Espainiak hezkuntzan iragarritako murrizketak ez aplikatzeko eskatu diete Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari

  • Espainiako Gobernuko Hezkuntza ministroak, Jose Ignacio Wertek, hezkuntzarako murrizketak iragarri zituen atzo. Besteak beste, gela bakoitzeko ikasle gehiago onartu beharko dira eta irakasleek ordu gehiagoz aritu beharko dute lanean. Hezkuntza eragileek adierazi dute murrizketek hezkuntza kalitatea gutxituko dutela. LAB sindikatuak egindako kalkuluaren arabera, adibidez, 4.000 lanpostu gal daitezke.


2012ko apirilaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Elizondon, murrizketen kontrako aldarria.

Hego Euskal Herriko eragileek Celaári (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua) eta Iribasi (Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilaria) murrizketak ez aplikatzeko eskatu diete. Eusko Jaurlaritzak adierazi duenez, Espainiako Gobernuaren idatzizko agiriaren zain daude, Jaurlaritzako zerbitzu juridikoek azter dezaten. Neurriak ezinbestean ezartzekoak direla ondorioztatzen badute auzitara joko dute, autogobernua eta oinarrizko zerbitzuak argudio hartuta. Nafarroako Gobernuak adierazi du Hezkuntza Ministerioak proposatutako neurriak aztertu, eta beharrezkoa bada, egokitu egingo dituztela, Nafarroak dituen eskumenak kontuan hartuta.

Mikel Garcia ARGIAko kazetariak gai honi buruz idatzi du blogean: Irakaskuntza pribaturantz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako politika
Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


Asiron: “Iruñeko eredua esportagarria dela erakutsi behar dugu”

Larunbatean 100 egun bete ziren Joseba Asiron aginte makilaz jabetu zenetik, abenduaren 28an, Iruñeko Udalaren historiako lehendabiziko zentsura mozioaren bitartez. Lasai hartu du Euskalerria Irratia udaletxeko Harrera Aretoan, egindako lanaz harro. “Hiru hilean... [+]


'Oroibidea', memoria historikoaren erreferente digitala 23.000 biktimaren datuekin

Nafarroako Gobernuak Espainiako Gerra Zibilaren eta frankismoaren artxibo digitalaren plataforma, Oroibidea, gaurkotu du eta bildutako errepresaliatuen testigantzak laukoiztu dituzte.


Bonbak eta munizioa jaurtiko dituzte aste guztian Bardeako tiro poligonoan

Herrialde askotako hegazkinak izanen dira Bardean gerrarako ariketa militarrak egiten. Benetako bonbak eta munizioa erabiliko dituzte horretarako. Aste osoan izanen dira lan horietan eta Poligonoaren Aurkako Asanbleak zalantzak ditu segurtasuna ziurtatuko ote duten... [+]


Eguneraketa berriak daude