Iosu Uribetxebarria presoari egin dizkioten probek erakutsi dute minbizia txarra duela eta egoera "ezin larriagoan" dagoela, Herrira plataformak jakinarazi duenez. Presoaren senideen bidez ezagutu dituzte Herrirako kideek aipatu proben emaitzak, ofizialki oraindik ezagutarazi ez dituzten arren. Emaitzak eskuan dituenean erabakiko du Espetxeetarako Zuzendaritzak preso arrasatearra askatu ala ez.
Herrirak lortutako informazioen arabera, Uribetxebarriaren minbiziak presoa heriotzara eramango du. "Iosu gero eta okerrago dago, zortzi kilo galdu ditu jada eta oso ahul dago", azaldu du plataformak: "MInutuak igaro ahala, bere egoera gero eta zailagoa da; jakinik bere gaixotasuna eta destinua atzeraezina dela, Iosuk bere askatasuna eskatzen du eta hori da gose greban jarraitzearen arrazoia".
Preso arrasatearrari egindako analisien emaitza ofizialak gaurko espero dituzte.
Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.