Ustelkeriaren kontrako tresnak falta dira EAEko fiskal nagusiak dioenez

  • Ustelkeriaren kontra egiteko konpromisoa dutela berretsi du Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak. Horretarako beharrezko dituzten giza-baliabideen eta materialen falta azpimarratu du ordea.


2013ko irailaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak azaldu du ustelkeriaren kontra egiteko egungo administrazio egiturak aldatu behar direla (Argazkia: eitb.com)

“Bitartekorik ez edukitzeak inpunitatez jokatzeko aukera ematen die delitua egiten duten horiei”, esan du fiskal nagusiak, eta gaineratu du ikerketa asko itxi gabe dauzkatela falta horren ondorioz, material desegokia darabiltela eta arlo horretara zuzendutako langile gutxiegi dagoela ere adierazi du, 'Deia' egunkariak azaldu duenez.

Ustelkeria bukatzeko “aldaketa estrukturala” egin behar dela esan du Calparsorok, eta administrazio eta politika kontrolean ere lan egin behar dela.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Justizia kontseilariak euren babesa dutela gogorarazi die fiskalei.

Azaldu du, baina, egun martxan dituzten administrazio egiturak aldatzea ez dela erraza, zenbait pertsona inplikatuta baitaude horrelako kasuetan: “Ustelkeriaren arloan gaur egun iruzurra baimentzen duten egiturak mantentzearen aldekoak daude, zeharka probetxua ateratzen baitiote. Modu horretan pixkanaka geroz eta jende gehiago doa delituetan bustitzen”.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
#5
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
Ustelkeriaren normalizazioa

904.000 milioi euro. Hori da ustelkeriaren kostua urtean Europar Batasunean, 2020an egindako ikerketa baten arabera. 2008. eta 2020. urteen artean 3.743 ustelkeria kasu plazaratu ziren komunikabideetan Espainiako Estatuan, horietatik 109 Hego Euskal Herriari zegozkien. Atzera... [+]


Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


'Bidegi auzia' berriz ireki eta txosten independentea egiteko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak

EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]


Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


Iberdrolaren kontrako isuna 85 milioi eurotik 5,4 milioira jaistea eskatu du fiskalak

Ustelkeriaren kontrako Espainiako Estatuko fiskalak berretsi du Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatu zuela 2013an, eta urtegietatik ura kentzen aritu zela frogatutzat eman du, konpainia elektrikoaren kontra egiten ari diren epaiketan.


Eguneraketa berriak daude