Juan Lopez de Uralde ez da kartzelara itzuliko

  • Danimarkako justiziak 14 eguneko kartzela zigorra ezarri dio Juan Lopez de Uralde Greenpeace Espainiako zuzendari ohi eta Equo plataformaren sustatzaileari. Uralde, ordea, ez da kartzelara itzuliko, atxilotu zutenean 21 egun egin baitzituen behin-behineko espetxealdian.


2011ko abuztuaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26
Juan Lopez de Uralde (Argazkia: Dani Blanco)

Fiskaltzak hainbat akusazio egin bazituen ere, hiru eman ditu probatutzat epaileak: besteren etxean baimenik gabe sartzea, dokumentuak faltsutzea eta beren burua agintaritzat jota iruzur egitea.

Epaitu dituzten ekintzak 2009ko abenduaren 17an Kopenhagen egin zen klima aldaketari buruzko goi bileran egin zituzten Uraldek eta Greenpeace-ko beste hamar lagunek. Hainbat gobernuburu eta estatuburu afaltzen ari ziren aretora sartzea lortu zuten, segurtasun neurriei izkin eginda. Atxilotu aurretik, Politikariek hitz egiten dute; liderrek, ekin  zioen pankarta zabaldu zuten han zeudenen eta hedabideen aurrean.

- Irakurri ARGIAk 2.223. zenbakian Juan Lopez de Uralderi egindako elkarrizketa, Kopenhageko ekintza burutu eta hiru hilabetera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Greenpeace
2023-07-20
Hegazkinak trena baino 80 aldiz gehiago kutsatu arren, 30 aldiz merkagoa izan daiteke garraiobide hau hartzea

Hegazkinez bidaiatzeak trenean baino bi aldiz merkagoa izaten segitzen du, bataz bestean, Europan. Aldea are handiagoa da bidaia zehatz batzuentzat: Bartzelona-Londres 30 aldiz merkagoa da hegazkinez bidaiatzea; Londres-Bratislava 15,5 aldiz; Viena-Erroma 10 aldiz... [+]


2021-09-07 | ARGIA
BMW, Mercedes, Volkswagen eta Wintersahll Dea auzitara, krisi klimatikoa elikatzeagatik

Volkswagen, BMW eta Mercedes-Benz auto ekoizleen aurka egingo dute hainbat talde ekologistek. Krisi klimatikoa elikatzen dutela leporatuta, auzitara eramango dituzte, barne-errekuntzako motordun autoak 2030erako eraikitzeari utz diezaiotela eskatuz. Wintershall Dea... [+]


2021-01-19 | ARGIA
Klima aldaketaren kontra agindutakoa ez betetzeagatik auzitegietan da Frantziako Gobernua

Lau talde ekologistek duela bi urte abiaturiko prozesua auzitegietara iritsi da: joan den ostegunetik, Frantziako Gobernua epaitzen ari dira Parisko Epaitegi Administratiboan, klima aldaketari aurre egiteko agindutako neurriak ez betetzea leporatuta. Epaia hilabete... [+]


Deskonfinamendua: garraio jasangarria bultzatzeko aukera?

Konfinamendu osteko egoerari begira, garraio publikoetan jende pilaketak saihesteko asmotan auto pribatuak aukera bat direla adierazi du José Luis Ábalos Espainiako garraio ministroak. Talde ekologistak horren aurka agertu dira, Europako beste herrialde batzuen... [+]


Kartzela-zigor eskaera Bilboko portuan armen esportazioa salatu zuten ekintzaileentzat

2018ko otsailean Bahri Tabuk itsasontzi saudi arabiarraren aurkako protestan parte hartu zuten Greenpeaceko 23 ekintzailek. 200 tona arma kargatzeko asmoa zuela salatu zuten ekintzaileek, eta horietako bederatzik itsasontziaren amarretatik zintzilikatzea lortu zuten. Orain,... [+]


Eguneraketa berriak daude