talde honek gela antzerki pare bat eman izan ditu, eta 2009az geroztik Libertumenduaren ospakizuna segurtatzen du ihaute-aroan.

   - Amikuzeko Musikariak elkarteko Gait’amik eta Txaranga.

   - Kilimon joaldunen elkartea.

Zabaliken 2013ko Biltzarrean, xede berriak abiatzea deliberatu dugu. Hauetan aipagarrienak, mintza-pratika taldeak sortzea lagun taldeen baitan, Amikuzeko historia soziologiko baten ikerketa bultzatzea, toki izenen behatoki baten sortzea eta webgune honen abiatzea.

Webgune hau Amikuzeko euskalgintzaren xerbitxuko sortzen dugu, dela euskara oinarri duten gertakarien aurkezteko, gogoeten zabaltzeko, ala han edo hemen ber gisan antolatuak direnen berri honaino ekartzeko. Ekintzen paraleloan, gogoetari tokia eman nahi diogu, eta sentsu horretara, soziolinguistikaren alde desberdinak jorratuko dituen formakuntza zikloak antolatzeko xedea dugu.

Euskaraz bizitzea (edo ez) gure esku ere dago, eta guhauri dagokigu esku horren altxatzea".


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
2024-04-21 | Iker Barandiaran
Amorrazioa, jarrera eta kantuak

Madrilgo queer mugimenduan kokatzen nuen taldea, eta orain gutxi bere esentzian –zuzenekoan– ezagutzeko aukera izan nuen. Orduan jakin nuen Argentinan jaio baina gaztetan Madrilera joandako Belenek (ahotsa eta gitarra) sortu zuela taldea, eta Mariarekin (bateria eta... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


Mamu bat gure artean da

Eguzkiarekiko gertutasunak moldatu egin ei du Lurrak duen abiadura, eguzkia inguratzeko mugimenduan. Beste abiadura batzuk ere badira, ordea, eta balirudike lurraren abiada gero eta azkarragoa dela edo, bederen, aldaketak etengabean ditugula orpoz orpo jarraika. Egoera honetan,... [+]


2024-04-21 | Reyes Ilintxeta
Elisabeth Pérez. Sorkuntzaren defendatzailea
"Adimen Artifiziala etorkizuneko tresna ei da, baina bere funtsa iraganeko sormen lanak lapurtzea da"

Martxoan Iruñean egin zen liburu denden kongresuan ezagutu nuen Elisabeth sortzaileen lana pasioz defendatzen Adimen Artifizial sortzailearen aurrean. Handik gutxira elkarrizketa egiteko gelditu ginen Bolognako Liburu Azokara eta Kolonbiara joan aurretik. Aitortzen dut... [+]


Eguneraketa berriak daude