Urretxu-Zumarragako gaztetxearen aurkako jazarpena salatu dute

  • Duela hiru hilabete, ertzainak Urretxu eta Zumarragako gaztetxera sartu eta barraren atzean zegoen gazteari eskatu zioten Joseba Segurola (Pifo) 10 urte espetxean, gurekin behar zaitugu lelodun pankarta kentzeko. Halaber, terrorismoari gorazarre egiteaz akusatu eta Auzitegi Nazionalera joango zela ohartarazi zioten. Orain, gaztetxeko funzionamenduaren berri emateko eta lokaleko arduradun baten deklarazioa eskatu dizkiete gaztetxeko kideei.


2013ko abenduaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
"Nik jarri nuen" kanpainaren baitan, atxikimendu bilketa abiatu dute Urretxu eta Zumarragako gaztetxeko kideek.

Ertzainek atestatua bidali zuten irailean Auzitegi Nazionalera. Gaztetxearen aurkako prozesua abiatu ala ez erabaki aurretik, hango jardunaren berri jasotzen duen txostena helarazteko eskatu zien Auzitegiak ertzainei, eta txosten horren zain dago orain polizia.

"Gaztetxeko goiko pisuko funzionamenduaren berri emateko eskatu digute, pankarta goiko pisutik zintzilikatuta zegoelako", diote gazteek. "Ez dakigu kontuak aurrerantzean zein bide hartuko duen; abokatuekin-eta judizialki eman beharreko pausoak finkatzen ari gara".

Bestalde, gazteen asmoa da arduradun gisa Gaztetxea bera aurkeztea, baina ez dirudi ertzainek halakorik onartuko dutenik.

"Nik jarri nuen" atxikimendu bilketa

"Herri gisa erantzun beharra dagoela  uste dugu, pertsona konkretuen gainetik, proiektu eta ikuspegi oso bati egin diotelako eraso", diote gaztetxeko kideek. "Horregatik, gaia herrira zabaltzearekin konformatu ez eta erantzun bat emateko ordua dela uste dugu Gaztetxea geure sentitzen dugun guztiok. Ez baitzaigu ez justua ez bidezkoa iruditzen gertatutakoa, elkartasuna delitu kontsideratzeaz gain, geure etxea bera ere arriskuan ikusten dugulako".

Zentzu horretan, hainbat ekimen antolatuko dituzte, abenduaren 21ean egingo den manifestazioa tartean. Datozen egunetan emango dute mobilizazio horri buruzko informazio gehiago. Bien bitartean atxikimendu kanpaina abiatu dute, herriotako zein kanpoko elkarte, gaztetxe, kolektibo eta norbanakoen babesa lortze aldera.

Atxikimendua emateko: Kunkkinzona.net.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte mugimendua
Zestoako gaztetxea husteko agindua eman du epaileak

Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.

 


Bi gazte epaitu dituzte asteazkenean Zestoako gaztetxearen okupazioagatik

Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


Zarauzko gaztetxean lapurreta egin dutela salatu dute

Kontzertuetarako materiala eta baliozko tresnak eraman dituzte.


Eguneraketa berriak daude