Victoria Eugeniaren mendeurrena izango da dFeria-ren ardatz

  • Donostiako dFeria arte eszenikoen topaketetan leku berezia izango du Victoria Eugenia antzokiaren lehenengo mendeurrenak. Han eskainiko dituzten emanaldien aurretik, Oscar Terolek gala txiki bat aurkeztuko du, hamar minutu ingurukoa, arte eszenikoen munduko pertsonek eta publikoak esperientziak eta bitxikeriak partekatu ditzaten.


2012ko martxoaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Martxoaren 12tik 15era egingo da dFeria.

Gainera, inork Victoria Eugeniari buruzko oroitzapen eta bestelakoak bidali nahi baditu, Oscar Teroleko aurkeztuta galan irakurriak izan daitezen, antzokiko leihatilan jarriko duten bisita-liburuan idatzi ditzake, edo gutuna bidali dFeriaren webgunean zabaldu duten txokora edo victoria_eugenia@donostia.org helbidera.

Topaketak hilaren 12an hasi eta 15ean amaituko dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azpiegitura kulturalak
Bizkaiko Diputazioak abiatu du Urdaibaiko Guggenheimarentzat lursailak erosteko prozesua

Muruetan 32.000 metro karratu erosteko asmo dauka Bizkaiko Diputazioak, besteak beste Urdaibain Guggenheim museoa eraikitzeko.


2024-02-28 | ARGIA
Urdaibaiko Guggenheim proiektuaren aurkako ekimenak ez dira eten

Urdaibaiko Guggenheimen proiektua bi urtez etengo dutela iragarri zuten urtarrilean Lakuak eta Bizkaiko Aldundiak, baina museoa eraiki ez dadin borrokan jarraitzen dute ekintzaileek. Futuro Vegetal aktibista klimatikoen azken ekintza eta Guernica Gernikara taldeak antolatu duen... [+]


Ogi-apurrak Afrika espoliatuarentzat

Ghana, 1823. Ashanti Inperioaren eta britainiarren arteko lehen gerra hasi zen. Guztira lau gerra izan ziren bien artean, eta gatazka 1901 arte luzatu zen. Lehenago, europarrek herrialdeko Urrezko Kosta kontrolatzen zuten. Baina 1807ko esklabotzaren abolizioaren ondorioz,... [+]


“Kable bilketa” gisa definitu du EH Bilduk Guggenheim Urdaibai proiektua bi urtez gelditzeko erabakia

Busturialdea eskualdeko hainbat alkate eta zinegotzi bildu ditu EH Bilduk Gernikan emandako prentsaurrekoan. Idurre Bideguren senatariak adierazi du neurria EAJren “kudeaketa eredu zaharkituaren beste adibide bat” dela.


Eguneraketa berriak daude