Udako Euskal Unibertsitatearen (EUE) ikastaroek 40. edizioa beteko dute aurten. Hala, 40 ikastaro eskainiko ditu UEUk Eibarren, Baionan eta Iruñean, azken edizioetan baino gehiago. Izena emateko epea zabalik dago jada.
Eibarren 22 ikastaro emango ditu UEUk, ekainaren 26tik 29ra bitartean; Baionan 8, uztailaren 4tik 6ra; eta Iruñean 10, uztailaren 16tik 18ra.
Sei ataletan banatu dituzte ikastaroak: artea eta musika, giza zientziak, ingeniaritza eta teknologia, osasunaren zientziak, humanitateak eta zientzia aplikatuak.
Ikastaroen aurkezpenean UEUren egoera ekonomiko "delikatua" izan zuen hizpide Karmele Artetxe zuzendariak. Jaurlaritzak diru-laguntza kendu izana "erabaki bidegabea" dela esan zuen, eta itzul diezaieten eskatu du.
Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.