ESAITek UPN eta Espainiako Gobernuaren jarrera salatu du Iruñean emandako prentsaurrekoan. Izan ere Espainiako txirrindularitza vueltaren hasiera dela eta Euskal Herriaren nazio eskubidea aldarrikatzeko Iruñean antolatua zuten ekimena debekatu baitie.
Espainiako vuelta Iruñean hasten dela eta Euskal Herriaren nazio eskubidea aldarrikatzeko hainbat ekimen antolatuak zituen ESAITek larunbat honetarako. Beti ere “arduraz” jokatzeko eta txirrindulariak “errespetatzeko”. konpromisoarekin.
Eguerdiko 12:30ean Iruñeko Santo Domingo plazatik Diputazioak duen egoitza nagusiaren aurreraino kalejiran joan eta bertan ekimenak burutzeko asmoa zuten, baina UPN eta Espainiako Gobernuak ezetza eman diete. Horren ordez, Baluarteko plazan egin beharko dute ekimena. Honez gain ESAITek kalera euskal sinbologiarekin irteteko deia egin die herritar orori, “Euskal Herria ez delako Espainia”.
Bestalde, astelehenean, abuztuak 20, Eibartik Arratera egitekoak diren mendi martxak indarrean jarraitzen du. Eguerdiko 12:30ean Eibarko Unzaga plazatik abiatuko dira.
Espainiako txirrindulari itzuliak hamazazpi urte zeramatzen Euskal Herritik pasatu gabe iaz sartu zen arte. Iaz bi etapa egin ziren, aurten berriz lau: lehena Iruñea-Iruñea, bigarrena Iruñea-Viana, hirugarrena Faustino V (Oionen dagoen upategia) – Eibar (Arrate) eta laugarrena Barakaldon hasiko da.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.