Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Walden Bello: "Krisia globala izango da"

2012-08-21
alde 0    kontra 0
Walden Bello

Walden Bello politikari filipinarra, ikertzailea eta idazlea da. Globalizazioaren aurka eta giza eskubideen alde egindako lanagatik da ezaguna. Periodismo Humano komunikabideak elkarrizketatu du eta elikadura burujabetzari buruz eta nekazaritza industriari buruz duen iritzia eman du besteak beste.

Periodismo Humanok argitaratutako elkarrizketatik pasarte batzuk itzuli ditugu:

“Kapitalismoari eta honek naturarekin duen harremanari begiratzen diogunean, ohartzen gara natura bizia produktu hiletan bilakatzen dela interes pribatuen ondorioz eta horrek izugarrizko zikinkeria sortzen du prozesuan. Krisi ekonomikoa, elikagai krisia eta ingurumen krisia oso lotuta daude kapitalismoaren dinamikarekin eta globalizazioarenarekin”.

“Bi krisiak, ekonomikoa eta elikadurarena liberalismo berriaren politikei lotuta daude, gizarteko hainbat sektore kaltetzen dituztenak, nekazari eta kontsumitzaile txikiak (elikagaien krisiaren kasuan) eta klase ertainak (krisi ekonomikoaren kasuan).

“Iparraldean nahiz hegoaldean, nekazariak eta beste hainbat lagun kapitalaren gutizietatik aldentzen saiatzen dira nekazari bihurtuz. Landetara itzuliz eta merkatuko indarren oinarrizko baliabide mugatu independentea ustiatuz. Auzoko laborantzaren agerpena, kontsumitzaileak eta nekazariak uztartzen dituen sareen sorrera eskualde mugatu batean… Jan Douwe Van der Ploegek berbasarritarazte bezala izendatzen duena da”.

“Garbi dagoena da ezin dezakegula korporazioen eta merkatuaren (berdinak dira merkatua korporazioek kontrolatzen dutelako) nagusitasun berdinarekin aurrera jarraitu. Egia da ekonomia kapitalista baten ondorenaz hitz egin dezakegula. Merkatuak ez luke desagertu beharko bestelako zereginak jokatu ditzakeelako, gizartearen balore handiak babestuz”.

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys