YouTube Hollywoodeko bideo-kluba izateko bidean

  • Chad Hurley YouTubeko kontseilari delegatuak ondorengoa adierazi zuen duela bi urte: “Datorren hamar urteetan jendea interneteko bideoen ondorioz bere esperientzien protagonista izango da. Aukera asko eskainiko ditugu eta informaziora sarbidea ere. Mundua leku txikiagoa izango da”. Abisua benetakoa zen. Hilabete batzuen buruan pertsona ezagunek, Jordaniako Raniak edo Aita Santuak berak esaterako, kanalak sortu zituzten.


2010ko irailaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

2006an Googlekin fusionatu zenetik YouTuberen hedapena izugarria izan da. Orain Hollywoodeko ekoizle eta banatzaileen txanda iritsi da. Pelikula berrienak milioika erabiltzaileri eskaini nahi dizkiete.

Negoziazio bidean dagoen proiektu berria filmak alokatzeko zerbitzua da, pay-per-view deritzona. Erabiltzaileek pelikulak ikusi ahal izateko lehenago bost dolar ordaindu beharko lituzkete. Negoziazioetan dabiltza oraindik, baina Apple filmak alokatzeko aplikazio berri bat ateratzear dagoenez eta azken egunetan asko aurreratu dute. Akordio batera helduz gero, YouTube Hollywooden bideo-klub bilakatuko litzateke. Filmak ‘streaming’ moduan jarriko lituzteke, hau da, deskargatzeko aukerarik gabe online ikusteko modua izango lukete erabiltzaileek. DVD, iTunes eta Amazoneko bertsioak kalera irtetearekin batera eskainiko ziren. Horrek guztiak, Applekin duen lehia areagotzen du.

Film berrienen prezioa lau euro ingurukoa izango litzateke. Proiektua datorren asteetan zehaztu daitekeela dirudi. DVD formatuan azken aldian gutxi saltzen dela-eta zinema estudioek urteak daramatzate diru-sarrerak lortzeko iturri berrien bila. Zerbitzua urtearen amaieran Estatu Batuetan hasiko dela dio Financial Timesek (erregistroa beharrezkoa) eta ondoren mundu osora zabalduko da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Apple
2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


1.800 milioi euroko isuna ezarri dio Europak Appleri

Europako Batzordearen ustez, konpainiak bere nagusitasunaz abusatu du, Spotify moduko lehiakideei Apple Storeren "ekosistematik" kanpo dauden harpidetza-aukera merkeagoen berri ematea edo errekarguak aplikatzea eragozten dielako.


2024-01-24 | David Lindemann
Jaso burua, baita ukabila ere

Oso ona iruditzen zait Soraluzeko “Jaso burua” ekimena, ezinbesteko kontzientziazioa bultzatzen baitu. Lehen Hezkuntzako umeen gurasoontzako hitzaldian izan nintzen joan den astean. Seme nagusia LHn zegoela, pantailen (eta pantailen edukien) erabileraren inguruko... [+]


Gobernuek espioitzarako erabiltzen dituzte mugikorreko jakinarazpenak, AEBetako senatari baten arabera

Orain arte ezezaguna zen zelatatzeko metodo baten berri eman du AEBetako Ron Wyden senatariak: mugikorreko jakinarazpenak. AEBetako eta beste estatu batzuetako gobernuak teknika hori erabiltzen ari dira, Reuters-ek jakitera eman duenez.


2021-12-13 | Sustatu
Plataformek onartu egin dituzte Frantziako ikus-entzunezko agintaritzaren baldintzak

Netflix, Amazon, Disney Plus eta Apple TV Plusek akordio luze bat sinatu zuten ostegunean Frantziako ikus-entzunezko agintaritzarekin (CSA), euren urteko diru-sarreren %20 Frantziako edukietan inbertitzeko. CSAk espero du inbertsioa 250 milioi € eta 300 milioi... [+]


Eguneraketa berriak daude