Urriaren 25a lan eguna dela aldarrikatu dute

  • Patxi Lopezek ezarritako "Euskadiren Eguna" jai egun bezala ospatu behar ez izatea eskatu zuten atzo EH Bilduk, LAB sindikatuak eta Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak, besteak beste.


2012ko urriaren 25an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
LABek gaur laneguna dela aldarrikatu du

Gernikako Autonomia Estatutua 1979ko urriaren 25ean onartu zen eta horregatik Patxi Lopezek "Euskadiren eguna" izendatu eta jai egun bihurtu zuen. Akordio horrek Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiari soilik ematen dienez estatus berezia, egun hori ospatu behar ez izatea eskatzen dute hainbat alderdi eta sindikatuk.

Urriaren 25a laneguna dela adierazi du LAB sindikatuak, “urriaren 12a izan zen bezala eta abenduaren 6a, Espainiar Konstituzioaren Eguna, izango den bezala”. Sindikatuak dio data hauek jai egun bilakatzeak Euskal Herriak izan nahi duena erabakitzeko oztopoak direla: “Ospatzera behartzen gaituzten datak dira Konstituzioa, Hispanitatea eta Gernikako Estatutuaren egunak. Oinarri berdina duten hiru jai egun dira, Euskal Herriak izan nahi duena erabakitzea galarazten dutenak”.

Bestalde, Gipuzkoako Batzar Nagusiak, gaurko egunean, Donostiako egoitzako ateak "irekita” mantenduko dituela adierazi zuen atzo, lanera joan nahi duenarentzat. Gipuzkoako Aldundiak pasa den urriaren 12a ere, Hispanitatearen eguna, laneguna izatea erabaki zuen. Jose Luis Bilbao Bizkaiako ahaldun nagusiak ere urriaren 25a jai egun izateari uzteko eskatu zuen atzo Onda Vasca irratian.

ARGIAn ere lanean ari gara gaur, urriaren 12an egin genuen bezala.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude