Wert 2010ean: "Hezkuntza ez da demokratikoa"

  • FAES think tank-ak antolatutako hitzaldia da, 2010eko uztailaren 11n. “Espainiako gizartea erreforma-agendaren aurrean” titulua dauka José Ignacio Wertek prestatu duen gaiak. Artean ez da Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministro. Bi urte geroago bai, eta hezkuntza erreforma ezarri nahiko du; erreformaren zutabeak hitzaldi hartan jasota zeuden: demokrazia gutxitzea, autonomia erkidegoei boterea kentzea, autoritatea indartzea…


2012ko abenduaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Wert, 2010eko FAESen ikastaroan.

Hezkuntza sistemaren porrotaz ari da Wert uztailak berotuta, eta porrotaren zioak politikoak direla adierazi du, Espainiako Estatuko hezkuntza-sistema “egokia ez den marko legal batetik eratorri” delako gertatu da porrot hori bere ustez. “Baina baita deriba ‘demokratiko’ okerra hartu duelako eta horrek sistemaren oinarriak higatzeaz gain, haren funtzionamendua desitxuratu du”.

Demokrazia arazo

Demokrazia da beraz problema, Wert jauna? “Eskola-komunitatearen kontzeptu neurrigabe eta inbasiboa. Gobernu partekatuaren ideia (gurasoak, ikasleak, irakasleak, irakasle ez direnak…). Hezkuntza komunitatea ezin da komunitate demokratikoa izan, hezkuntza prozesua ez delako demokratikoa”.

Eta zein dira horren ondorioak zure ustez, Wert jauna? “Autoritatea hondatzea lehenbizi; gero exigentzia estandarrak; eta azkenik, hezkuntza prozesuaren funtsezko baloreak: ahalegina, meritua, errekonozimendua, bikaintasuna”. Horrek guztia lortzeko, demokrazia arazo-iturri baino ez da ministroarentzat. Edo hala zen 2010ean. Artean ez zuten demokratikoki hautatu.

Deszentralizazioaren “gehiegikeriak”

Demokraziaz gain, Espainiako Estatuak autonomia erkidegoei hezkuntza-eskumenak utzi izanak ere laino ilunetan murgiltzen du Werten burua 2010eko uda hartan. “Hezkuntza sistemaren deszentralizazioaren begi-bistako gehiegikeriek sortu dute dagoeneko bulkada bat, Estatuak bere rola berreskura dezan. Hezkuntza sistema Estatuak kudeatzearen aldeko jende gehiago dago, kudeaketa autonomikoaren alde daudenekin konparatuta”.

Ezin jakin Wertek nondik atera zuen halakorik baieztatzeko datua duela bi urte. Bai ordea, ikuspuntu horretatik abiatuta proposatu duela erreforma. Euskal Herrian eta Katalunian jaso duen erantzuna ikusita, ezingo du ziurtasun berdinarekin esan “jendea” eskumen autonomikoak gutxitzearen alde dagoela.

Tira, ez zen Wertek "jendea"-ri buruz urte hartan esan zuen gauza bakarra...

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LOMCE legea
Batxilergoko bost modalitate ezarriko ditu Lomloe lege berriak datorren ikasturtean

Espainiako Gobernuak abenduan onartu zuen hezkuntza lege berria, eta 2022-2023 ikasturtean aplikatuko da bigarren hezkuntzako eta batxilergoko maila bakoitietan. DBHn, hautazko ikasgai gehiago eskainiko dira, eta batxilergoan, arteari lotutako bi modalitate eta beste modalitate... [+]


LOMLOE, trileroen jokoa

"... hezkuntzako gastu publikoa barne-produktu gordinaren gutxienez ehuneko 5 handitzea..." Alderdi sozialistak erabili ohi duen eta LOE aldatzeko Lege Organikoaren Proiektuan jasotako dialektika tranpati horren beste esaldi bat da. STEILASentzat, hezkuntzan inbertsio... [+]


2020-11-06 | ARGIA
Lomce legearen ordezkoak ez ditu diruz lagunduko ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxeak

LOMLOEn, LOMCE ordezkatuko duen legean, zuzenketa bat onartu du Espainiako Kongresuak: diru laguntzarik ez ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten ikastetxeentzat. Neurriak EAEko eta Nafarroako hainbat ikastetxetan izango du eragina, baina horietako batzuek... [+]


LOMCE indargabetuko duen Hezkuntza Legeari argi berdea eman dio Espainiako Gobernuak

Hego Euskal Herriko ikastetxeetan eragingo duen Hezkuntza Legea onartu du Espainiako ministroen kontseiluak. Bertan behera geratuko dira LOMCEk ezarri zituen errebalida polemikoak eta ibilbide espezializatuak, eta Erlijioa ez da notarako izango, besteak beste.


Bizi ala iraun?

“Esan gezur bat mila aldiz. Errepikatu hitzez hitz. Handik gutxira ikusi, egia bihurtzen. Haien ahotan ikusi, egia bihurtzen.” Horixe abesten du Gorka Urbizuk Berri Txarrak taldearen kontzertuetan. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarekin gertatzen ari denaren... [+]


Eguneraketa berriak daude