Volkswagenen lana banatzeko proposamena, “enplegu odolustearen" aurrean

  • Iruñeko VW lantegian nagusi den UGT sindikatuak lana banatzeko proposamena egin dio enpresa batzordeari. Bere esanetan, 200 lanpostu berri sor daitezke, “milaka familiarentzat egoera jasanezina delako”. Dena den, langileek egungo lanorduekin jarraitzea aukeratu ahal izango lukete.


2013ko maiatzaren 15an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Langileen arteko elkartasuna du abiapuntutzat VWko sindikatuek proposaturiko lanorduen murrizketak (arg.: Antonio Olza / DN).

UGTk dio lan ordutegi berria egin behar dela lehenik, eta ondoren lanpostuen sorrera adostu.

Enpresa batzordeak jadanik zuzendaritzari aurkezturik zion lanorduen murrizketa proposamen bat, enplegua sortzeko helburuz, baina UGTren esanetan proposamen berri honek harago joan nahi du, enpresaren eta Nafarroako Gobernuaren inplikazioa eskatzen baitu.

VWko LABeko ordezkaritzak adierazi du mahai gainean jadanik badagoela “aplikatzeko erraza” den gisa bereko neurri bat.

CGTk berriz neurria aztertuko duela azaldu du eta garrantzitsua deritzo UGTk “30 urtetan lehen aldiz gisa horretako proposamen bat egitea”. Dena den, sindikatu honen ustez banatu beharrekoa ez da lana bakarrik, “enpresaren etekinak ere bai”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langabezia
2023-09-07 | Euskal Irratiak
Inflazioa izanik ere, langabezia nabarmen beheititu da Ipar Euskal Herrian

Langabezia nehoiz baino apalago da Iparraldean, baina inflazioa beti traba izaten segitzen du ekonomian. 2023ko lehen sei hilabetetako tendentzien berri eman du Baionako Merkataritza eta Industria Ganberak. 210 enpresabururen sentipena bildu dute inkesta batean. Heren batek... [+]


Emakumeen artean aldizkako lan kontratuen %65 eten egin da maiatzetik hona

LABek salatu du Espainiako Estatuko lan erreforma onartu zenetik aldizkako lan kontratua dela emakumeen artean nagusi.


2023-08-23 | Ilargi Manzanares
ESK sindikatuak Tubos Reunidos enpresako lan-erregulazio espedientearen "iruzurra" salatu du

Enpresak ABEE bat aplikatzen du, soldata murrizketak, plantillaren langabeziaren kontsumoa eta gastu publikoen igoera dakarrena, nahiz eta irabazi errekorrak izan. Gainera, malgutasuna handitzeko, plantillari "xantaia" egiten diola adierazi du sindikatuak prentsa... [+]


2023-02-14 | Gedar
Biztanleria ez-aktiboa inoiz baino handiagoa da Espainiako Estatuan: 16,7 milioi pertsona

Haurrak eta adinekoak zaintzeagatik lana utzi behar izan duten pertsonen kopurua %42 hazi da Espainiako Estatuan, eta horrek biztanleria ez-aktiboaren igoeraren erdia eragin du. Lanik egiten ez zuten pertsonak ia landunak bezainbeste ziren 2022ko azken hiruhilekoan.


Langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian, batez ere emakumeen artean

144.903 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian, horien artan %60 emakumeak. 


Eguneraketa berriak daude