Astebete atzeratu eta hilaren 15ean hasiko dira Oslon FARC gerrila eta Kolonbiako Gobernuaren arteko bake-negoziazioak, bi talde teknikoek adostutako komunikatu baten bitartez bitartez jakinarazi dutenez. Gatazkaren aldeek iragarpen publikoa egingo dute urriaren 17an Norvegiako hiriburuan bertan.
"Erabaki hau gatazkaren amaierarako eta bake egonkor eta iraunkor bat eraikitzeko sinatutako adostasun dokumentuaren espirituan dago", dio La Habanan zabaldutako oharrean.
Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.