Munduko adibide ugari hartuta, ikuspegi ekonomiko, sozial, ekologiko eta politikotik jorratuko du ura Ekozinemaldiaren 8. edizioak. Ekologistak Martxan elkarteak antolatuta, 12 pelikula eskainiko dituzte herri urgaritan, gaur hasi eta martxoaren 28ra bitartean.
Botilaratutako uraren industriak sortzen dituen ingurumen kalteak; ozeanoetan pilatutako plastiko andanaren ondorioak (kilometro koadroko 74.000 plastiko zati daude, batez beste) eta horri aurre nola egin diezaiokegun; Guatemalako Atitlan lakuaren inguruan bizi diren biztanleek laku horrekin duten harreman estua; ur beharrak etorkizunean eragin ditzakeen gatazkak; lurralde ugaritan, presa eta azpiegitura hidroelektriko erraldoiek eragindako herritarren desplazamendua eta kalte ekologiko handiak; uraren gestioa enpresa pribatuetatik esku publikoetara igarotzeko Uruguain egindako erreforma politikoa; edota Espainiako Estatuan uraren gatazkaren atzean egon den ustelkeria politikoa. Horra zinemaldian jorratuko diren gaiak.
Batez ere Hego Amerikako kasuak dira pelikulotako protagonistak, baina badira beste lekutako adibideak ere: zehazki, Euskal Herria, Argentina, Brasil, Ekuador, Amerikako Estatu Batuak, Guatemala, Peru, Bolivia, Uruguai, Kolonbia, Kurdistan eta Txileko kasuak.
Herriz herriko emanaldiak
Lizarran, Basaurin, Bilbon, Irunen, Iruñean, Leioan eta Trapagan antolatu dituzte saioak. Leku zehatza, egitaraua eta ordutegia jakiteko, sartu Ekozinemaldiaren blogean.
Ekosistema askok itzulera gabeko puntuak dituzte, hau da, estresa maila berezi bat pairatuz gero –izan klima aldaketa, kutsadura edo kalte fisiko zuzenarengatik– desagertzen ahal dira, eta ekosistemak haien artean konektatuak izanez gero hurrenez hurren elkar... [+]
Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela. Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.
Euskal Herria Bizirik sareak antolatuta eta 84 eragilek deialdiarekin bat eginda, 2.200 pertsona manifestatu dira "Lurraren defentsan" Azpeitian, apirilaren 13an. Goizean bertaratu direnek lau tailer eta mahai-inguru baten bidez aztertu dituzte zein diren berdez... [+]