argia.eus
INPRIMATU
Wikileaksek dokumentu berriak argitara ditzake aurki
ARGIA @argia 2013ko apirilaren 03a
WikiLeaks-en \"Special Project K\" egitasmoak zurrumurru ugari sortu du

Julian Assange-k sustaturiko taldeak ez du dokumentu berrien inguruko informazio gehiago eman bere webgunean eta zurrumurruak ugaritu egin dira sarean.

Mugimenduak alderdi politiko berria eratu du Australian, baina ikusteko dago herrialde hartako hauteskundeetara aurkeztuko ote den.

Assange Ekuadorrek Londresen duen enbaxadan dago babesturik 2012ko uztailaz geroztik, ustezko bortxaketa baten harira bera atxilotzea agindu baitzuen Suediako fiskal batek.

WikiLeaks-ek 2010ean AEBetako dokumentu diplomatikoak filtratu zituen; Assangeren esanetan horren eraginez  hasi dute bere kontrako auzi judiziala.