YouTube euskaratu dute
2011-09-30

handitu txikitu
Youtube euskaraz
Youtube euskaraz

Youtubek bere zerbitzuak euskaraz eskaintzen ditu joan den ostegunetik aurrera. Bideoak online bistaratzen dituen webgunea, munduko orririk bisitatuenetakoa da, eta 2006an Googlek erosi zuen. Egun Youtube 51 hizkuntzatara itzulita dago.

2005. urtean sortu zuten PayPalen lan egiten zuten hiru pertsonak. Zerbitzua berehala egin zen ezagun mundu osoan eta handik urte eta erdira, 2006ko azaroan, Googlek erosi zuen 1.650 milioi dolarren truke. Egun, bilatzailearen azpi-atal bat da.

YouTubek eragin handia izan du interneten, eta horren erakusle da 2006an, Time aldizkariak "urteko asmakuntza" bezala izendatu izana.

Nabigatzailea euskaraz konfiguratuta daukanari euskarazko azala erakutsi behar lioke webguneak. Hala ez bada, orriaren behekaldean, hizkuntza hautatzeko aukera dago.

Zenbait estadistika

Ondorengo estadistikak, Youtubek bere blogean jarritakoak dira:

- 2010ean, 13 milioi bideo-ordu baino gehiago kargatu ziren, eta 48 bideo-ordu kargatzen dira minuturo, hau da, egunero 8 urte-eduki kargatzen egunero.

- Egunean 3 mila milioi bideo baino gehiago ikusten dira

- Erabiltzaileek, astero, iraupenez 240.000 film luzeren baliokide diren bideoak kargatzen dituzte

Twitter  Delicious  Digg

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:
 
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Dohainik.

Publizitatea

Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia