Venezuelako erreferenduma: Iraultza bolibartarra sendo dago


2009ko otsailaren 19an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Hugo Chavezen hamar urteko aginte jardunean 14 hauteskunde prozesu egin dira eta horietako gehienetan Chavezen jarraitzaileak aise gailendu zaizkie oposizioko indarrei. Iragan igandean egindako erreferendumean %10eko tartea atera zion oposizioari eta horren ondorioz, herritarrek mugarik gabeko alditan hautatu ahal izango dituzte Venezuelako kargu instituzional zenbaitzuk, tartean Errepublikako lehendakaria. Bizitza osorako boterean mantendu nahi izana leporatu zaio Chavezi eta akaso egia izango da, baina bakarrik erdietsiko du helburua herritarren botoak lortzen baditu. Europako Batasuneko 27 estatuetatik 17tan ez dago denbora mugarik agintarientzat, baina inori ez zaio bururatu “boterean mantendu nahi duten diktadoreei” buruzko akusaziorik egitea.

Artikulu osoa irakurri ARGIA astekarian


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hugo Chavez
Ze gaizki dauden gauzak Venezuelan" Utzidazu labur-labur azaltzen (6/8)
Hala eta guztiz ere, Chávezen herria badoa

Chávez bizirik zegoenean bere figurarekiko atxikimendua sekulakoa zen herri venezuelarraren sektore oso zabal batean. Chavismo hegemonikoa zen, ikuspegi soziopolitiko batetik zein emozionaletik ere. Venezuelako sektore apalen artean, baita ekonomikoki hobeto zeuden beste... [+]


2017-04-30
Manifestazioek eta istiluek ez dute etenik Venezuelako gatazka mediatizatuan

Chavismoa eta oposizioa protesta egitera irten dira Venezuelako kaleetara eta hiru hildako eta hamarnaka zauritu eta atxilotu izan dira. Oposizioak Nicolas Maduro presidenteak kargua uztea eskatu du eta Gobernuaren aldekoek, aldiz, hura defendatu eta estatu kolpe saiakera salatu... [+]


Maduroren garaipena eta Venezuelako ezkerraren etxeko lanak

Venezuelako udal hauteskundeetan Nicolas Maduroren PSUV alderdiak jaso du boto gehien, bozken %49,2. Henrique Ceprilesen MUD koalizioa ez da urruti ibili emaitzetan 700.000 boto gutxiago (%42,7) baina Venezuelako hiri garrantzitsuenetako alkatetzak eskuratu baititu.


2013-04-15 | Lide Hernando
Maduro garaile Venezuelan; oposizioak botoak berriz zenbatzeko eskatu du

Nicolás Maduro atera da garaile igandean Venezuelan egindako hauteskundeetan. Oso boto gutxigatik irabazi dio Henrique Capriles oposizioko hautagaiari: %50,6ak eman dio aldeko botoa, Caprilesen %49,1aren ondoan. Caprilesek esan du emaitzak ez dituela onartuko boto... [+]


Eguneraketa berriak daude